ARGIA.eus

2020ko otsailaren 25a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua euskararen normalizazioan diharduen erakundeen bilgunea da. Euskararen lurralde osoan dihardu lanean bertako erakunde, instituzio, eragile eta agenteen arteko elkarlana eta inplikazioa bultzatuz.
2019-09-25 12:13

Agurne Gaubeka Erauskinek hartu du Garbi?e Petriati Ijurraren lekukoa Behatokiaren zuzendaritzan. Kontseiluak eskerrak eman nahi dizkio Petriati andreari azken hamarkadan egindako lanarengatik eta Behatokiari eskainitako guztiagatik.

Ia hamar urtez aritu da Garbi?e Petriati Ijurra Euskararen Kontseiluak sustatu eta bideraturiko Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaritzan lanean, administrazioan eta arlo sozioekonomikoan hizkuntza-eskubideak bermatzeko bidea eginez.

2019ko azken hiru hilekoan sartuta, Behatokiak ziklo berri bati ekingo dio, baina sorreratik dituen funtzioei erantzunez, hain zuzen ere, hizkuntza-eskubideen urraketak pairatzen dituzten herritarrei laguntzea eta Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen egoeraren berri ematea. Hala, zuzendari berriak alboan izango du Petriati bere egiteko berrietan.

Agurne Gaubekak (Bermeo, 1984) Lan-zientzietan (Pompeu Fabra Unibertsitatea) eta Lan-harremanetan (Euskal Herriko Unibertsitatea) ditu ikasketak. Eskubideen esparruan aritu izan da orain arte, bereziki ikuspegi feministan egin du bidea eta sindikalismoan bai Katalunian zein Euskal Herrian aritutakoa da.

Aurrerantzean, Behatokiak lan ildo berriak jorratuko ditu; oinarrizko eskubideak urratzen dituzten beste kolektiboekiko aliantza berriak eraikiz.

Bukatzeko, Kontseiluak nabarmendu du Petriatik egindako ibilbide guztia herritarren eskubideen urraketen aurrean erantzuteko eta denontzat onuragarriak izango diren proposamenak garatzeko; hori dela eta, gaineratu du, “Agurne Gaubekak zuzenduko duen hizkuntza-eskubideen zaintza lan eta norabide berri honetan beharrezkoa izango da bederatzi urtez zuzendaria izan den Garbi?e Petriatiren esperientzia eta inplikazioa”.

?

?

?

?

?

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>