ARGIA SARIAK > 2000

Irratia: Bilbo Hiria Irratia

Bilbo Hiria Irratiak 2000. urte honetako maiatzean hiru urte beteko ditu. 1997ko maiatzean Zenbat Gara kultur elkartearen eskutik uhineratu zen. Gaur egun Bilboko San Vicente kalean du egoitza irratiak, elkarte berak kudeatzen duen Kafe Antzokiaren gainean.
Bost lagun ari dira egun osoz lanean uneotan, lau esatari eta teknikoa. Egun erdiz, berriz, bi ari dira. Kolaboratzaile sarea 40 bat lagunek osatzen dute. Batzuk estudiora etortzen dira eta gainerakoek telefonoz egiten dute, baita Ameriketatik ere. Lan talde honi eskerrak 10:00etatik 13:00era bitarteko eta 16:00retatik 20:00ak bitarteko tarteak betetzen dituzte, eta asteburuetan ere bada zer entzuna. Goizean «Ibaizabal» izeneko irratsaioan gaurkotasuneko gaiak eta arratsaldean, berriz, edukiak kulturalagoak dira.