PPren eskuetan dagoen Espainiako Gobernuak bere politikak zentralizatu nahi ditu; autonomiak dituzten eskumenetatik harago joatea eragotzi nahi du. Areago, eskumen horiek murriztu nahi ditu. Ez du besterik gabe gainerako nazionalitateen asmo soberanisten eta independentisten aurka borrokatuko, saiatuko da ahal duen neurrian estatu autonomikoa “deskafeinatzen”, egungo eskumenen aurkako neurriak inposatuz. Bide horretatik doa PFEZ berria ezartzeko ekimena. Espero dezagun Euskal Herriko foru aldundiak ez direla politika horretara makurtuko eta gure historian askotan erabili izan den foru baimenari helduko diotela, hau da: “Onartu bai, baina bete ez”. Gobernu berriak hitzarmen kolektiboen negoziazioa ere zentralizatu nahi du; euskaldunen soldatak larriki kaltetuko lituzke horrek, beherantz egingo bailukete, eta baita lan baldintzak ere, lanpostuak prekarioago bihurtuko lituzkeelako.
Hori da datorkiguna, gure subiranotasun ekonomiko eta politikoa ez dituztelako errespetatzen. Horregatik, garrantzitsua da sindikatuek, alderdi politikoek eta eragile sozial abertzale eta aurrerakoiek krisi garaiari irtenbide duina eskainiko dion euskal akordio nazionalaren alde egitea. Ona litzateke azaleko protagonismoak saihestu, aurreiritziak baztertu, eta elkarrizketari eta negoziazioari ekitea.
Subiranotasun ekonomiko eta politikorik gabe pobretzen jarraituko dugu, prekariotasuna handituko da eta nazio izaera gutxitzen joango da guregan. Euskal Herriak eskubidea du bere subiranotasun ekonomiko eta politikoa erabiltzeko. Fronte guztietatik eta aukera abertzale eta aurrerakoi guztietatik norabide horretan elkarren ondoan borrokatzea, “herria egitea” da, Euskal Herri subiranoa eraikitzea da.
BRN + Muntanya de Barri i Sain + Odei + Monsieur li cardi i Muxker
Què: Festa de la collita.
Quan: 2 de maig.
On: Sala Bilborock.
---------------------------------------------------------
Les llavors sembrades necessiten aigua, llum i temps per a la fecundació. La... [+]