Lehen konbentzituta bageunden Nafarroako liburutegietan Gara eta Berria egunkariak ez erosteko erabakia erabat politikoa zela, zer esanik ez argudio ekonomikoa erabiltzea erabaki dutenean. Egunkari batek euro bat inguru balio du. Urte osoan asko jota 800 euro gastatuko dute aipatutako bi egunkariak erosita. Benetan, arrazoi ekonomiko hau penagarria iruditzen zaigu, batez ere 800 euro horiek 22.000 biztanle ingururen artean banatu behar direnean. Asma ditzatela aitzakia aproposagoak, edo isil daitezela. (Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia, 09-07-16)
© 2009 ARGIA.com