Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Internet amets sortu zen eta Amazon bilakatu

  • Liburu txiki batek kontatu du Interneten bestelako historia bat, ezagutza partekatzeko ametsetik abiatuta nola garatu den oligopolio baten esku dagoen merkatu bilakatzeraino. Ia denok bezero gaituen Amazon konpainiaren izaera lekuko. Hala ere, erresistentziak zutik dirau: oraino Interneten ameslariak asko ei dira, izan poeta edo pirata.

Joël Faucilhon Lekti-écriture guneko sortzaileetakoa da. Internetez erakutsi eta saltzen ditu liburuak www.lekti-ecriture.com zerbitzuak baina irakurleari iritsarazten dizkio proiektuan sartuta dauden liburudenda independenteen bidez. Euskal Herriko editore askok seguru ezagutzen dutela paperean eta digitalean ari diren argitaletxeak elkartu dituen aukera hori.

Internet mundua ondo ezagutzen duen Faucilhonek orain liburu interesgarria plazaratu du: Rêveurs, marchands et pirates. Que reste-t-il du rêve de l’Internet? (Ameslariak, komertzianteak eta piratak. Zer geratzen da Internet ametsetik?). Sarean baldarki mugitzen garenok ulertzeko moduan izkiriatutako liburu txikiaren ia erdia dago libre irakurgai Lekti-écriture zerbitzuan.

“Ametsetik abiatu zen dena”, hasten da hitzaurrea. Karl Popper-ek aldarrikatutako “gizarte irekia” erdiesteko ametsetik. Ezagutzak, jakintzak eta kulturak denen esku egon behar zuten. Internet erne baino askoz lehenagotik McLuhan-ek amestua zuen 1962an: “Alde guztietatik iristen zaigu informazioa abiada bizian, abiada elektronikoan. Esan liteke mundua adinako herrixka bateko kide garela”.

Urte asko lehenago, Pierre Teilhard de Chardinek Vladimir Ivanovitch Vernadski-ri hartu bide zion “noosfera” kontzeptua, Lurra inguratuko lukeen geruza mehe gisako bat giza kontzientzia guztiak biltzen dituena, humanitatea estali behar zuen pentsamenduzko esfera izugarri baten antzekoa.

Askoz aurreikuspen ezkorragoak egin zituen beste zenbaitek teknologiek jendeak askeago egiteaz, hala nola Herbert Marcuse-k edo Jacques Ellul-ek. 1950-1960ko hamarkadetan abisatzen zuten teknikek eta hauek zekartzaten baloreek ekar zitzaketela atzerakadak maila guztietan, gizartean, kulturan, politikan, ekonomian edo ekologian. Faucilhonen hitzetan, Internet ez da libratu arau horretatik eta merkatarien hegemoniaren arma bihurtu da.

“Urte gutxitan –idatzi du Faucilhonek– Internet bihurtu da medio masibo bat defendatzen dituena korporazio handi urri batzuen interesak, haiek Interneten aurkitu baitituzte ekonomia fisikoan oso nekez lortzeko moduko etekin kopuruak.” Google, Amazon eta enparauez ari da.

Faucilhonek kritika gogorra egiten die enpresa erraldoi horien egitura sozialei, deskribatuz “bazkide” eufemismoz izendatutako langileen artean dauden ezberdintasun beldurgarriak. Bestalde, konpainia erraldoi horiek herri ondasunak bereganatzen dituzte, sarea darabiltenek sortu informazio guztia zurrupatuz eta publizitate gehienaren jabe eginez.

Ameslari guztiak suntsitu ote ditu megakorporazioen tirainak? Ez, askok atxikitzen du inperioaren aurrean. “Ezagutzak partekatzeak kulturan, gizartean edo politikan bide berriak irekiko dizkigun asmoa ez da desagertu Internetetik. Nolabait esateko, babesa bilatu dute ‘pirata’ pribatuen komunitateetan. (...) Talde txikiak, infiltratzen zailak baina mundu osoan milioika internauta biltzen dituztenak”.

Faucilhonek “piraten ugarte” deitzen dituen hauek bazkideen emariz finantzatzen dira, kontra-kultura lantzen dute “aske” eta “partehartzaile” izan nahiaren ahalmen subertsiboa daukate. “Piraten ugarte” hauetaz gehiago urtea bukatu baino lehen idatziko ote digu Argian Interneteko mugimenduez guk baino haboro dakien norbaitek.

Sillicon Valley? Sillicon Jungle!

Interneteko korporazioek ernarazi omen duen “ekonomia berria” –lan harreman berriak sortu izanaren fama duena– larrutzeko, Faucilhonek Amazon konpainia hartu du  adibidetzat, barne ereduaren zenbait zertzelada erakutsiz.

Korporazio handietan maila batean daude edo marketingeko edo informatikako espezialistak. Hiru atalez osatzen zaie soldata: hileroko jornal finkoa batetik, emaitzen araberakoa bestetik eta, konpainia burtsan kotizatzen denean, atzeratutako irabaziak, stock options famatuak. Denetara jota, plataformaren garapenean ari den ingeniari batek urtean  80.000-120-000 dolar irabazi ditzake, berdin finantzetako analistak.

Dirutza horien distira salduz, Jeff Bezos Amazonen fundatzaileagan haragiztatu izan dute ekonomia berria. Amazonek, ofizialki, ez dauka langilerik, bazkideak baizik. Mister Nice Guy (Jatorra Jauna) izendatu zuen prentsak Bezos. Aldiz, Faucilonek dioenez “askoz gutxiago aipatzen da iceberg erraldoiari ikusten ez zaion atala, banaketarena”.

2008an Claire Newell kazetariak lortu zuen Ingalaterrako Bedfodshiren Amazonek dauzkan biltegi erraldoietan kontratatu zezaten. Han bizitutakoa Sunday Timesen plazaratu zuen Newellek, zalaparta eraginez.

Lan erritmo beldurgarrietan ari dira biltegietako beharginak, ugazabek ezarri dizkietelarik erdietsi ezinezko helburuak, kapataz zorrotzen kontrolpean eta bideozaintzaz ikuskatuak. Orduko 7,5 euro pagatzen zaie. Lantokia hurbileneko herritik 22 kilometrotara dago, bidaia norberaren gain.

Zortzi orduko lanaldian bi eten dauzkate ordu laurdenekoak. Astean bost eguneko lanaz gain larunbatetik iganderako “gaupasa” behartua. Kontratuarekin seina puntu ematen dizkie konpainiak; lanera ez zatozen aldi bakoitzeko puntu bat gutxiago, berdin medikuaren zertifikatua baldin badakarzu. Seigarren puntua galdu duzunean, kale gorrira.

Ingalaterrako biltegian baldintza horietan ari diren obrero gehienak etorkinak dira, Eki Europakoak bidenabar. Hor ez da sindikaturik sartzen. Ezta mailaz gorago dauden koadroen artean ere. Zertarako, haiek ere nagusiak dira eta...

Amerikako Estatu Batuetan Seattle hirian daukan lantoki nagusian 2000ko krisia baliatu zuen Amazonek garbiketa egiteko, mugimendu sindikala lehen urratsak ematen hasia zelako. Zerbitzu asko deslokalizatzea erabakita, batik bat Indiara, enpresak kaleratutako 1.300 langileetatik 850 Seattlen ari ziren. Geroztik ez du inork sindikaturik aipatzen AEBetako Amazonen.

Frantzian, 2008ko maiatzean Bordeleko biltegiko 100 langile hasi ziren greban. 10 egun iraun zuten.

Mundu guztian funtzionatzen du antzera. “Sillicon Harana Sillicon Oihana dute bilakatu”. Lan baldintza latzak, soldata kaxkarrak, zaborrezko kontratuak, eskubide sozial eta sindikalen ahultzea: Interneteko merkataritza da sektore ekonomiko oso kontzentratua, funtsean mundu mailako korporazio handi bakan batzuek mugiarazten dutena. Firma handiok kosta ahala kosta eskulana merketu nahi dute aldi berean lan bolumena handituz.

Helburu horretan lagungarri daukate biltegi handietako langileen isolamendua, hauek hiriguneetatik baztertuta daudelarik, herritarren oharkabean, komunikabideen arretatik urrun.

Argazki oina: Hona Jeff Bezos, Amazon konpainiaren fundatzaile eta buruzagi nagusi. Argazkia Flickr zerbitzuan Etech sinatzen duen batek ipini du, 2005ean Kaliforniako San Diegon aterata, han eman zuen hitzaldi batean. Munduko jenderik dirudunenak zerrendatzen dituen Forbes aldizkariak 46 urteko gizona 43. postuan kokatu du 2010ean. 1994an sortu zuen Amazon banaketa konpainia, aurten enplegu zuzenetan 24.300 langile dauzkana. 2009an ia 25.000 milioi dolarreko salmentak egin zituen mundu osoan, etekin garbietan 900 milioi gaindituz. Teknologia berriek sortu duten “ekonomia berria”ren ikurretakoa da Bezos. Interneteko bere inperioaren beste aurpegia 2008an Claire Newell kazetari ingelesak erakutsi zuen: Bedfordshiren Amazonek dituen biltegietan  sartu zen lanera eta gero The Sunday Times egunkarian erakutsi nola bizi diren teorian enpresako bazkide diren behargin xumeak.


T'interessa pel canal: Amazon
Analisia
Grebak, sistema eraldatzeko

ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]


Tecnologia
Corba d'accés a la tecnologia castrera

Als economistes els agraden molt els gràfics que representen els comportaments dels mercats, les corbes. En aquest sentit m'ha cridat l'atenció l'analogia que fa Cory Doctorow en l'article “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” de Pluralistic... [+]


2025-01-16 | El Salto
Amazon se suma a l'ona ultra i modera les seves polítiques de protecció dels drets de les persones LGBTQ i negres
Diverses empreses han canviat les seves polítiques de pluralitat i inclusió per a donar la benvinguda al nou govern de Donald Trump.

2024-08-19 | El Salto-Hordago
Amazon, l'immens magatzem d'informació de l'exèrcit israelià
AWS és el núvol d'Amazon i està sent un factor clau en les operacions militars d'Israel.

ChatGPT també sap que els centres de dades ens robaran milions de litres d'aigua
Amb la posada en comú de la intel·ligència artificial, les multinacionals tecnològiques han multiplicat els seus plans per a construir grans centres de dades en el núvol. La petjada ecològica de mega-fabric amb equips informàtics és enorme: a més d'electricitat,... [+]

Un regal d'Amazon
Amazon, la gegantesca companyia estatunidenca del magnat Jeff Bezos, gasta una fortuna per a ampliar els seus tres centres de dades a Aragó. La seva filial Amazon Web Services (AWS) aportarà 15.700 milions d'euros a Osca i Saragossa per a multiplicar per sis la grandària dels... [+]

Amazon anuncia la construcció a Navarra de dues centrals fotovoltaiques "a gran escala"
La multinacional ha anunciat que vol construir en territori foral dos "parcs solars" o macro-centrals fotovoltaiques de 72 MW de potència, però no ha informat de la seva ubicació. El milionari Jeff Bezos és una de les empreses que més contamina en la indústria tecnològica,... [+]

2024-05-14 | ARGIA
LAB denuncia la "repressió sindical" d'Amazon
El sindicat denuncia que el centre de treball d'Amazon en Trapagaran utilitza "persecucions i càstigs" contra els vaguistes

2024-04-18 | Gedar
Reprenen els aturs en l'Amazon de Trapagaran
Aquesta setmana s'estan realitzant aturs per a exigir millores en les condicions de treball. També han tingut vagues en els tres mesos anteriors.

2024-01-24 | David Lindemann
Aixecar el cap i el puny

Em sembla molt bona la iniciativa “Jaso burua” de Soraluze, que impulsa la necessària conscienciació. La setmana passada vaig estar en la conferència per a pares i mares de nens de primària. Amb el fill major en FP, s'escoltaven poques crítiques sobre l'ús de pantalles... [+]


Denuncien que els treballadors de l'Amazon de la Vall de Trápaga estan en perill després de la caiguda de la teulada del lloc de treball
LAB i ELA diuen que no és la primera vegada que cau la teulada, i que això posa en perill als treballadors. Els treballadors de l'Amazon segueixen en vaga.

Els treballadors de l'Amazon Trapagaran denuncien a la multinacional per violar el dret a la vaga
Els treballadors de l'Amazon de la Vall de Trápaga han denunciat que han anomenat “amenaçant” als eventuals a treballar els dies de vaga. Així mateix, acusen l'empresa d'oferir “hores complementàries” per als dies de vaga.

Els treballadors de l'Amazon de Trapagaran comencen una vaga de cinc dies
Els treballadors denuncien l'actitud “greu” de l'empresa. Entre les sol·licituds es troben les compensacions per treball en dies festius i els increments salarials associats a l'IPC. Els dies de vaga són els dies 17 i 18 de desembre i 3, 4 i 5 de gener.

Els treballadors de l'Amazon convoquen una vaga a Espanya en plena campanya Black Friday i Cyber Monday
Tots els centres de treball espanyols han anunciat aturs per als dies 27 i 28 de novembre. Denuncien salaris baixos i escassa protecció laboral.

2022-12-23 | Axier Lopez
Les vagues d'Amazon en Trapagaran deixaran 60.000 paquets sense distribuir
La tercera jornada de vaga ha tingut lloc el dijous en el centre de treball de la multinacional en Trapagaran, després dels aturs del 17 d'octubre i la vaga de tot el dia del 28 de novembre. El promotor de la vaga, LAB, ha assenyalat que més de 300 furgonetes de les... [+]

Eguneraketa berriak daude