Koldo Tapiak: Errealitatea? Iluna, Etrokizuna? Baikorra


2021eko uztailaren 19an
Koldo Tapiari elkarrizketa
Ibaizabalgo Ibarrezkerretik Esperantzaz
Koldo Tapiak: Errealitatea? Iluna, Etrokizuna? Baikorra
Koldo Tapia Santurtziko Udaletxean lanean hasi zenean ezta Izpiritu Santuak ere ez zekien zertan gauzatzen zen bere egitekoa eta, ofizialki udal itzultzailea bada ere, euskara eta kultur arloko dinamizatzaile dugu egitan. Eta, batez ere, euskararen langile eta militante gartsua. Donostian jaioa, Bartzelona eta Bilbotik ibilia, Basauri eta Carabanchelen apopilo izana, Babcock-Wilkox-n lanean eta orain Santurtziko Udalan euskararen langilea, itzulpen lanetan.
Besteak beste, bi gauzataz biziki kezkatuta agertu zaigu Koldo: euskara berreskuratzeko plangintza orokor eta zehatz baten beharra, alperrikako ahaleginetan erre ez gaitezen, eta militantzia sendo baten premia.
Basauri, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi: 300.000 biztanle, gehiengoa kanpotik etorritako langileria; eskualde industrializatuta, masifikatuta, kutsatuta. Langabeziak ateak joka. Euskara hilzorian. Koldo Tapiaren ustetan Euskal Herrian botere politikoa duen alternatiba ez duk serioski planteatu era honetako errealitateetan zer nolako lana egin behar den. Hemen, Gipuzkoako eta, batez ere, nekazari giroko herrietan oinarrituteko politika baten aplikazio bat zegok, zerikusirik ez duena ibarezkerreko egoera sozio-politikoarekin eta langileguaren sikologiarekin. PNVren politika guztiz enfrentatuta zegok hemengo errealitatearekin, ez direlako planteatzen zer problematika dagoen hemen.
ARGIA: Zer giro dago ibarrezkerrean bai euskara mailan eta bai egoera sozio-politikoari dagokionez?
KOLDO TAPIA: Lehendabizi ikusi behar duk industrializazioaren ondotik biztanlegoa gehitutako eskualde bat dela. Horrek suposatzen dik honuntz etorri den jendea Estatu mailako boste herrialdeetatik etorri den: jendea dela; gaur, oraindik, aktiboen ibaizabalgo ibarrezkerretik esperantzaz dagoen belaunaldia dela eta generazio hori ezin daitekeela euskararen aldeko posizio batean egon. Jende hori ez duk integratu, bere lehengo herrialdeari loturik zegok. Hauteskunde garaietan heuren botoa ez duk, oro har, euskara edo Euskal Herriaren alde manifestatzen. Urriaren 28ko hauteskundeetan PSOEk izandako arrakasta ez duk inongo nobedadea. Orain dagoen konposaketa politikoa errealitateari dagokion konposaketa duk. Bazirudik, ikuspuntu orokor batetik, benetan etorkizun beltza planteatzen dela Euskal Herriari begira eta, batez ere, eskualde honetan Euskal Herriaren nortasun politikoa eskuratzeko edo egiteko.
Emigranteen eragina kontutan izanik errealitate militante inportante bat beharko duk izan hemen nahi baldin bada kualitatiboki aldakuntza sakon bat eman egoera honi. Emigrazioaren errealitate sozialak baditu berekin iheskor ez diren fenomeno batzuk, guztiz bereak dituenak, haietariko bat generazioen problema duk.
ARGIA: Bai, hain zuzen ere, lehen esan duzu kanpotik etorritako jendea ez dela integratu. baina, zein da emigranteen seme-alaben joera, nola kokatzen dira hemen?
K.: Ez zegok erreferentziarik, ez zeukeagu ikerketa soziologikorik. Denok boluntarismoz lepotaraino beteta ari gaituk lanean, nora eta nondik goazen oso ondo ez dakigula. Guztiz langintza surrealista duk egiten ari garena. Borondatez beteta baino kriston arriskuekin, zeren ez zegok programa zehatzik, ez datorik, ez egoeraren ezagutza sakonik. Hala ere, sortzen ari duk generazio berri bat nolabait euskal errealitatera hurbiltzen ari dena. Hemen jaiotako edo txikitan honuntzaratutako jendea duk eta borondate baikor bat bazegok haiengan. Santurtziko euskaltegian konkretuki 700 ikasletatik %48a emigranteen seme-alabak dituk. Horiek, kontzientzia guztiarekin edo gabe, euskararen aldeko opzioa egina ditek. Joera soziologiko bat ere bazegok: «yo estoy a favor del euskera, pero a mis años no me voy a poner a aprenderlo. Ahora, mis hijos por cojones tendrán que aprender». Noski, hori oso komodoa duk...
A.: Joera hori asto nabaritzen da hemen?
K.: Bai. Asti-Leku ikastolan OHOn asignatura guztiak euskaraz ematen dituk eta aurten bazirudik BUPen hortarako joera dagoela. Hala ere, errekreo orduetan haur batek berak ere ez dik euskaraz egiten. Haur horientzat euskara duk ikasgelan erabili behar den hizkuntza eta balio dik bakarrik ikasteko eta azterketak egiteko. Baina gero kalean, heuren munduan komunikatu behar dutenean erdara erabiltzen ditek. Haur horiek interrogante latz baten aurrean aurkituko dituk: zertarako ikasi behar diat euskara ez badit ezertarako balio? Erreakzioa baikorra izango denik ez negok. Generazio hori frustatua izango duk. Nik gauza bat ikusten diat argi eta garbi: edo hasten gaituk lanean ibarrezkerrari errealitate soziologiko homogeneo bat bezala entitate bat emanaz eta plan orokor batzuk bertarako eginaz edo denbora galtze ikaragarriak egingo dizkiagu hemen.
A.: Hauteskunde berriak izan ditugu. Zer suposatzen du oraingo aldaketak emen?
K.: Barakaldo. Sestao. Portugalete eta Santurtzin sozialistek ditek alkatetza. Euskal giroarekiko hartuko duten jarrera bakar bakarrik izango duk hartara zenbat behartzen ditugunaren araberakoa. Heuren jarrera bazirudik aurren batean ez dela izango ezer potentziatzea, baizik beste aldera. Pentsa zitekek planteatu behar dutela kuestioa ez dela beti oposizio . egitea, badagoela errealitate sozial bat euskararen arazoaz kezkaturik. dagoena eta erantzun bat eskatzen diena. Barakaldon egun 500 bat ikasle zeudek HABE eta AEKko euskaltegietan. Santurtzin 700)... Gauzak horrela sozialistek ezin ditek hori gauetik goizera eta dekreto bitartez desegin. Nolabaiteko erantzuna bilatu behar ziotek. Hala ere. sozialisten jarrera aintzindaria ez dela izango jakinik gure eskuetan zegok nola planteatu asuntoa
A.: Ibarrezkerrean dagoen euskal erreferentzia hemendik kanpokoa da. Nola sor liteke bertako euskal erreferentzia hori, giro euskaldun hori?
K.: Hori lortzeko beste bitartekorik ez diat ikusten herri bakoitzean eta ibarrezkerra mailan euskararen aldeko mugimendua sortzea baino. Ibarezkerra bezalako lekuetan euskal giroaren erreferentzia sortu nahi baldin bada jokabide militante bat beharko da. Ez frankismo garaiko militantzia, baina bai euskararekiko posizioa benetan zehatza, firmea, izan behar duk. Gaur oinarri funtsezkoenetariko bat euskaltegian dago. Gero, klasetik kanpo zenbait esperientzia izan dizkiagu erantzun nahiko positiboa izan dutenak. Azaroan egin genian euskeraren aldeko aste bat. Harez geroztik euskara ikasi eta mintzetzako arazoa duen jendearen egoera azterturik planteatu genizkian beste mekanismo hatzuk eta bertsolaritzarekin hasi gintuan. Gure asmoa ez duk hemen bertsolariak sortzea zeren hori artifizialegi egiten da hemen. Bertsolaritza euskara lantzeko instrumento bezala hartzen diagu Maila horretan bakarrik ulertzen diagu bertsolaritzarekin egin dugun intentoa. Egin diagu baita ere entseiu txiki hat literatura mailan. Talde bat egin diagu ohizko literatur aldizkariak ( Maiatz. Susa....) kaleratzen direnean komentarioak egiteko eta ahar.
A.: Zu itzultzaile zara udaletxean. baina azken batean zure lana itzultzailearena baino euskararen dinamizatzailearena ez al da?
K.: Betor Izpiritu Saindua eta jakin beza nire lana zer den. Everesten Jesukristoren Ebangelioa zabaltzeak ez zian asko balioko, eta Santurtzin bulego batean sartu eta hemengo aktak eta papertzar zaharrak itzultzen iharduteak are eta gutxiago. Horregatik, ni nire kabuz hasi nintzen gauzak egiten eta orain nik esango nikek nire lanpostua euskara eta kultur arloko zenbait gauzen dinamizatzailearena dela. Hori delako nire ustetan hemen egin behar den gauza bakarra.
A.: Eta egunerokoan nola gauzatzen da zure egiteko hori?
K.: Nik buruan zenbait proiektu dizkiat. Aurten. adibidez, udalak lehen aldiz euskararako 5 miloiren presupuestoa dedikatu dik, euskararen alde gastatu ditugunak. Zertan joango duk diru hori? Euskaltegian dagoen jendear %40a langabezian zegok. Orduan nolabait diru horretatik kopuru handi hat zuzendu behar diagu langabezian dagoen jende horri laguntza bat emateko euskara ikas dezaten, heuren matrikulak ordaintzeko.... Hala ere. 5 miloi horiekin ez diagu ezertarako. segituan gastatzen dizkiagu.
Beste arazo bat: nik beti esaten diat letra idatziak garrantzi handia duela. Baina joan hadi hemengo Dolar kaletik edo beste edozeinetatik eta hor daukaten milaka kartel eta errotuloetan. zenbat dago euskaraz? Bat bera ez. Hori egin beharra zegok: letra idatzia kalera atera. iragarki irounkor horiek denak euskaraz jarri. Nire asmoa izango hukek. diru laguntza bat bagendu, honelako proposamen hat egitea dendariei: beno, kartel guztiak euskaraz ipintzearen kostoaren erdia udalak ordainduko dik. haina lau urteren epean Santurtziko denda. taberna eta kristo guztia dena euskaraz egongo dik eta hemendik aurrera egiten diren halmen emate guztiak derrigortuak egongo, dituk euskaraz ipintzera. Gero mekanismo askoz zabalagoak erabili hehar dizkiagu herriak ikus dezan euskarak zerbaitetarako balio duela.
A.: Lan hori gogorra izango da; ezta?
K.: Bai, noski, batez ere eskualde honetan. Elementu guztiak kontra dizkiagu. Eta askotan euskararen alde dagoen jendearen pausuak ere erderara joaten dira. Hemen inertzi bat zegok eta inertzi horren aurka joatea gogorra duk. Borroka hau ikaragarri gogorra duk. Hau korrontearen aurka egitea duk urak kristoren altura dukenean, Inertziaren aurka borroka egiterik ez zegok. Inertziari galga jarri beharra zegok, parapetoak montatu, gainera parapeto horiek gogorrak behar dituk izan.
A.: Dena dela, nola ikusten duzue geroa?
K.: Beno, esaten ditek naturalezaz optimista izatea gauzarik baikorrena dela. Ni guztiz pesimista banintz ez nitxokek hemen egongo. Apustua hemen zeukeagu eta apustuan parte hartzen dutenek beti ez ditek seguritate irabaziko dutenik. Baina apustua jokatu egin behar dik. Gu irabazteko esperantzetan jokatzen ari gaituk.
A.: Errealitateari begira beraz, esperantza motiborik badago...
K.: Belaunaldi berrietan posible dik lan egitea eta lana 8-10 urtetara begira planteatzen badugu erantzun polita etorri daiteke. Maila guztietako aginte politikoek zer esan handia ditek lan honetan. zeren gu eskaileraren lehen maila baino ez gaituk, baina beharrezkoak. Lehen mailarik gabe ez baitago eskailerarik montatzerik; baina azkenekorik gabe ez zegok gora igotzerik. Orduan, denok dituk beharrezko eta euskararen zereginean denok dituk gutxiegi.
Ni optimista nauk eta irabaziko dugun ustetan ari nauk lanean. Etorkizuna? optimista. Errealitatea? iluna. Hor zegok, katea hor sortu behar duk. Elemento positibo asko zegok, jende on asko zegok, borondate handia zegok, eta etorkizuna gurea duk. Etorkizuna arrazoiarena duk eta euskararen kontrako arrazoirik ez zegok. Euskara atera behar diagu aurrera. Behintzat gure ahaleginen faltaz ez dadila hil
J. R. EGILUZ . JOXERROMO
17-19

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazTAPIA2
EgileezEGILUZ1Hizkuntza
EgileezJOXERROMO1Hizkuntza

Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Urriaren 7az geroztik, 142 kazetari hil ditu Israelek Gazan: bi egunero kazetari bat

Gerra garaian zentsurak eta propagandak berebiziko lekua hartzen dutela jakina da, eta horren froga bat gehiago dugu Israelek Gazan bideraturikoa. Hala ere, prentsa askatasunaren alde dabiltzan egiturak izugarri kezkaturik dira: ez da munduan eta historian zehar beste gatazkarik... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Eguneraketa berriak daude