ARGIA solasaldiak

ARGIAko egileekin hitzaldi, liburu aurkezpen, tailer edo bestelakorik antolatzeko aukera duzue: solasaldiak@argia.eus
abenduak 815:30Durango
Amillubi baserria. Pausu garrantzitsua Euskal Herriko elikadura burujabetzan
Biolur
Lekua: Durangoko Azoka (Talaia)
Antolatzailea: ARGIA eta Biolur

Proiektu kolektibo bat ernetzen ari da Gipuzkoan, Zestoan, Urola ibaiaren meandroan dagoen Amillubi baserrian eta bere lurretan. Nekazaritza ekologikoko Biolur elkartearen ekimenez, herritarrak, laborariak eta eragileak elkartu dira lur eta baserri horiek erosteko eta ondare kolektibo bihurtzeko. Izan ere, zure, nire, eta gure ondorengoen elikagaiak bermatu nahi baditugu, gelditzen diren lur emankorrak babestu behar ditugu.

Amillubi zertarako?

Herritarrek garaiko eta bertako kalitatezko elikagai osasuntsuak eskuratzeko aukera izan dezaten. Nekazariek lur emankorrak eta biziak landu ahal izan ditzaten modu ekologikoan. Nekazari gazteei sektorean sartzeko aukerak
emateko eta bertako ekonomia birsortzeko. Amillubiko lurrak eta baserria eskuratzeko guztion ekarpena beharrezkoa da.

Babestu zuk ere Amillubiren metro koadro bat lur 10€, 50€, 100€ edo nahi duzun kopuruko ekarpena eginda.
Diru ekarpena egiteko:
Kontu korrontea: ES37 1550 0001 2400 1666 3726

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!