Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

LiteraturaSailak


Polemika bai, debate gutxi

Bidaideak eta bideak azpimarratu genituen duela bi urteko literaturgintzan. Ekimen ugari eta emaitza oparoak topatu genituen bere bidean. Aurten ere halatsu. Ez dago idazle urri, ez liburu gutxi ere. Literaturgintzan polemika piztu ei da. Polemika doi-doia Espainiako Sari Nazionala Kirmen Uriberen eskura joan delako. Euskadi Literatur Sariaren inguruan zer hobetua badagoela esan du Ramon Etxezarreta kultur ordezkariak... Polemika asko eta taxuzko eztabaida gutxi.

Urtarrila

4

Txilen atxilotutako Asel Luzarragari elkartasuna eskaini zioten


5

Igande honetan abiatu ziren Zuberoako Maskaradak


7

Markeliñek 'Uharte ezezaguna' obra estreinatuko du


8

Boneten 'Faith in Chaos' lana zabaldu zuten Sestao Photo 2010ean


9

Txomin Peillen euskaltzainak Agosti Xaho saria jaso zuen


9

Iñaki Bereziartua, 'Jakin' aldizkariaren sortzailea hil zen


15

Huarte Arte Garaikideko Zentroak Patronatu berria du


16

Imanol Muruak irabazi zuen Tene Mujika beka


19

'Jerusalem, Xalimen hiria' liburua plazaratu zuen Fito Rodriguezek


19

6,2 milioi euro Pablo Sarasate eta Jorge Oteiza fundazioentzat


21

Mugimendu ekologistak Kanalako (Urdaibai) hirigintza proiektua geldiaraztea lortu zuen


26

2011n hasi nahi zituen Aldundiak Guggenheim berriko lanak


27

Berrizbeitiak iazko Nobel saria euskaratzeko Jokin Zaitegi beka irabazi zuen


27

Krea-ren komikiaren gida, Joaquin Reyesen eskutik


28

Deustuko Unibertsitateko liburutegia inauguratu zuten


29

'Quosque tandem...!' liburuaren seigarren edizioa plazaratu zen


30

Grebaorokorra.infok Interneteko ARGIA Saria irabazi zuen


Otsaila

3

Salamancako “paperak” ekartzeko kontaktuak izan zituen Eusko Jaurlaritzak


3

Basagain eta Buruntza indusketa guneak kultura ondasun izendatu dituzte


3

Praileaitz babesteko dekretu zirriborroaren berri izan du Arkeologia Ondarearen Aholku Batzordeak


3

Lurmenek errekurritu egin du Arabako Diputazioaren eta EHUren arteko lankidetza hitzarmena


3

Euskal Idazleen Elkartea "norabiderik gabe" zebilen Naiara Ibarren esanetan


9

Euskal diasporari buruzko erakusketa New Yorken izan zen


10

Ezker Batuaren webgune berria: "Zer gura dozu Urdaibain?"


10

‘Otsail Ostegunak’ martxan dira Donapaleun


11

"Egingo al dugu?", Gasteizko AEKren kultur egitaraua


12

Urdaibaietz! plataformak eztabaida piztu nahi zuten


17

Pasaiako 'Jaizkibel' draga berreskuratu egingo dute


18

Gipuzkoako Museoak Antolatzeko Plana aurkeztu du Aldundiak


23

Aitor Aranak eta Luis Gardek irabazi zituzten Irun Hiria sariak


23

Katixa Agirrek 'Habitat' liburua plazaratu zuen


23

Gernikan egin beharko litzatekeela Urdaibaiko Guggenheim Aralarrek esan zuen


23

Bilboko Euskal Museoaren 'Pilota' filma saritu du FIAMP jaialdiak


23

Itsas-ondarea gordetzeko Ondartxo ontziola ireki zuten


23

Jaurlaritza pozik 'Kultura Bultzatuz' ekimenak izandako harrerarekin


24

Uribe, Usón, Rico eta Carlinek hitzaldi literarioak eman zituzten Donostian


25

dFeria aurten ere egingo zela adierazi zuten instituzioek


Martxoa

2

Xabier Mendiguren Elizegik irabazi zuen aurtengo Lizardi saria


3

Joxemiel Bidador idazlea hil zen


3

Iparralde Bertan! zikloa: "Etxahun-Iruri, kultura zuberotarraren arima"zabaldu zen


5

'Bilbao Song' bideo instalazioa ekarri du Friedl-ek Rekaldera


9

Atxagak 'Zazpi etxe Frantzian' eleberria kaleratu zuen Pamielaren eskutik


9

'Literatura eta idazle sekretuak' gaia ardatz izan zuen HUHEZIko Literatura Asteak


9

Iruñean IPESek duen emakumeen liburutegiak 25 urte bete zituen


12

Mikel Valverderen bi liburu euskaraz plazaratu zituen Elkarrek


13

'Azken bala' poema liburua plazaratu zuen Hasier Larretxeak


13

Pariseko Liburu Azokan izango dira Gatuzain, Hatsa, Maiatz eta Elkar


13

'Azken bala' poema liburua plazaratu zuen Hasier Larretxeak


15

Iruña-Veleiako pieza batzuen "ustezko manipulazioa" salatu du Lurmen enpresak


16

Blas de Otero omendu zuten Bilbon


16

Pako Aristik azken liburua Intxaurrondoko Ikastolaren ikasleekin idatzi zuen


17

'Bidegileak' bildumaren sorta berriak oolitikari euskaltzale eta bertsolariei eskaini zizkieten


17

Euskaltzaindiak Azkue sariak banatu zituen


18

Erein sariak Joseba Gabilondorentzat eta Opera Prima Xabier Altuberentzat izan ziren


18

Beñat Sarasolaren bigarren poema liburua, Alea izenekoa argitaratu zuen Susak


18

SOS Iruña-Veleia plataformak webgunea sortu zuen


24

Karlismoaren museoa zabalik da Lizarran


25

Pello Añorgak eta Josu Waliñok ipuin bana plazaratu zuten


26

'Nora ez dakizun hori' eleberria plazaratu zuen Irati Jimenezek


26

Urdaibaiko Guggenheim-en aldeko plataforma aurkeztu zuten


26

Artedrama Euskal Laborategiaren 5. edizioa egin zuten Aulestin


30

 Argentinako 'Hator hona' programan izena emateko epea zabaldu zuten


31

Auñamendi entziklopedia sareratu du Eusko Ikaskuntzak


Apirila

1

Nafarroan 1.443 liburu argitaratu ziren 2008an


3

Hugoenea Idazlearen Etxeak ateak zabaldu zituen Pasai Donibanen


6

Egungo euskal poesiaren historia liburua argitaratu du EHUk


7

80 ipuin bildu ditu Xarles Videgainek 'Laminosine' liburuan


8

Mikel Garcia ARGIAko kazetariak irabazi du Gabriel Aresti saria


8

Larrua hotz, Albert Sanchez Piñolen lehen liburua euskaratu zuten Garro anaiek, Txalaparta argitaletxearen eskutik


14

Idazleen Sarako Biltzar jendetsua atzokoa


14

Josu Penadesek 'Jantzi beltz bi' liburua argitaratu du


14

Idazleen Sarako Biltzar jendetsua izan zen Bazko biharamunean


14

Josu Penadesek Jantzi beltz bi liburua argitaratu zuen


15

A desaparición poemarioa kaleratu zuen Manuel Rivasek


20

Uribek eta Letek Espainiako Kritikaren sariak irabazi zituzten


21

Pablo Muñozek Puertas coloradas nobela argitaratu zuen


23

Munduko Kontu Kontalariak 09 abiatu zen


24

Barriola, San Adriango azeria  eta Zangozikina liburuak kaleratu zituen Koldo Izagirrek.


27

Xabier Mendiguren Elizegik irabazi zuen Lizardi Saria


28

Fragmentuak liburua aurkeztu du Aurelia Arkotxak


30

Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana 2008ko Beterriko Liburu izendatu zuten


30

Zazpi urtean idatzitako 123 artikulu liburu batean bildu zituen Markos Zapiainek


30

Bernardo Atxagarentzat euskarazko Zilarrezko Euskadi saria jaso zuen, Zazpi Etxe Frantzian nobela kari.


Maiatza

5

Errenteriako 9. Poesia Astea ospatu zen


7

Joseba Gabilondo eta Xabier Altuberen liburu berriak aurkeztu zituen Ereinek


8

Blogak & Letrak jardunaldian blogek literaturarekin duten harremanaz mintzatu ziren hil honetan


8

Ramon Saizarbitoriari eman diote Argital Saria


8

Lazarragaren eskuizkribua aztertu zuten Iruñean hilaren 12tik aurrera


11

Axola ez duenean nobela kaleratu zuen Aritz Gorrotxategik


15

Arbola naiz, eta zuhaitza'poema liburua plazaratu zuen Josetxo Azkonak


15

Eñaut Etxamendi omendu zuten  Maiatzen Literatura Solasaldien lehen egunean


18

Euskal Poesia Jardunaldiak egingo zituzten Bilbon


18

Hitz eta zaunka liburua plazaratu zuen Joxan Ormazabalek


22

Etxe hutsean poema liburua plazaratu zuen Karlos Linazasorok


25

Agustin Fernandez Paz-en O único que queda é o amor euskaratu zuen Uxue Alberdik


29

"Mila ezker" liburua aurkeztu zuen Garbiñe Ubeda ARGIAko lankideak


Ekaina

3

Gizarte postmoderno eta "autista" hartu zuen hizpide Yolanda Arrietak liburu berrian


4

Pinilla, Peillen eta Benedetti omenduko zituen Bilboko Liburu Azokak


8

Suzanne Collinsen 'Gose jokoak' nobela argitaratu du euskaraz Alberdaniak


9

Joseba Azkarragak Berandu baino lehen saiakera idatzi zuen


10

Zilarrezko Luma saria eman zioten Eduardo Mendozari


10

Txomin Peillenek jaso zuen Euskal PEN Idazluma saria


10

Zilarrezko Luma Eduardo Mendozarentzat


10

Txomin Peillenek jaso zuen Euskal PEN Idazluma


11

Zurgai poesia aldizkariak jaso zuen Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma


19

Bingen Ametzagaren biografia plazaratu zuen haren bilobak


22

Abdela Taia marokoarraren Malenkonia arabiar bat plazaratu zuen  Alberdaniak


23

Marko Armspach eta Asisko Urmeneta marrazkilariek "Ezagutzaren Domina" jaso zuten Korsikan


24

Katalina Erausoren historiari heldu zion Mila Beldarrain idazleak bere azken nobelan


Uztaila

1

Euskal poesia esperimentala Artiumetik kanporatua izan zen


8

Gorka Aulestiak gerraren oroitzapenak bildu zituen bere lan berrian


10

Pedro Gonzalez de Viñasprek eleberri berria argitaratu zuen


13

Erotismoa eta intimitatea izan zituzten ardatz Eako Poesia Egunek


28

Nuria Hernandezek irabazi zuen Peru Abarka lehiaketa


Abuztua

4

Nicole Bouyala idazleak Pierre Loti saria eskuratu zuen


12

'Millenium' ohiko liburu salduenak baino gehiago saldu zen


17

Isabel Blanco poetak lan berria kaleratu zuen


17

Pablo Antoñana nafar idazleari azken agurra eskaini zioten hainbat lagunek


Iraila

4

Paulino Solozabal 'Egieder' poeta hil zen


7

Orbetarren trilogiako bigarren eleberria plazaratu zuen Joan Mari Irigoienek


11

Igartza saria, Uxue Apaolazaren "Hiltzailea" eleberriarentzat


17

'Azken egunak Gandiagarekin' liburua plazaratu zuen Joxe Azurmendik


18

'Autokarabana' eleberria plazaratu zuen Fermin Etxegoienek


22

Emakume Idazleen Nazioarteko I. Topaketa Iruñean egin zuten


30

Euskadi Literatura Sariko finalista izateari ezetz esan zion Iñigo Aranbarrik


Urria

1

'Gulliverren lokarriak' poema liburua plazaratu zuen Xabi Bordak


5

'Ihes ederra', euskarazko nobela grafikoa plazaratu zen


7

Fanzine historikoak ikusgai ipini zituzten Gasteizen


7

Idazleen Galeusca Arantzazun burutu zen


8

Haur literatura, Valverde eta Arangurenen eskutik kaleratu zen


12

'Londres Kartoizkoa da', kaleratu zuen Unai Elorriagak


13

Lauaxeta olerki lehiaketa egingo du aurrerantzean Mungiako Udalak


14

Espainiako Narratiba Saria irabazi zuen Kirmen Uribek, "Bilbao-New-York-Bilbao" nobelarekin


21

Eusebio Erkiagaren 'Aspaldiko Maigret' itzulpena argitaratu zuten


23

Juan Ramon Makusok 'Huntza hezur berritan' poema liburu berria kaleratu zuen


26

Bigarren eleberria kaleratu zuen Karmele Jaiok: 'Musika Airean'


26

Bigarren eleberria kaleratu zuen Karmele Jaiok


27

Xabier Letek irabazi zuen Euskadi Literatur Saria, 'Egunsentiaren esku izoztuak' liburuari esker  


28

xabier Letek irabazi zuen Euskadi Literatur Saria


28

Manuel Iradier eta Fidel Castroren biografiak, Elkarren eskutik kaleratu ziren


Azaroa

4

Elena Odriozolak irabazi du Ilustrazioko Euskadi Saria


5

Fertxu Izquierdo eta Pedro Alberdiren lanak argitaratu zituen Alberdaniak


9

'Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi' argitaratu zuen Txalapartak


10

'BataKlon Ilargialden' argitaratu zuen Alberdaniak


12

'Ane pirata' liburua kaleratu zuten Pirritx eta Porrotxek


16

Trilogiaren bigarren liburua plazaratu zuen Aingeru Epaltzak


18

Xabier Altubek irabazi zuen Ignacio Aldecoa saria


23

Liburu bana kaleratu zuten Arretxek eta Zabaletak


29

Gotzon Barandiaranek 'Errotik' nobela aurkeztu du


30

'Olatu bat kuartelen gainetik' kaleratu zuen Xabier Amurizak


30

'Pololoak' trilogiari amaiera eman zion Patxi Gallegok


30

'Harkaitzen magalean' kaleratu du Pello Zabalak


30

'Hatsaren kulunka', Herta Müller Nobel saria euskaraz kaleratu zuten


30

Ekain Martinezek 'Unibertsoari buruzko mitoak' liburua kaleratu du


Abendua

1

Ataramiñek literatura bilduma argitaratu zuen


2

'Me llaman El Solitario' autobiografia plazaratu zuen Txalapartak


2

'Okatxu' komikia aurkeztu zuten Donostian


3

'Preso nago' komiki liburua kaleratu zuen Mikel Orbegozok


18

Oier Guillanek irabazi zuen Cafe Bar Bilbao saria


22

Joxemiel Bidadorren poemak liburuan bildu zituzten


23

Horacio Quirogaren ipuinak euskaratu zituen Jesus Mari Mendizabalek


29

Aizkora munduari buruzko liburua kaleratu zuen Espelosinek


© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan