ARGIA SARIAK > 2000

Internet: Eibartarrak

Eibarko Internet erabiltzaile batzuek Eibartarrak sortu zuten 1998ko apirilean, Interneten dagoen Eibarren gaineko eztabaida foroa. Eibartarrak posta elektronikoz funtzionatzen duen posta-zerrenda bat da. Mezuak libreki elkartrukatzeko sortu da eta euskaraz funtzionatzen du. Zerrendako partaideen arteko harremanak indartu ahala, –60 partaide dira eta mila mezu inguru trukatu dira. Eztabaidaguneko bi moderatzaileak Garikoitz Araolaza eta Luistxo Fernandez dira–, horietako batzuen artean Eibar.org sortu zuten, Internet eta Teknologia Berrien Erabiltzaileen Elkartea. Iazko urrian jarri zen abian elkartea eta gaur egun elkarte honen zerbitzu bat gehiago da Eibartarrak posta zerrenda. Beste zerbitzu aipagarriak dira Eibarri buruzko informazioa eta notizia eguneratuak eta Aurki izeneko bilatzailea.