ARGIA SARIAK > 2011

Telebista: Orain

Artisten bizitza ezagutarazteko saioak, kultura jendearengana iristeko modu berria azaldu dio telebistari. Protagonista bakarrak herritar arruntak dira, eta aldi berean artista txikiak ere badira. Euren bizitzetako ekintza garrantzitsuen lan prozesuak grabatu eta esperientziaren berri ematea du helburu saioak. ETB3ko arduradun Iñako Gurrutxagak Argiari azaldu dionez, proiektua ikusi zutenean interesgarria iruditu zitzaien eta horren aldeko apustu argia egin zuten, telebistara produktu guztiz berritzailea eraman asmoz.

Egunero, goizaldeko 00:30ean emititzen duten 15 minutu inguruko saioa da Orain eta jendeak harrera ona egin dio. Kaleko jendea protagonista izateak ematen dio xarma; jende ezagunaz gain alternatiboaren egunerokotasunak ere tokia duela adierazi dio Argiari Debolex film ekoizpen-etxeko arduradun Natxo Eskobarrek: “Jendeak oso gauza interesgarriak egiten ditu eta horiek azaltzen saiatzen gara”.

Sortzaileek diote “Interneteko sare sozialetatik, atsegin dut fenomenotik” hartu zutela ideia. Interneteko feedback hori telebistara eraman nahi izan dute, alegia, jendearen erantzuna une berean lortzea.

Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.