ARGIA SARIAK > 1999

Internet: kaixo.com

"Kaixo" bilatzailea nabigatzeko

Internetaren munduak ate asko ireki dizkio jende ugariri. Batzuk jada zeharo murgilduta daude, beste batzuentzat zeharo ezezaguna da. Lantalde galantak, sormena eta dirua jarri dira komunikabide berri hau abian jartzeko. Aitor Lopez de Aberasturi gasteiztar gazteak nabigazioaren poderioz eta jakin-minari esker berak sortutako bilatzailea antolatu du, "Kaixo" izenekoa. Gaztelaniaz zein euskaraz bilaketak egiteko aukera ematen du. Bilaketa arruntaz gain, berak proposatutako gaikako bilaketa egin daiteke. Informatika, enpresa, hedabideak, turismoa, irakaskuntza, aisialdia, kirolak, euskara eta beste hainbat atal ditu kontsultatzeko moduan. Horretaz gain, txat-erako, lan bilaketarako aukerak eta loturak eskaintzen ditu. Euskal Herriko mapan klikatuz, berriz, zenbait herritako helbide elektroniko interesgarriren berri ematen zaigu.