Patricia Highsmith-en Atarian


1983ko uztailaren 24an
Patricia Higsmith-en elkarrizketa
Modan Dagoen Nobelagilea
Patricia Highsmith-en Atarian
Idazle amerikar honek bere aurrenengo liburua argitaratu zuenetik 1950.urtean idazle askok burutik ezin kendurik daukan ametsa lortu zuen gauzatzea, zinegile ospetsu bati interesgarri iruditzea alegia. Alfred Hitchcock izan zen zinegilea eta "Nort-Expresseko Ezezaguna" emakume hau arrakastaren bidetik abiatu zuen obra, artean 28 urte zituelarik.
Bainan harrigarriena ez da berehalako arrakasta iragankor hori baizik eta jada obra horretan Patriciak bere ondorengo obra guztiaren ardatzak ezartzea. Hau da, hor ikusi daitezke gerara erabiliko dituen gaietatik asko, nahiz eta pentsa daitekeen bezala gerora sakondu gai hauetan. Bainan egia da. Hor daude jada bere obra guziaren ezaugarriak: pertsonai anbiguoak nerbiotatik jota, gizonezko lagunkide arraro samarrak, misoginia, amarekiko gorrotoa, eta egoera nobeleskoak, nolabait esatearren, irrealitatetik hurbil edota absurdoa ikutuz.
Gaur egun hogeiren bat obra ba ditu nobela mota; oso berezi bat osatzen dutelarik guztien artean.
Bere azkenengo nobela argitaratu du duela gutxi frantsesez, (egia erran ez dakigu gazteleraz kaleratu denez), Ces gens qui frappent a la porte (Ate joka dabiltzan horiek) izenekoa, eta berezitasun nabari batekin, bere aurreko nobelak baino askoz ere eraginkorragoa delarik zeren eta bera ere Estatu Batuetan ugaldu den izarri bati heltzen baitzo: sekten ugaltzeari. Izugarria da berak dioena. Ikaragarria. Beldurra sartzeko modukoa da dogmatismo innoble baten izenean gizonak gizona zanpatzeko darabilzkin mekanismoak nola erakusten dituen emakume honek.
Nor Da Patricia Justu justu?
Nor da ordea bera justu justu? Egia al da, egotzi ohi zaion bezala, berak ez duela ez bere liburutaz ez bere gainean hitzegin nahi izaten? Garbi ukan nahi izan du bere bihotza eta Ate joka dabiltzen horiek kaleratu arte egon behar izan dugu berarekin hitzegiteko zain.
Eta galdetu diogu ea berak daukan emakume ilun eta arro izateko fama hori egiazkoa den ala ez. Ea hori baieztatzeko pisuzko arrazoirik ba ote dagoen.
–Ezta bat ere! Harritu egiten naiz nigatik esaten dituztenak irakurtzen ditudanean. Etxezulo bat naizela diote... Gezurra. Baserrian bizi ba naiz atsegin dudulako da. Hori delako nere lanari dagokion egoitzarik egokiena. Lasai egon beharra daukat idazteko. Honek ez du esan nahi ordea ezin direnik nere lagun asko etxera etorri. Begira, diotenez obsesionatuta omen nago katuekin. Hamobost edo hogei ba omen ditut. Hala diote. Eta bi besterik ez dauzkat.
– Zuri dagokizun beste eritzi bat, hau ere oso zabaldua, zera da, zure obrak polizi nobelatzat hartuak dira. Onartzen al duzu klasifikaketa hau?
–Gauza bat konfesatuko diat: ez zidak batere tiratzen polizi nobelak. Ez zeidak gustatzen. Tokatu zeizkidak irakurtzea... bainan kostata. Raymond Chandler irakurria izango diat, eta oso oker ez banabil bi edo hiru Agatha Christie. Bainan ez nintzateke gauza gaur egun liburu horietan zer kontatzen zen esateko. Zeharo ahaztuta dauzkadan istorioak dituk. Aldiz beti miretsi izan dut Edgar Allan Poe eta uste dut aipagarriak direla bere ipuinak.
– Ze nobela klase letzen duzu orduan?
–Ez diat gehiegirik irakurtzen. Letzen dudanean nobelak batez ere. Orain dela gutxi, Arthur Koestler hil dela eta bere liburuetako bat ireki diat eta bueno... Jeneralean historiazko liburuak eta biografiak dira gehien gustatzen zaizkidanak. Eta egunkariak ondoren. Egunkari anglo-sajoiak: horien bidez mantentzen dut begi bat beti irekita munduan zer gertatzen den ikusteko.
«Oso Erreakzionarioak Dira Amerikanoak»
– Zure nobeletarik gehienak Estatu Batuetan kokatzen dira. Zu jaiotako larrean. Ez zara ordea han biz...
– Beti matie izan dut Europa, bere arkitekturagatik batez ere, asko tiratzen didan alor bat baita. Oso txikia da Europa, eta erraz pasa daiteke herri batetik bestera, bizimodu kosmopolita bat sorreraziz. Noi-zean behin ordea bueltatzen naiz Estatu Batuetara. Bi bider joan naiz azken liburu hau prestatzeko. Erdialdean kokatu nahi nian eta ez nian hori ondo ezagutzen. Texas eta New York kenduta nahiko gutxi ezagutzen nian Amerika.
–Honek, zure nobelak idazteko, dokumentatu egin behar zarela esan nahi al du?
– Bai, inportantea da niretzat. Uste zitekeenaren kontra oso zehatzak dituk nire obrak. Hasieratik jakin behar dut zer egingo duten nere pertsonajeek eta zer nolakoak diren; atzera edota aurrera egingo duten beren proiektutan, edota beren azkena hiltzea izango ote den. Pazientzia haundiarekin ibiltzen nauk idazterakoan eta horreraino iristeko material konkretuak behar dizkiat. Bainan benetan liluratzen nauena istorioak kontatzea duk, edota besterik ezean horiek imajinatzea. Hamobost hamasei urtetatik aurrera ari nauk idazten, eta oraindik ere idazten diat!
–Zerikusirik ba al daukate zure istorio horiek zu zeu zarenarekin?
– Dena. Erabatez munduaz daukadan ikuspegia irudikatzen dute, bainan ez diat zergatik nere heroinetakoren baten antzik izan behar. Personai larriak sartzen badizkiat nobelatan bere larritasun horrezaz hitzegin daitekeelako duk. Ez dago esatekorik zoriontsua den jendeari buruz; ezingo nuke idatzi berarekin ondo datorren pertsonai baten istorioa edota mundu guztiarekin ondo konpontzen den batena... Garbi dago familiko pakean eta zorionean ez dudala sinsten. Orain dela mende bat zitekeena huen agian, aiton amonek familiaren zutabeak ezartzen bait zituzten. Ez da gaur egun gertatzen dena.
– Zure azkenengo nobelan aipatzen dituzu hain zuzen ere famili baten barneko kideen arteko harreman zailak. Hor ordea aita kristau sekta batean militatzen duen iluminatu bat da. Kezkatzen zaituen arazo bat al da?
– Lehenengo aldia duk, dadarik gabe, erligioaz ene liburuetako batean mintzo naizena. Denbora oro nahasten dira Estatu Batuetan erligioa eta politika. Gero eta gehiago gainera. Eskolan erakusten da erlijioa eta hori jasangaitza dela uste diat. Baziok amerikarrengan korronte erreakzionario bat eskuindar balore zaharkituak aldarrikatzeaz aspertzen ez dena. Harritu egiten nauk nere herrian zehar bidairen bat egiten dudan bakoitzean zenbat eleiza dagoen ikusterakoan... Pila dituk Texasen! Eta okerrena oso aberatsak direla, eta engainatzeko kriston abilidadea dutela. Atzeraka doaz ene iritzirako. Agnostika naizenez gero ez diat zerurik espero honen ondoren. Bainan gauza bat segurua diat beste inori inposatzen saiatuko ez naizena... pekatua, kristauek ulertzen duten eran, zer duk hori? Ene barruari galdetzen zioat! Kulpabilitatea, hona hemen aldiz nozio grabe bat. Badakik? Konbentzituta natxiok abereak ere kulpable sentitzeko ahalmena dutela. Ez diat nere katuak begiratzea baino horretaz konturatzeko.
–Hori da zure gairik interesgarrienetako bat, eta zuk beti daukazu hori jeneralizatzeko asmoa...
–Uste diat gizartea lehenbizi orden saio bat dela. Ondo esan diat, saio bat. Orain dela bederatzi edo hamar mende askoz ere errazago zitekeen, bainan jendea ere askoz ere sinpleagoa huen eta espero ziaten beraien bizitza zailtasun handiegirik gabe antolatzea.
– Zer pentsatzen duzu zeure zenbait obrataz zinerako egin diren adaptaziotaz?
– Alfred Hitchcock-en Nort– Expresseko Ezezaguna garrantzi handikoa izan da nere karreran. Ez diat bera sekulan ere ikusi, bi bider besterik ez diagu hitzegin eta telefonoz... Asko unkitu ninduen Eguzki betean (plein soleil) filmak, René Clémenten zuzendaritzapean, eta oso begirune ona diot Claude Autant-Larak eginiko Hiltzailea (Le Meurtrier) filmari. Zoritxarrez ez du ukan arrakastarik pelikula honek eta pena ematen dit... Gutxiago gustatzen zaizkit beste adaptazioak. Ez zeidak atsegin Ursakonak (Eaux profondes) filmaren bukaera, Michel Devillerena, ene liburuari zearo kontra jarria. Alemandarrek oraintsu amaitu dute beren telebistarako eta uste diat oso lan ona egin dutela. Horiek adaptatu dute baita ere Edith-en Egunkaria (Le Journal d'édith). Dena dela bi gauza di ferente dira zinea eta literatura.
–Zure unibertsotik hurbilago al daude alemanak.
–Egia da. Oso ezaguna nauk Alemanian eta nere liburu guztiek izugarrizko harrera ona ditek han. Nere artean galdetzen naiz ea ez ote den horien inguruan dagoen giro puritano horrengantik. Azken finean nik deskribatzen ditudan mentalitateak jermanikoak dituk gutxiasko.
– Eta gauza berbera gertatzen al zaizu Estatu Batuetan?
–Keba! Inolaz ere! Pentsa ezak editore amerikarrek atzera bota dituztela nere azken bi liburuak, La Proie du chat, eta, Ces gens qui frappent a la porte. Baztertu egin naute besterik gabe. Desesperatzeko moduko publikoa duk amerikarra: ezaguna nauk nere herrian, bazekitek hamar hizkuntzetara itzultzen direla nere liburuak, eta halaz eta guztiz ere ez naute irakurtzen! Kontxo, garbi zegok Ingalaterran publikatzen nautela hala nola Penguin-eko poltsikoko ediziotan (Frantzin alegia).
–Irakurtzen al dituzu zeure pertsonari buruzko artikuloak?
– Egia esanda ez. Bidaltzen zizkidatek editoreek prentsan ateratzen diren aipamen guztiak, bainan ez ziet kasorik egiten. Hamarretik bederatzirekin aspertu egiten nauk... Ez zidak minik ematen kontrako artikulu batek.
–Eta irakurriko al duzu elkarrizketa hau argitaratzerakoan?
–Ez zekiat!

Gazteleraz argitaratuta dauzkan liburuak:
Extraños en un tren.
El amigo americano.
A pleno sol.
Clara Tambe.
El cuchillo.
Ese dulce mar.
El grito de la lechuza.
Mar de fondo.
Máscara de Ripley.
Tras los pasos de Ripley.
El juego del escondite.
Crímenes imaginarios.
El diario de Edith.

Joxe MOLLARRI

Elkarrizketa hau Belgikako le Vif astekarian argitaratu zen 83.eko Apirilaren 28an.
32-34

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakHIGHSMITH1
PertsonaiazHIGHSMITH1
EgileezMOLLARRI1Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude