Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Arrazoiak ez luke ‘halabehar’ izan behar"

  • Filologoa da. Ez da eroso sentitzen euskararen mundua delakoan. Haatik, “euskalzulo” samarra da. Arrazoirik ez dago edukitzerik (Alberdania, 2012) liburuaren karietara solastatu gara Iñaki Segurolarekin (Azpeitia, 1962). Saio honen aurretik beste bi ditu kaleratuak pentsalari azpeitiarrak. Biak hartu ditugu hizpide elkarrizketaren abiaburuan.

Dani Blanco

“Pentsatzeak ez dauka zerikusirik errespetuarekin”, esan zenuen orriotan Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo zure lehen liburuaren kariz. Pentsamendua eta errespetua hizpidera ekarriak abiatuko gara egun ere.

Errespetua eta beldurra elkarren oso hurbil sentitzen ditut. Orduan, ahal den libreen talka egiten dut errespetuarekin. Elkarrekin eta errespetuan bizi behar dugu noski, ez dago edozein gauza esaterik, laguna ere ez dago galtzerik. Beharbada, batzuetan errazegi galtzen dugu eta. Beraz, pentsamenduaren eta bizikidetzaren arteko borrokan ibili beharra daukagula esan nahi dut nolabait.

“Udako ekaitza eta neguko eguzkia”. Horra zure ikur politiko bi. Nere gorringotik liburuaren adierazleak, besteak beste.  

Lagun batek esan dit orain gutxi, nire azken liburua gustatu zaiola baina hitz jokorako isuri gehiegitxo egin ote dudan, edo hitz joko hutsean erortzen ote naizen... Beraz, batzuetan ni neu geratzen naiz dudan. Nik benetan sentitua edo pentsatua ote den idatzia? Hitz joko polita ote den, edo ondo ematen duelako ote den? Edo harrigarria delako ote den, edo zer den? Neguko eguzkia denoi gustatzen zaigu, negu antza, bete-betea ez bada ere. Eta udaran, berriz, erraz aspertzen garenez, bada, orduan, abuztuko ekaitza oso ederra izaten da. Kontraesanerako gustua agertzen du aipu horrek nolabait.

Arrazoia ez dagoela edukitzerik, diozu orain. Zer bilakaera sumatu duzu zure ibilbidean?

Nere gorringotik irratirako jardunen erredakzio moduko bat da, ez zen berez liburu izatekoa. Liburu bi dira. Alde nabarmena dago –formatu kontuaz ari naiz– aurrenekoaren eta azken honen aldean. Hura luzean idatzita zegoen eta azken hau motzean. Ahalik eta motzenean zer esateko gauza naizen jakiteko saioa da hau. Ez da aforismo liburua, zaila baita 300 orrialdeko liburu bat aforismo onez egitea. Hau da: motzean zer?

Literaturarik ez, berbatura egin duzula diozu.

Idazle izenarekin ez naiz gustura gelditzen, eta kultura eta literatura izenarekin ere ez. Berbatura hitza asmatu dut, hiztura itsusia geratzen delako edo, bizkaierazko erreferentzia hartu dut.

Euskarazko literaturatik asko txepela egiten zait, beharbada, euskaraz egiten den herrian jaio, hazi eta bizi naizelako –orain Azkoitian bizi naiz–. Herri euskaldunetakooi beste era batera dagokigu idaztea nolabait, ez hizkuntza porlandunan, klixez betetakoa eta grazia gutxi egiten digun hizkuntzan. Beste zerbait asmatu behar dugu zorte hori izan dugunok. Hizkuntza natural horren estilizazioa egitea tokatzen zaigu. Ez da erraza esplikatzen.

Liburuan barrena sartu gaitezen, azaletik hasita. Auguste Rodin pentsalariaren irudia beira edukiontzian, ordenagailuaren irudia barne.  

Izenburuaz batera Rodinen eskultura dago, pentsalaria edukiontziaren erdian izaki. Ez zegoen ontzi barruan jartzerik, azalean jarri behar zen nahitaez. Kontraesana badago beraz, ez baitago barruan. Nire ideiatxoa izan zen. Pentsatzea edukiontziko pieza geldoa ez izatea, pieza hila, bizirik dabilen zerbait baizik. Edukiontziaren kontra dabilen pentsalaria ageri da. Hitz bizitik abiatu beharra, hitz hiletik baino. Ordenagailua, berriz, pentsalari modernizatua da. Rodinen eskultura da, baina denok gabiltza ordenagailuaren aurrean. Nahiz eta nik ez dudan ordenagailuaren aurrean pentsatzen, eskuz idazten baitut, paperean, eta gero ordenagailuan berridatzi.

Arrazoia ez dago edukitzerik, ideiak bai!

Ideiak edukitzekoak dira. Nik ideiak ditut, pentsamendua ere ez dago edukitzerik. Ni holakoa edo halakoa naiz, eta gainerakoa hor nonbait dabilen zerbait da. Arrazoiak berez dabilen zerbait behar luke, sua edo ura bezala, argia bezala. Arrazoia ez dago edukitzerik. Alegia, gauzak gertatzen dira, eta “ez dago eskubiderik” esaten da, baina arrazoia eduki –nahi– izaten da, edo denok gabiltza arrazoiaren atzetik borrokan. Arrazoiak ez luke “halabehar” izan behar. Norberak arrazoia eduki gabe etsitzen ikasi beharko luke. Noski, errealitatea besterik da, arrazoia eduki nahian bizi gara, umeari arrazoia eman behar zaio, eta hortik gatoz gu. Nork bere buruari arrazoia ematea asko gustatzen zaio, baita besteek aitortzea guk arrazoia daukagula ere.

Liburuak 5 interludio ditu. Arrazoiari buruzko testuen etenak daude artean. Bestela eromena.  

Deitu eromena edo deitu surrealismoa nahi baduzu. Alegia, idazten ari naiz eta eten behar dut, eta zerekin: xelebrekeriekin, arrazoi gabekeria batekin. Arazoiaren etena behar dugu... Orduan, interludioak zabaldu ditut.  

Isiltzeak ere eromena ekar dezake.

Bizitzan egoteko modu bat da isiltzea, eta heriotza isilik egoteko beste bat. Eroak arrazoia ez beste guztia galtzen duela esan ohi da, galtzen du errealitatearekiko lotura, eta isiltasunean ere, erabateko denean, normaltasunetik kanpo geratzen gara. Eromena non hasten den, non bukatu...!?

Zer gisa zu, arrazoirik eduki gabe bizitzen ikaste horretan?

Gaizki. Mundu guztiak bezala. Arrazoirik gabe bizitzea betiko lana da. Norbaitek lan hori hartu nahi izanez gero, behintzat. Oso zaila da. Idazten duen hori ni naiz, pertsona dago, nire izenarekin, bizitzarekin, neure etorkizunarekin, neure arrazoitxo eta ideiekin. Alegia, esan dezakegu agian, arrazoirik gabe bizitzeko gauza garela. Baina, ni neu horiek hor bizirik dauden bitartean, etorkizuna eta beldurra tarteko, anabasa gero eta indartsuagoa izanda, gero eta nekezagoa da hori lortzea, arrazoirik gabe bizitzea alegia.

Igeltsua daramazu hankan. Berbarako, nola bizi duzu egoera hau?

Une bat esperimentatzen ari naiz. Eten honek mundutik aterarazten zaitu nolabait. Arindu bat da batetik, baina halaber mundu guztiak begiratzen dizu. Bestalde, oso astuna da, sei-zazpi kiloko igeltsua daramat eta luzerako doa. Egoerak gaina hartzen dizu, normaltasunetik ateratzea ez da gaizki, baina momentu txarrak ere ez dira gutxi.

Gauza sinpleena ahoz azaltzea da zailena, ziur aski. Azalpenak taxuz emateko iaioagoa jaio edo izan behar da. Horregatik liburua?

Bai, nolabait. Esplikazioak ematen hasia, jende artean, gauzak konplikatuegiak ikusten ditut, eta badut joera zirt eta zart bukatzekoa. Hau da, utz dezagun, oso konplikatua da hau edo beste esatea, areago ez badaukazu pertsona bat zuri aditzeko, orain, zu kazetari bezala egiten ari zarena. Berriketa normalean ez da hori gertatzen. Orduan gauzak jeneralean konplikatuegiak dira eta lerdokeria batekin mozteko joera ere badaukat. Eman ditzakedan arrazoi moduak paperean paratzeko uzten ditut. Egunen batean agian ikasiko dut esaten eta utziko diot idazteari.

Donostian gaude, errazagoa da Azpeitian jardutea, akaso.

Azpeitiak edo Azkoitiak Donostiarekin –edota Donostiak Gasteizekin– ez dute deus ikustekorik. Ni bizi naizen inguruan, kasik, era sanoago batean hartzen dira nire moduko pertsonaiak, erdi bromatan erdi parrez, adar jotzen: “Zer moduz liburu puta hori?”, entzun dezakezu era sano batean. Jendeak tipo xelebrea edo berezia ikusten zaitu. Hirian bizitakoa naiz, baina ez naiz kapaz hemen gauzak nolakoak diren esateko. Azkoitian edo Azpeitian giro sanoagoa da eta gauzak modu naturalagoan esaten dira.  

Naturaren erasoak bizi izan ditugu azkenaldion, mezuak barra-barra zabaldu dira.

“Alerta egoera” da hedabideek maiteen duten hitza. Alerta egoeraren koloreak eta guzti daude. Ez dakigu zenbat! Jendea beldurrez edukitzea ote dute helburu...!? Fedabideak deitzen ditut horiek. Sekula ez naiz hain urruti izan horietatik, ezta horren ez-jakinean bizi ere gaur baino. Etena izugarria daukat aktualitatearekin, batzuetan harritu egiten naiz: “Ez haiz enteratu?”. “Ez”. Ez dakit zein den azkeneko berria. Ez da aldez aurretik pentsatutako jarrera, aktualitatea jarraitzea bazter utzi dudan zerbait da. Hau da, eguneko berria ordukoa, minutukoa, segundokoa bihurtu da. Hori eromena! Belaunaldi kontua izan daiteke, ni ez naiz interesatua horretaz. Astekaria (Argia, adibidez) tamaina polita egiten zait.

Indernet ere aipatzen duzu liburuan.

Hizkuntzak bere bidea segitzen du. Niri barruko hizkuntzak eta belarriak eskatzen dit Indernet deitzea. Gauza boteretsua, indartsua Indernet, ezta?

Tristura al da zure aldarria?

Ez. Noizbehinkako aldartea da. Tristurak behera egiten digu bultza, tristura ez da gauza ona, baina gehiegizko poztasunaz aritzea ere ez. Hau da, historian egindako aldrebeskeria eta barrabaskeria handienak une jakin batean egin dira, une umoretsu batean, obeditzeko umore arin ergel baten pean. Horri kontrajarriaz aipatu dut tristura, baina ez defendatuz. Nik neuk badut tristurarako joera, eta batzuetan beharrezkoa da, gauzak behetik hobeto ikusten direlako goitik baino.

Jaungoikoa hizpide: zer moduz berarekin?

Puf... Orain energiari deitzen zaio jainkoa. Dena da energia, “energetikoa badakit zer, ez dakit zer, energia ona eta txarra...”. Gehien aditzen dudan hitza da. Dirua ere bai, jakina, jainkoaren aurpegi garaikidea da. Alde gogorretik begiratuta jainkoa dirua da, eta bigunetik begiratuta energia. Denok energia gara.

Nola daramazu hori?

Jakin-mina beti dago, hori ez dago tapatzerik, noski. Erori gara hemen. Nola iritsi gara honetara? Erantzuna aurkitzea oso zaila da, jakina. Beraz, ezjakintasunean igeri, batzuetan eroso, eta beste batzuetan itsasoan nola, olatuak nola datozen arabera.

Jainko helezin horrez gain izen propio batzuk ere ageri dira liburuan. Hala nola, Sigmund Freud.

Zure buruari inportantzia kentzen laguntzen dizu Freudek. Izan ere, azkenean zenbatean gara gure buruaren jabe? Bada, ez gara. Ez behintzat, guk uste dugun bezain. Horixe bera erakusten digu Freudek. Hor badaude indar batzuk eta gure kontzientziara edo azalera ailegatzen zaiguna horren parte txiki bat besterik ez da. Kontuz gure burua nola aurkezten dugun, zer esaten dugun. Hori da borroka. Nik ere borroka hori daramat. Ez pentsa nire buruari inportantzia kentzen diodanik horregatik. Liburu bat publikatzen dugunean, badaukagu zerbait, agertzeko behar bat edo. Apeta bat, zirrinta bat. Orduan dator betiko borroka.

“Euskaraz aritzen den tokietan beti bada harritzen zaituen zerbait”

Freud bidelagun, baita Axular ere...

Nire belaunaldiko literatoek ez bezala, nik ez nuen inoiz pentsatu liburu bat idaztea. Hogei urterekin publikatzeari ez nion zentzurik ikusten. Axular eta Leizarraga irakurtzeari ere ez nion zentzurik ikusten. Baina, literaturaren ofizioan sartzeko Axular irakurri behar dela uste dut. Urteak pasatu behar direla belarria eta eskua trebatzen, gero zerbait esateko izango baduzu, taxuz esateko. Nik hogei urterekin idazten hasten den jendea ez dut ulertzen. Beno, poemak eta idazkiak idaztea ulertzen dut, lagunari edo txoratzen zaituen neskari erakusteko bai. Baina publikatzeko! 40-50 urterekin egitea normalagoa iruditzen zait.

Hizkuntzak harritzen zaitu oraindik ere. Arrastazioa hitza lekuko.

Euskaraz aritzen den tokietan beti bada harritzen zaituen zerbait. Arrastazioa hitza amari ikasi nion duela gutxi: “Hori arrastaziyua!”. Beti arrastaka eta inora ezin iritsi dabilenaz ari da. Hala ere, nahiz ni hiztegigile izan lanbidez, hitz solteak baino gehiago esanak du garrantzia niretzat. Horrek ez du hiztegiaren aberastearekin ikustekorik, ez kulturarekin ere. Hizkuntza doan ematen zaigun zerbait da. Ez daukat beste modurik esateko.

Euskarak badu indarrik, badu graziarik? Hiru hizkuntza nagusi ditugu Euskal Herrian. Laugarrena dator indartsu...

Zein da laugarrena? Ingelesa? Urdua ere sartu da Azkoitian. Pakistango jendeak hitz egiten du, arabiera. Azkoitian hori da hirugarrena. Euskarak indarra duen lekuetan balio du zauritzeko, maitatzeko, gorrotatzeko... Baina leku horietatik kanpo, hiriburu honetan, Donostian, euskara sekta bateko hizkuntza sentitzen dut. Gasteizetik hona datorren batek ez du berdin sentituko, noski. Baina Azpeititik edo Azkoititik ateratzen den batek? Ni ez naiz sekta horretakoa, euskaraz eta asko hitz egiten den herri batekoa naiz. Tristuraz esaten dut, baina nire belarriak sentitzen duena da.

Zendu hitzaren aldean, hil hitza hobesten duzu. Adibidez. Dena dela ere, bizitza, batez ere “bizi boladak dira” diozu.

Eskerrak horri. Askotan ahaztu egiten zaigu hori. Hori sentitzea inportantea da, ezer ez dela betiko. Horrek lagundu egiten digu arnasa hartzen.


T'interessa pel canal: Kultura
2025-05-22
Clàssic 'Queer'

Samuel Mariño + Gabta Consort

Director i violí solista: Stefano Barneschi.
Quin: Obres de Purcell, Händel, Geminiani, Vivaldi i Graun.
Quan: 9 de maig.
On: Palacio Baluard de Pamplona.

----------------------------------------------------------------

Un recital de Samuel... [+]




Ossos i medul·la

ossos nous
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025

-------------------------------------------------------
 
Pell d'estries vermelles, brots recents o medul·la animada. La portada és una conjectura del que ens porta el llibre, ja que parla de crear, entre altres coses, el primer... [+]


2025-05-22 | dantzan.eus
Grup de danses basques compost per dantzaris d'entre 80 i 90 anys
Els membres del grup de danses basques Beti Martxan d'Errenteria-Orereta han deixat en evidència que l'edat no és un obstacle per a la pràctica del ball. Ikerne Zarate ha recollit en el reportatge L'edat no es converteixi en un obstacle per a emprendre.

'Pleibak', de Miren Amuriza, guanyador de 111 Akademia
El cinquè llibre Arima de Francesco Pasquale, d'Unai Elorriaga, ha estat el segon finalista de la prova.

Un bosc sota Venècia

Bassa de Venècia, any 452. La invasió dels huns va provocar que diversos habitants de l'interior de la península italiana es refugiessin temporalment en la zona pantanosa. Però durant uns anys van arribar les invasions dels llombards, que es convertirien en un lloc de... [+]


Tarsila do Amaral
Tupi or not tupi, that’s the question

1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


Pepe Mujica i Lucia Topolansky
“Els dos bascos volen murmurar un poema a Pepe i a Lucía”

Entre gener i maig de 2015, després d'acabar els estudis amb 25 anys, la meva amiga Irati Astobieta i jo ens vam anar per Xile, l'Argentina i l'Uruguai en el marc del projecte Kalabazan Ibiltaria. A través de l'eina poètica Poesia Murmurada regalàvem pels carrers els poemes... [+]


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Els dies 23 i 30 de maig se celebraran les sessions classificatòries del Campionat de Bertsolaris de Navarra
La primera de les sessions tindrà lloc a Pamplona el 23 de maig i la segona en Jauntsarats el 30 de maig. Participaran 12 bertsolaris que no van participar en el campionat anterior. D'ells, sis es classificaran per al campionat que se celebrarà a partir d'octubre en Azpeitia.

A les emocions sí, a l'emotivisme no
En el sisè episodi del pòdcast Preguntes Salvatges, el tema ha estat els sentiments, i al seu al voltant Iñigo Martínez i Gari Moya han travessat l'amor, l'odi, la tristesa, la indignació... Parlem de sentiments i emocions, però reflexionem:"S'ha posat de moda parlar d'emocions... [+]

2025-05-19 | Behe Banda
barres warros
Què Cantem

Un fons de suport a l'Estat israelià ha comprat la majoria dels macrofestivals de l'Estat espanyol, entre ells Apple. Per a. Un festival amb sínia en les proximitats de la platja i amb hardcoretas tatuades, amb un intercanvi de 1.400 milions d'euros per a la construcció... [+]


Eguneraketa berriak daude