ARGIA.eus

2022ko azaroaren 28a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
2022-06-03 07:03
 

Estatu Batuetako kontsumitzaileen babeserako erakundeak (Federal Trade Commision, FTC) eta Justizia Departamenduak  Twitterri 150 milioi dolarreko zigorra ezarri diote, erabiltzaileek segurtasunarekin lotutako helburuetarako emandako datuak, baimenik eskatu gabe, publizitate pertsonalizatua eginez enpresaren etekinak handitzeko erabiltzeagatik.

AEBetako Justizia Departamentuak FTCren izenean egindako salaketan irakur daitekeenez,  Twitter 2013an hasi zen erabiltzaileei kontuaren segurtasuna hobetzeko telefono zenbakia edo posta elektronikoko helbidea eskatzen. Informazio hori pasahitzak berrezartzeko edo bi faktoreko autentifikazioa egiteko (saioa hasteko pasahitza gehi mugikor bidezko berrespena) erabiliko zutela esan zuten, baina horretaz gain, erabiltzaileei publizitate pertsonalizatua zuzentzeko ere erabili zituzten datu horiek, baimenik eskatu gabe. 2014tik 2019ra, 140 milioitik gora erabiltzaileren datuak modu iruzurtian erabiliz diru sarrerak handitu zituen Twitterrek.

Isunaz gain Twitterri beste neurri hauek ezarri dizkiote:

  • Engainu bidez eskuratutako datuetatik irabaziak lortzea debekatzea.
  • Telefono zenbakia ematea eskatzen ez duten autentifikazio metodoak erabiltzeko aukera eskaintzea, adibidez, mugikorrerako autentifikazio aplikazioak (FreeOTP modukoak).
  • Erabiltzaileei beren datuei emandako erabilera okerraren berri ematea.
  • Pribatutasunaren eta informazioaren segurtasunaren programa zabal bat inplementatu eta mantentzea.
  • Twitter-eko langileek erabiltzaileen datu pertsonaletara duten sarbidea mugatzea.
  • Segurtasun arazo baten ondorioz datu-lapurreta bat jasaten badute FTCri jakinaraztea.

Jatorrizko artikulua Iametza Interaktiboa webgunean argitaratu zen: Twitterrek 150 milioi dolarreko isuna jaso du, segurtasunerako eskatutako datuak publizitaterako erabiltzeagatik

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gure bi jakintza nagusiak TEKNOLOGIA eta KOMUNIKAZIOA erabilita, zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest! Ametzagaiña taldea osatzen dugu ARGIA, Antza eta Adurrekin batera.