ARGIA SARIAK > 2015

Kanpaina: Gure Esku Dago

Ilusioa sortzea ez da erraza are gutxiago, oso jende desberdina konbentzitzea elkarrekin zerbaitetan parte hartzeko. Ziklo ilun batetik ateratzen ari garela sinetsi nahi dugu elkarren arteko liskarren erruz oinarrizkoena, funtsezkoa, denok batzen gaituena baztertuta eduki dugun ziklo bat.

Eta aurten sustapen ekintza gisa sarituko dugun ekimena, nolabait, tunelaren bukaerako argia izan da. Herriz herri, auzoz auzo, elkarri begira jarri gaitu eta ez elkarri bakarrik, aurrerantza ere bai.

Komunikazio egokiarekin, mezu integratzaileekin eta ekimen txiki, ertain eta erraldoiekin Euskal Herri osoa eskuz esku batu du ekimenak aldarrikapen amankomun baten inguruan: Gure etorkizuna erabaki nahi dugu.

Aurten sustapen ekintzari dagokion Argia Saria Gure Esku Dago ekimenarentzat izango da.

Aurkezpen bideoa
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.