ARGIA SARIAK > 2001

Prentsa: Hernaniko Kronika

Hernaniko herrian zabaltzen den Kronikari eman zaio prentsa idatziko saria. Euskarazko lehendabiziko herri egunkari honek 2000ko San Juan bezperan hasi zuen bere ibilbidea eta gaurdaino behintzat tinko dirau.

Dobera euskara elkartearen sustapenez jaio zen proiektu honek bi orri betetzen ditu Hernani herriko berriak txukun-txukun bilduz. Jexux Mari Irazu, Unai Agirre eta Aritz Zerainek osatzen dute Kronikaren erredakzio taldea eta beraiek dira ostegunetik astelehenera hernaniarrek beren eskuetan izan dezaketen egunkaria aurrera ateratzeko ardura dutenak.

Guztien artean Hernaniko Kronika jende ugarik irakurtzea lortu dute, baita erdaldunek ere, ulermenari lehentasuna ematen saiatzen baitira, herri hizkera errespetatuz.