ARGIA SARIAK > 2000

Merezimenduzkoa: Gara eta Zabalik

Zabalik eta Gara dira bi jaioberriak. Correo Taldearen eskutik sortu zen Zabalik asteburuetako euskarazko aldizkaria. 1999ko azaroaren 27an ikusi ahal izan genuen lehen aldiz kioskoetan. El Diario Vasco egunkariak –Correo Taldekoa baita ere–, irakurleei euskarazko eduki gehiago behar zituen galdetu zien eta erdiak baietz erantzun zuen, beste erdiak ezetz. Iritzi aniztasun horri aurre egiteko egunkari berria sortzea erabaki zuten, oso-osorik euskaraz.

Astelehenik ostegunera bitartean kazetari taldeak 64 orrialdeak lantzen ditu, Donostiako Ibaeta auzoko egoitza batean. Ostiralean El Diario Vasco egunkaria egiten den errotatiba berean inprimatzen dute eta larunbatetan kioskotan dago. Nerea Azurmendiren zuzendaritzapean, jada hamar ale burutu dituzte.

1998ko uztailaren 15ean Egin egunkariari eta irratiari ateak itxiarazi zizkion Baltasar Garzón epaileak. Egunkaririk gabeko tarterik ez zen izan. Hurrengo egunetik aurrera Euskadi Información egunkariak hartu zuen lekukoa. Iazko urtarrilaren 2an berriz Gara egunkariaren 0. zenbakia aurkeztu zen Iruñean. Egunkari berriaren zuzendaria Mertxe Aizpurua izango zen. Egin egunkariaren lekua hartu zuen Garak lehen alea iazko urtarrilaren 30ean kaleratu zuen. Beraz, joan den asteburuan lehen urtea bete du.