ARGIA SARIAK > 2000

Telebista: Jose Ramon Soroiz

Telebista-ezizen ugari badu ere, berezko izena Joxe Ramon Soroiz du. Legorretarrak aktore lanetan ibilbide luzea izan du, bai antzerkigintzan eta baita telebistan ere. Ikastoletan haurrei antzerkia irakasten hasi zen eta era berean antzezlanak burutzen zituen. Urte luze hauetako lan batzuk gogoratuko ditugu: «Ama begira zazu», «Agur Eire», «El florido pensil» eta «Umekeriak» bakarrizketa dira antzezlan ezagunenetakoak. Telebistan berriz, «Bi eta bat», «Jaun eta jabe», «Maité», «Goenkale» eta «Ertzainak» egin ditu. Orain «Sorginen Laratza»n Goierri Airlines izeneko tartean parte hartzen du. Zineman berriz bi filmetan hartu du parte: «Maité»n eta iaz «Sí quiero»n.

Eneko Olasagastik jaso du Joxe Ramon Soroizen saria, berau Argentinan baita.