ARGIA SARIAK > 2001

Publizitatea: Bizkaiko Foru Aldundia, Turismo Saila

Publizitatearen atalean Bizkaiko Foru Aldundiko "Bizkaia turismo argia" kanpainak jaso du Argia Saria. Berau joan den urtean zabaldu zuten euskarri eta forma desberdinetan. Guztira hiru kanpaina izan ziren.

Lehena, "Badakizu zenbat hizkuntza erabiltzen diren Bizkaian?" izan zen, prentsa eta opi bidez zabaldua. Bigarrena, "Aurten hainbat bisitari izango dogu Bizkaian. Eta zu?", udaberrian aurkeztu zen, aurrekoa bezala prentsa eta opi euskarritan. Hirugarren eta azken kanpaina, berriz, "Zer eman dezake honelako herri batek...? Nerabeek harriekin olgetan badute... Gazteek ardoarekin dantzatzen badute... Helduek tintarekin jaten badute... Guztiek antzinatik hizkuntza baten egiten badute...?" udazkenean aurkeztu zen telebistan.

Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.