ARGIA SARIAK > 1999

Merezimenduzkoa: Euskonews&Media

Astekari elektronikoaren txanda

Eusko Ikaskuntza erakundearen eskutik sortu zen Euskonews&Media aldizkari elektronikoa. Astekaria da aldizkari elektroniko hau eta dagoeneko 18. alera iritsi dira, lau hilabete eta erdi sortu zela, beraz. Urte askotan lanean aritu eta Internetaren garai honetan euskarri elektronikoan aldizkaria sortzeak merezi izan du saria.

Euskonews&Mediak atal ugari ditu. Elkarrizketa bat du ardatz nagusi eta horren ondotik datoz asteroko gaiak (alor desberdinak ukitzen dituztenak). Efemerideak, hemeroteka, erakusleihoa, irakurlearen txokoa eta kultur iritziak ere asteroko alean daude. Aldizkariaz gain irratiari ere egin diote lekutxoa. Radio Vitoria eta Herri Irratian egindako mahai-inguruak jasotzen dira, nahi denean entzuteko moduan. Irratsaio hauek gai ugari jorratzen dituzte, 18. alean, adibidez, euskal literatura, musika, alfareria tradizionala eta ekonomiari buruzko mahai-inguru bana entzun ahal da.