ARGIA SARIAK > 2000

Prentsa: Aizu! aldizkaria

Azaroan kaleratu zen aldizkari eraberritua; A4 formatuan, marrazki eta irudiz hornituta eta koloretan. AEK-k euskara ikasleentzat argitaratzen duen aldizkariak ez ditu, ordea, itxura aldaketak soilik egin. Lan taldeak ere moldaketak ezagutu ditu. Lehen, egoitza Bilbon zegoen eta orain sakabanatuagoa dago. Kazetari lanetan Bilbon Iñigo Gago ari da, Franck Dolosor Baionan eta Ana Unanuek, berriz, Iruñetik kazetari eta koordinazio lanak betetzen ditu. Hizkuntza arduraduna Mikel Barrios da eta diseinu eta maketazio lanen arduraduna Joseba Beramendi da. Edukiari dagokionez, atal nagusiak honakoak dira: «Zokomiran», erreportajea, elkarrizketa nagusia eta euskarari eskainitako «Ez da hain fazila». Lagun talde batek 1981ean Durangoko Azokan aurkeztu zuen Aizu! aldizkaria, geroago AEK-k bere esku hartu zuen eta gaur egun hilero 15.000 ale kaleratzen ditu.