ARGIA SARIAK > 2015

Ikus-entzunezkoa: IDEMtitateak

Azkenaldian ikusi dugun telebista-saio politiko interesgarriena da. Eta politikoa diogunean, noski mundua antolatzen den moduaz ari gara. Beste zenbait erabaki bezala, inori galdetu gabe agindu zuen norbaitek ez ginela berdinak, diferentea zela gizon ala emakume izatea, ezin genituela eskubide berdinak izan eta pantaila-kuota desberdina zegokigula.

Zehazki: emakumeak gutxiago agertzea zela jarraitu beharreko araua. Inon idatzita ez dagoen arren, zorrotz betetzen den legea hautsi du sarituko dugun programak, eta ez nolanahi.

Genero gaiekin lotutako eduki interesgarriak plazaratzen ari da astez aste formatu erakargarrian, gai sakonenak ere edonork ulertzeko moduan ekarriz. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egindako ekarpenarengatik 2015eko ikus-entzunezkoetarako Argia Saria Hamaika Telebistako IDEMtitateak programarentzat da.

Aurkezpen bideoa