ARGIA SARIAK > 1999

Irratia: Bizkaia Irratia

Hogeita bost urte

Bizkaia Irratiak jaso du irrati ataleko saria; jadanik hogeita bost urte igaro dira hasi zirenetik. 1973an, urriaren 11n aireratu zituen lehen hitzak. Ordutik Bizkaia Irratia gorpuzten joan da. Gaur egun dozena bat langile ari dira bai esatari, tekniko eta gainerako lanetan. Urtean zehar ordea, dozena hori hamalau-hamabost lagunetara igotzen da. Lantalde honek goizeko 6:45ean hasi eta 11:00ak arte luzatzen den tartean programazio mardula luzatzen die Bizkaiko entzuleei. Aste osoan zehar ordutegi bera izaten dute eta 11:00etatik aurrera musikak lekua hartzen du. Euskarari dagokionez, bizkaiera literarioaren aldeko apustua egin dute irratiko esatariek, nahiz eta saioetan zehar parte hartzen duten askok eta askok euskara batua erabiltzen duten.