ARGIA SARIAK > 2024

Entzunezko Argia Saria: Ez gatoz Paristik

Izaki asko bizi dira kapitalismoak zedarritutako habitatean, eta oihan horretan, merkatuaren logikak eramaten du egilea, sortzailea, miseriaren adarretan harilkatzera. Baina miseriak azaleratzeko hautua egina dago.

Kultura euskaraz egiten dutenek hartu dute hitza. Ez dira artelanaz mintzo, baizik eta artea egitearen lanaz, lanbideaz, eta lan baldintzez. Prekaritateaz. Burokraziaren atzaparretan harrapatuta daudela diote.

Artistak dira, eta artista izan dira podcastaren produkzioan ere. Mimoz kontatu dizkigute haien eguneroko korapiloak.

Eta mimoz gogorarazi digute artista guztiak ez datozela Paristik.

Aurkezpen bideoa
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.