ARGIA SARIAK > 2002

Publizitatea: BBK

BBK. Iragarkiak bizkaitarrentzat

BBK-k egin izan duen eta gaur egun egiten ari den publizitatean euskararen aldeko apustu garbia nabari da. Horregatik, hainbat eta hainbat kanpainatan euskarazko medioekiko fideltasuna erakutsi duelako, ARGIAk publizitate arloko saria eman dio erakunde honi. Gainera, egin duen publizitatearen bidez Bizkaiari lotutako ekimen, kanpainak eta abar babestu ditu, BBK sostengu marka bezala identifikatua izatea lortuz.

Endika Ruiz de Zarate, BBK erakundeko kanpo harremanen arduradun denaren esanez, "BBK-k bizkaitarrei hurbiltasuna adierazi nahi die". Ruiz de Zaratek adierazi duenez, bere erakundea beti konprometitu izan da Bizkaiko eta oro har Euskal Herriko gizarte osoarekin, bai gizarte zein kultur gaiei dagokienez: "Kulturalki euskara oso garrantzitsua da eta horregatik egiten ditugu euskaraz idatzitako iragarkiak. Euskal bezeroek komunikazioa euskaraz eskatzen dute eta guk behar hori asetzen dugu".

Konpromiso horren adierazgarri dira erakunde honek egin dituen euskarazko hainbat eta hainbat iragarki eta kanpaina.