ARGIA SARIAK > 2017

Internet: Game Erauntsia, bideo-jokoen euskal komunitatea

Euskara ardatz, txapelketak antolatzen ditu, itzulpenak egin, eta tailer eta hitzaldiak ere ematera ohituta dago. Baina ez al da errazagoa erdal komunitatean sartzea euskararen kontuarekin hastea baino? “Euskaraz bizi gara eta horrela egiten zaigu egunerokoa ere gustagarri. Bestalde, hutsune bat betetzea ere izan da gure helburua, justizia sozialagatik. Jendartean bezala mundu birtualean ere txoko bat merezi dugu euskaldunok, eta gaur gaurkoz behintzat ez dago bideo-jokoen kultura itxurazkorik euskaldunon artean eta komunitatean, lagun taldean kultura hori osatzen hastea beharrezkoa da”, adierazi du Urtzi Odriozolak.

Game Erauntsiaren helburua sarean beste kideekin jokoan ari direnean komunikazioa euskaraz izatea da, bai jokoan eta bai ondoren sor daitezkeen eztabaidetan ere. Mundu maskulinoa dela aitortu digute, eta badute horretan eragiteko gogoa ere.

Emakume euskaldunak gerturatu nahi dituzte, “jakitun baikara komunitatean egon badaudela, nahiz eta asko ez izan. Garaia da euskaldunok mundu erdaldun eta maskulino hori eraldatzen hasteko”.

Hemen albistearen lotura.