2023-03-14 12:52

Egunero Euskal Herriko pertsonaia ezagun bat asmatzeko jokoa da Dosika. Jokoa hasitakoan, eguneko pertsonaiaren irudi difuminatuta ikusiko du jokalariak, eta bere lehenengo saiakeran jokalariak izen bat idatziko du. Idatzitakoak eta eguneko pertsonaiak dituzten berdintasunak eta desberdintasunak agertuko dira ondoren pantailan: adina, probintzia, euskaraz dakien, sexua eta lanbidea.

Jokalariak 5 aukera ditu pertsonai ezkutua asmatzeko. Bosgarren aukera horretan asmatzen ez badu, eguneko pertsonaiaren irudia enfokatuko da eta bere fitxa eta datuak agertuko dira.

Fitxa horren beheko aldean, ortografia eta Euskal Herriko lekuen izenak lantzeko bi mini jolas daude ere.

Egitasmoak helburu desberdinak bete nahi ditu:

• Gazteei euskaraz modu ludikoan trebatzeko eguneroko erronka, jokoa edo ariketak ematea, euskara modu dibertigarrian ere landu daitekeela erakutsiz.

• Gazteen denbora librearen zatitxo txiki bat euskaraz izateko eguneroko baliabideak eskaintzea.

• Euskara ere erronka gai izan daitekeela erakustea.

• Euskararen jolasteko helburua duen euskal komunitatea osatzea.

 

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio eta Komunikazio Teknologien bidez euskaraz sortzen diren eta euskaraz soilik hedatzeko egiten diren proiektuetarako diru-laguntzen bidez gauzatu da.

Jatorrizko artikulua Iametza Interaktiboa webgunean argitaratu zen: Dosika: nor da gaurko euskal pertsonaia ezkutua?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gure bi jakintza nagusiak TEKNOLOGIA eta KOMUNIKAZIOA erabilita, zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest! Ametzagaiña taldea osatzen dugu ARGIA, Antza eta Adurrekin batera.