ARGIA SARIAK > 2022

Internet: Badok.eus

Formatu fisikoak gora eta behera ari dira, orain dela gutxi hartu dio gaina biniloak CDari. Mugikorrak orokortu eta poltsikoan Interneterako sarbide erraza dugunetik, baina, gure bizimoduan gero eta txertatuago eta egonkortuago dago musika formatu digitalean entzutea.

Internet itsasoa da, ordea, eta itsaso horretan artxipelago oso sakabanatua da euskarazko ekoizpenak osatzen duena. Artxipelago horretan, euskal musikaren erreferentzia eztabaidaezina da Berria egunkariaren euskal musikaren ataria: Badok.eus.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten. Formatu fisikoak gora eta behera ari dira, orain dela gutxi hartu dio gaina biniloak CDari. Mugikorrak orokortu eta poltsikoan Interneterako sarbide erraza dugunetik, baina, gure bizimoduan gero eta txertatuago eta egonkortuago dago musika formatu digitalean entzutea. Internet itsasoa da, ordea, eta itsaso horretan artxipelago oso sakabanatua da euskarazko ekoizpenak osatzen duena. Artxipelago horretan, euskal musikaren erreferentzia eztabaidaezina da Berria egunkariaren euskal musikaren ataria: Badok.eus. Euskal musikari buruzko entziklopedia gisa hasi zena urte gutxian zabaldu eta biderkatu da. Panorama musikalari buruzko berriak, abesti eta diskoen estreinaldiak, elkarrizketak, abesti-zerrendak, kontzertuen datak argitaratzen dituzte, besteak beste, baina katalogo izaera galdu gabe. Bertan topa daiteke 1969an Enarak taldeak grabatu eta Herri Gogoak argitaratutako EPa eta haren inguruko informazioa, baina baita Vulk talde bilbotarrak argitaratu berri duen Vulk ez da diskoa eta aurkezpen birako datak ere, beste inon baino lehenago.

Erreferentea bilakatu da Badok.eus, entzuleentzat zein musikarientzat, ezinbesteko tresna. Horregatik eman diogu aurtengo Internet Saria, euskal musikari eskainitako halako atari bat itsasargi garrantzitsua baita Interneten itsaso zabalean.

Aurkezpen bideoa