ARGIA SARIAK > 1999

Telebista: Hitzetik Hortzera

Bertsozaleen gozamena

Urtetako ibilbidea egin du Hitzetik Hortzera bertsozaleentzako telebista saioak. Tirabiraz eta hutsunez betetako bidea, baina zorionez gaur egun astero bertsolariak ikusi eta beraien bertsoak entzun ditzakegu. Joxerra Gartziak aurkeztu zuen saioa lehenengo ekinaldian. Ondoren hasi ziren gorabeherak eta 1997ko udazkenean berriro Hitzetik Hortzera bere tenorera itzuli zen. Iñigo Aiestaranek hartu zuen saioa aurkezteko ardura eta zuzendari lanak Maite Odriozolak betetzen ditu. Asteroko ordu eta erdi inguruko programan bertso saioetako ahapaldi ederrenak eskaintzeaz gain bestelako aukerak ere eskaintzen ditu programak. Bertso giroko liburuak, aldizkariak, argitaratu direla, Hitzetik Hortzera hor da. Platoan bertan, berriz, gehienetan Iñigo Aiestaran bakarrik aritzen da aurkezle lanetan, baina noizbehinka bisitaren bat edo beste izaten du, bertso liburu idazleren bat dela, azkenaldian gogor ari den bertsolariren bat dela... Esate baterako, Igor Elortza Bizkai-Arabako Txapelduna izan berri du Iñigo Aiestaranek bere platoan. Bestalde, bertso jarriei ere egiten diete tarteka leku.