ARGIA SARIAK > 2017

Prentsa: Ane Irazabal

Errealitate gordina gure etxeetaraino ekarri digu, haien testigantzak jaso ditu, gure kontzientziak astindu... eta egindako lan horregatik jaso du 2017ko Prentsako Argia Saria. “Poztasun eta ilusio handiarekin jaso dut saria –dio kazetariak–, nire lanagatik jaso dudan lehen saria da, eta freelance kazetaria naizen heinean bultzada emozional polita da”. Pertsonalki “biziki” eragin dion gaia dela diosku, erreportajeetan “ni naizenetik asko” dagoela, eta han gertatzen ari dena ahalik eta modu zintzoenean kontatzen ahalegintzen dela.

Irazabalek bezala beste hainbat kazetarik egindako lanagatik lortu dugu, ez errefuxiatuen azalean jartzea, baina bai hobeto ulertzea inguru haietan gertatzen ari dena. Horretarako, kazetariok “gure begiez ikusi behar dugu egoera, jendearekin hitz egin, giroa sentitu, usainak arnastu...”. Eta hala, trabak traba, han nolabait gure begiak izatea lortu du kazetari arrasatearrak.

Hemen albistearen lotura.

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.