ARGIA SARIAK > 1999

Prentsa: Alberto Barandiaran

Ez zaigu ahaztu

Alberto Barandiaran kazetari nafarrak, erreportaje sorta batengatik eta liburu batengatik jaso du aurtengo prentsa idatziaren saria. Iruindarrak Historia ikasketak eginak baditu ere, kazetari lanean aritzen da egun. Euskaldunon Egunkarian idazten du eta bertarako prestatu zuen saritutako erreportaje saila. Argentinako diktadura militarraren urteetako errepresioa eta honek harrapatutako euskal jatorrizko herritarren historia bildu zituen. 1997ko azaroan hasi zen plazaratzen testu hauek Euskaldunon Egunkarian eta ondoren iritsi zen Ez zaigu ahaztu liburua. Nafar kazetariak hamar hilabete igaro zituen dokumentazioa biltzen eta gero Argentinara bidaiatu zuen, hogei egunez dokumentazio lana osatu eta estatua ezagutzeko asmoz. Barandiaranek prentsa idatziaren saria merezi izan du bai kontatzen duenagatik eta baita kontatzeko moduagatik ere.

⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin