ARGIA SARIAK > 2008

Internet: Euskarazko Wikipedia

Interneteko erabiltzaileen artean gutxi izango dira Wikipedia Entziklopedia askea ezagutzen ez dutenak. Nahikoa da edozein bilatzailetan informazioa aurkitzen saiatzea hizkuntza bateko edo besteko Wikipedia agertzeko. Ingelesezkoa izan zen sor tutako lehena, 2001ean. Hasieratik izan zen eleaniztasuna xedea eta ezin ukatu lortu ez dutenik. Euskarazko Wikipediak ere badu bere txokoa sarean. Une honetan 23.540 artikulutik gora ditu. Kontsultak ere asko dira baina Arkaitz Zubillagak, administratzaileetako batek, azaldu digunez, horietatik portzentaje txiki batek baino ez du hartzen parte: %5ak. Hala ere, ekarpen txiki asko daudela onartu digu.

Jasotako saria egindako lanaren eskertzat hartzen dute, beraien lana erabili eta eskertzen dutenaren erakusgarritzat. Hori da beraien irabazi bakarra eta arrakastaren oinarria. Nahi duenak informazioa doan eskuratu eta erabiltzeko tresna egokia du http//eu.wikipedia.org helbidean.