ARGIA SARIAK > 2024

Interneteko Argia Saria: Gordegia.eus

Memoria historikoa egitean ohikoa da gertakizunen eta jendartearen alde bakarra gailentzea. Horixe gertatzen da Donostian ere: Belle Epoque, aristokratak hiriaz gozatzen... baina gaurko saridunek aberatsen historia kontatu ordez donostiar langileen historia bildu dute, eta herritarrak memoria historikoaren protagonista bihurtu.

Langile auzo bateko eragile aktibo dira proiektu honetako bultzatzaileak. Auzoko argazki zaharrak eta material grafikoa bildu, landu, antolatu eta denon eskura jarri behar zituztela erabaki zuten 2019an. Eta ordutik lan horretan ari dira eta ehunka eta ehunka argazki jaso dituzte sarean: auzoko paisaia, jaiak, mobilizazioak, gertaera nagusiak, istiluak, errepresioa, ikastolaren historia... sekula zaharkituko ez den lan ederra. Eta dena, lizentzia libreekin publikatzen dute gainera.

Aurkezpen bideoa
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.