ARGIA.eus

2022ko azaroaren 28a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
2022-06-10 07:05
 

Aurrez ere aipatu dugu albistegi honetan Instagramek badakiela kaltegarria dela erabiltzaileentzat, bereziki neska nerabeentzat, baina irabaziak pertsonen ongizatearen aurretik jartzen dituela. Orain jakin dugu, Fairplay erakundearen ikerketa berri bati esker, Instagramen algoritmoa elikadura-nahasmenduen burbuila bat sortzen laguntzen ari dela, mota horretako edukiak gomendatu eta bultzatuz. Burbuila hori 20 milioi pertsonarengana iristen da, horietatik herena adingabekoa delarik, batzuk bederatzi urteko umeak.

Fairplay irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, gero eta komertzializatuago eta pantailekin obsesionatuago dagoen gure mundu honetan haurrei aurrera egiten laguntzea eta umeei zuzendutako marketinarekin amaitzea helburu duena. ‘Designing for Disorder: Instagram’s Pro-eating Disorder Bubble‘ (‘Nahasmendu/gaixotasunerako diseinatzen: Instagramen elikadura-nahasmenduen aldeko burbuila’) ikerketa argitaratu dute duela gutxi.

Thinspiration” (“argal-inspirazio”) edo “bonespiration” (“hezur-inspirazio”) bezalako kontzeptuak bultzatu, eta mugako argaltasuna erakusten duten irudiak modu positiboan zabaltzen dituzten hedapen handiko Instagrameko 153 kontu identifikatu dituzte ikerketan. Kontu horiek 1,6 milioi erabiltzailek jarraitzen dituzte. Horietatik 90.000 inguruk mota horretako hiru edo lau kontu baino gehiago jarraitzen dituzte eta askotan elkar jarraitzen dute. Burbuila guztira 20 milioi erabiltzailerengana iristen da. Instagram erabiltzen duten 75 pertsonatik batek burbuilak ukitutako norbait jarraitzen du.

Elikadura-nahasmenduen burbuilarekin lotutako pertsona gehienak gazteak dira. Batezbesteko adina 19 urtekoa da eta burbuilaren heren bat adingabeek osatzen dute. Mota honetako hiru kontu edo gehiago jarraitzen dituzten bederatzi eta hamar urteko umeak ere identifikatu dituzte.

Ikertzaileen arabera, hau guztia ez da istripuz gertatu. Instagram, Facebook eta Whatsapp-en jabea den Meta multinazionalak arazoaren berri du 2019tik, baina ez dute konpontzeko neurririk hartu eta irabaziak pertsonen osasunaren aurretik jartzen dituzte. Elikadura-nahasmendu burbuila honetako parte diren erabiltzaileetatik bi milioi dolar inguruko diru sarrerak lortzen ditu Instagramek. Burbuilako norbait jarraitzen duten guztiak kontuan hartuz 228 milioi dolarrera igotzen da kopurua.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gure bi jakintza nagusiak TEKNOLOGIA eta KOMUNIKAZIOA erabilita, zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest! Ametzagaiña taldea osatzen dugu ARGIA, Antza eta Adurrekin batera.