Ponpeia, K.o. 79. urtea. Vesubio sumendiaren erupzioak ustekabean harrapatu zituen erromatar hiriko negozioak; besteak beste, Stephanusen fullonica edo garbitegia. Aztarnategiko gainerako elementuak bezalaxe garbitegia oso ondo kontserbatu zuten errautsek. Eta badira ondo iraun duten beste fullonica batzuk ere; esaterako, Ostiakoa, Barcinokoa eta Herkulanokoa. Izan ere, erromatar hiri edo kolonia guztiek fullonica bana zuten gutxienez.
Jantziak nahiz etxeko arropa garbitzen zituzten negozio haietan. Detergente kimiko artifizialik ezean, gernua erabiltzen zuten; pixa garaiko garbigarri unibertsaltzat jo genezake, sail honetan bertan azaldu bezala hortzak garbitzeko ere erabiltzen baitzuten. Saltus fullonici edo ur berritze istiletan gernuaren amoniakoa ona zen togetako, tuniketako eta artilezko zapietako orbanak kentzeko. Gernua kareaz eta errautsez nahasten zuten, lehengai horiek zurigarri naturalak baitira.
Pixa guztiak ez ziren berdinak. Batzuek atzerritik inportatzen zuten –hispaniar gernuaren dohain garbigarriak ezagunak ziren–, baina gehienetan komun publikoetan bildutako likidoa erabili behar zuten. Baziren negozio autarkikoagoak ere: dendaren hormetan anfora erdiak jartzen zituzten oinezkoek maskuria arindu zezaten. Ponpeian idazkunak aurkitu dira, herritarrei pixa egiteko gonbitea egiten dietenak.
Soda eta gernua nahastuta, esklaboek jantziak eta oihalak zapaltzen zituzten, detergente kirasdunaz ondo busti arte. Orbanak kendu ondoren, arropak kanpoan zegoen istil handiago batera eramaten zituzten, eta impluvium-ean bildutako euri uretan pasatu, xukatu eta eguzkitan lehortzen uzten zituzten. Herritar aberatsenek txanpon batzuk gehiago ordaindu eta fullonica-ko esklaboek arropak lore eta belar esentziez lurrindu zizkieten, pixa usainaren arrastoak ezabatzeko itxaropenez.
Dirua edozein jardueratatik biltzeko grinak bultzatuta, Vespasiano enperadoreak garbitegietan edo letrina publikoetan herritarrek uzten zuten gernuaren gaineko zerga ezarri zuen. Suetoniok jaso zuenez, enperadorearen seme Titok erabakia itsustu zion aitari. Vespasianok, orduan, aureus bat atera zuen poltsatik eta urrezko txanponaren usainak gogaitzen ote zuen galdetu zion Titori. Semeak ezetz esan ondoren, aitak zera erantzun zion: “Eta, hala ere, pixatik dator”. Orduan sortu omen zen Pecunia non olet (Diruak ez du kiratsik) latinezko esapide ezaguna.
Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]
Cartago, c. Al voltant del 814. Els fenicis van fundar una colònia i la civilització que dominava l'est del Mediterrani es va estendre a l'oest. Dos segles i mig després, quan la metròpoli fenícia Tir va decaure, Cartago es va independitzar i la seva influència va continuar... [+]
El lingüista sud-africà Rudolf Botha acaba de llançar una hipòtesi sobre l'Homo erectus: l'espècie va desenvolupar algun mode de comunicació oral fa més d'un milió d'anys. L'Homo sapiens és, com se sap, l'única espècie capaç de parlar i, per tant, d'aquí es desprèn que... [+]
12 de maig de 1525 en Böbling, Imperi Romanogermànic. Georg Truchsess von Waldburg va conquistar als pagesos rebels de Wurtemberg. Tres dies després, el 15 de maig, Filipe d'Hesse i el duc de Saxònia es van unir per a aixafar als rebels turingios en Frankenhausen, on van... [+]
Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein... [+]
Washington (els EUA), 17 de juny de 1930. El Congrés dels Estats Units va aprovar la Llei d'Aranzels. La Llei Smoot-Hawley també es coneix com a Llei Wley perquè va ser impulsada pel senador Reed Smoot i el diputat Willis Hawley.
La llei va augmentar entre un 40 i un 60% els... [+]