ARGIA SARIAK > 2011

Prentsa: Gaztezulo

Hamar urte daramatzate gazteen kezka eta interesen inguruko aldizkaria kaleratzen. Hasiera haietan lanari ilusio handiarekin, baina betiko legez, ezjakintasunez ekin ziotela oroitzen dute Gaztezuloko kideek. Urte berezia izan du aldizkariak hamargarren hau, eta saria urtea borobiltzeko gailurra izan dela diote. Euskal prentsari dagokionean, garrantzitsuena osasuntsu ikustea dela azaldu dute; horretarako gaur egun dauden komunikabideak ongi mantendu eta berriak sortzea izango litzateke onena.

Zenbait erakundek diru laguntzetan egindako murrizketa handiak ustekabean harrapatu du aldizkaria, horrek urtea aldrebestu eta gogorra bihurtu du, baina zorionez aurrera ateratzea lortu dute. Gaztezulok ondorengoa azaldu dio Argiari: “Gurea moduko hedabideentzat oso garrantzitsuak dira Foru Aldundia bezalako erakundeen laguntzak”. Gaztezuloko zuzendari Rafa Perezek dio Internet erabakigarria izango dela etorkizunean. Beste hamar urte barru Interneten euren presentzia handiagoa izan behar lukeela diote; dena den, aldizkariak sexuaz edo musikaz informazioa ematen jarraituko du.

Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.