Ipar Euskal Herriko GUK Kantari Taldeak / "Geroa" Emankizun Berria


1983ko irailaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ipar Euskal Herriko GUK Kantari Taldeak
"Geroa" Emankizun Berria
Isilik egon ondoren denbora luzean berriro bildu da Ipar Euskal Herriko GUK kantari taldea. Orain dela pare bat aste eskaini berria da bestaldean «Geroa» emanaldia.
Taldea ez da hasiera bateko berbera, zenbait musiko berri sartu dira beste batzuk kaleratu ondoren, bainan aditu dugunez lehengo «GUK» taldearen moduak mantentzen dira oraingoan ere.
Taldearen historiaz, zergatiaz eta oraingo emanaldiaz mintzo dira Donapaleuko HERRIZ HERRI aldizkaritik jaso dugun elkarrizketa honetan. Oiartzun eskasa izan zuten Hegoaldean bere garaian. Gehiago merezi zuten. Saio hau entzuteko irriz geratzen gara hemen.
«Aita Seme Laborari»
A.: Noiz hasi zineten kantari?
Guk: Lehen lehenik Beñat Sarrassola hasi huen kantari 196S.urtean kitarra berak jotzen zuela. Handik laster Mañexekin juntatu eta urte betez ibili ziren, Ipar aldean bereziki, eta Hegoaldean behin edo bertze. Beranduxeago Pampi Lacarrisu eta J. Paul Bercaits juntatu zitzaizkigun., Davant masikaria etorri huen ondoren bere sono materialarekin. Bost urtez aritu izan gintuen.
A.: Zein izan zen, eta noiz, zuen aurrenengo emanaldia?
Guk: «Aita seme laborari» 1973ean, orain dela hamar urte. Orduan jendeak kasu handia egiten zioan bozari eta ez hituan hitzak egoten. Gure orduko irakaspena izan huen behar genituela kantatu jendearen grinak aipatu, eta horrela, haien arranguretatik abiatuz entzunak izanen ginela gehiago. Horretarako asmatu genian Aita seme laborari batzuren istorioa.
A.: Horren ondoren «Langile, Laborari, Nagusi» ikusgarriarekin hasi zineten...
Guk.: Aurrenengoan aitarekin lanean ari den seme baten istorioa kontatzen bazen, aita utzi, Parisera joan zerbaiten bila, eta berriro ere aitarengana itzultzen zena, beste bigarren honetan esan daiteke sozial mailako arazoak zirela ikertuak, eta anitz ideia ateratzen zirela istorio zehatz bat haritzat hartu gabe. Ikuskizunaren erakaspena zen langile eta laborariek behar zutela eskuz esku lanean aritu eta elkar atxiki. Noren kontra? «Nagusien» kontra.
Oraingoarekin Nekazaritzatik Kanpo Ere Bizi Daitekela Diogu
A.: Hirugarren honetan nekazaritza, laborantza al duzue berriro ere gai bezala?
Guk.: Ez, ez dizkiagu laborantzako problemak ikertzen. Bainan, Iparaldean usu gertatzen den bezala, nola laborari semeak garen eta horrelako etxe asko dagoen hemen, etxalde ttipi batetan gerta daitekeen istorioa duk.
Hemen erakusten diagu nola gure herriak laborantzatik kanpo ere behar duela ikasi bizitzen, bereziki industria sortuz. Ez inolako nagusi baten zain egonaz fabrika egin dezan, baizik eta guk sortuz lana geure herrian. Ekonomiarik gabe ez zegok kulturarik. Biztanleak behar dizkik kulturak, eta bizitzeko lan egin beharra zegok. Nola laborantzak ez duen behar adin bat jende bizi arazten industriak egin behar dituk. Aldaketa ederra izanen duk geure herriarentzat.
A.: Zuen azkenengo emankizun honetan diozuenez denak abertzaleak izango gara hemendik hamar urtetara...
Guk.: Ez dugu erran denak abertzaleak izanen garela.i
A.: Hor ordea hori agertzen da.
Guk.:Agertu nahi duguna hauxe besterik ez da, Herri hau abertzaleek ba- i karrik dutela salbatuko eta ez beste inork. Jadanik gaur egun, Euskal Herrian ageri den bixitasuna abertzaleek sortzen ditek; hanek mugitzen dituk kultur mailan, hauek ari dituk azken 5 urteotan ekonomian ere plantatzen.
Agertu nahi izan duguna, bere herriarentzat zerbait egin nahi duenak, behar duela abertzale aukera egin, ez baita beste biderik.
A.: Iparretarrak aipatzen dituzue...
Guk: Bai, IK aipatzen dugu ez baita gordetzen abal eta ez baitu gorde behar borroka armatua badela Ipar Euskal Herrian. Horrela erakusten dugu herriaren etsaiek erabiltzen dituzten jokamolde guztiak abertzaleek ere ibiltzen dituztela gauregun, bai sindikatu lanean, bai politika mailan, bai irakaskuntzan... eta baita ere armen bidean. Euskalduna terrorista bat duk jendearentzat arma hartzen duenean, eta ejerzitoa edo polizia, hura ez.
Musika Aldetik Aire Flamandar Bat Daukagu
A.: Musika aldetik zeintzuk dira zuen iturriak?
Guk: Ez dugu iturri berezirik. Aire bat Flamandarra dugu, bainan betidanik hitzak egin ondoan eta nork kantatuko duen erabaki ondoren emeki emeki sortzen da airea gure artean.
A.: Ba al daukazue esaterik nolakoa den zuen lan moldea?
Guk: Aurrenengo bi ikusgarrientzat 6 ilabetez bildu gintuen mahai baten inguruan ikusgarriaren haria eta ideia nagusiak finkatzeko. Ez zegoean beste ezer oraindaino eginik. Emeki emeki taldea osatu huen, nik (Beñat ari da oraingoan hizketan) egin nizkian bertsoak.
A.: Eta azkeneko hau?
Guk.: Oraingo honetan Mañexek eta biok finkatu diagu mamia. Gero berize laguneri erakutsi ea zer atera ahal zen lehen lerro horietarik; denok batera landu diagu ikusgarria. Egia erraiteko ez diat sekulan bakarrik egin kanturik. Kantu bat duk erran nahi bat, eta uste diat indar handiago baduela elkarrekin egindako gauzak.
A.: Tituloa, edo izena «Geroa» jarri badiozue... zergatik izan da hori?
Guk.: Jendeak berak behar dik antzeman horren zentzua berak sentitzen duen bezala. Hasieran erraiten nian erdaraz «Projection». Euskaraz zertako ez «Geroa», nahiz iraganekoa, nahiz oraingoa izan? Ezen geroa ez bait dezakegu erran nola eta zertaz egina izanen den.
Oharra: Herriz Herri aldizkarian agertutako elkarrizketa hau geronek meldatu dugu euskara aldetik batuxeago izan zedin.
36-38

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakGUK

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude