ARGIA SARIAK > 2017

Entzunezkoa: 'Amapola Morea' irratsaioa

Euskal Emakume Sortzaileen lorategia osatzea dute helburu, eta ordubeteko elkarrizketa goxo eta intimoak dituzte abiapuntu. Lau urteko ibilbidea du dagoeneko irratsaioak, eta mitxoletak lehen planora “txikitasunetik arituta” ekarri dituzte. Askotan kazetari zereginetan erosotasunera jo eta betiko kontaktuan, harremanetan erortzen gara, kasualitatez normalean gizonezkoak direnak. Eta zer gertatuko litzateke buruari klik egin eta txipa aldatuko bagenu? Beste erreferentzi batzuk bilatzen ahaleginduko bagina? Amapola Moreak bi astez behingo saioan erakusten digu emakume asko dagoela aritu eta aditua dena eta hitz egiteko gogoz dagoena kirolaz, ekonomiaz, politikaz, hezkuntzaz, kulturaz, ingurumenaz... “Hitz egiteko gai den eta gogoa duen emakume asko dago, orain arte inork ez digu ezetzik esan, eta hori da seinalea”.

“Maitasun eta goxotasun handienarekin” egiten duten saioa dela nabarmendu digute bi esatariek, eta “modu lasai batean ikasten eta gozatzen dugun moduan, jasotzen dugun adina ematea” dute helburu.

Hemen albistearen lotura.