"Armiarma", Hutsune Bat Bete Nahiean


1983ko uztailaren 17an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Armiarma aldizkariaz
Aldizkari Berri Bat Euskal Lurraldeetan
"Armiarma", Hutsune Bat Bete Nahiean
Duela aste pare bat (agian gehixeago) aldizkari berri bat jalgi zen plazara. «Armiarma» da bere izena, eta bertan era askotako artikuluak aurki daitezke, gai aldetik nahiz forma aldetik. «Armiarma» egiten dutenak, oraingoz, hiru kolektibotan omen daude, banatuak hiriburu banatan bildurik: Irañea, Donostia eta Bilbon. Aldizkari baten sorrera beti ere esamesa, projektu eta txaskarriloetarako gai aproposa izan ohi da, eta honako aldizkariari buruzkoak, dagoeneko, kalean daude. Guk galdera guzti horien ispilu jokatu nahi izan dugu eta paper honetara ekarri. Ez zitzaigun gehiegi kostatu haiekin topo egitea eta bertako bi lagunekin eseri ginen grabagailua eta garagardo pare bat bitarteko zirelarik.
ARGIA.- Hasi baino lehen eskatu didazue definizioak geroko uztea. Ez badidazue horrekin hasten uzten, agian onena historia piska bat kontatzea izango litzateke. Ekin, beraz...
ARMIARMA.- Aldizkari honen sorrera behar bezala ulertzeko, aurretik izan ziren beste batzu aipatu behar dira. Esate batera, Iruñean «Mariblanca» eta Donostian y «Eta kitto» aldizkarien experientzia hor dago. eta hura abiapuntu bezala mamituz, Euskadi osoa hartuko lukeen aldizkari egitea okurritu zitzaigun. Jendea biltzen hasi ginen, eta azkenerako hau gelditu da.
A.- Halere, arras desberdina da aldizkari lokala edo eremu nazionalekoa egitea...
ARM.- Bai, noski. Besterik ez bada, guk egin nahi dugun aldizkariak 5.000 irakurlegana iritsi behar du, eta horretarako askoz gehiago zaindu behar da produktua, askoz irakurgarriagoa egin.
A.- Zer motatako jendea inguratu zarete projekto horren itzalera?
ARM.- Modu askotako jendea dago, nahiz eta guztiak halako inguru hausturazale eta alternatibo batetan militatu. Militantzia hori konkretatuz, batzuk antinuklearretan dihardute. beste zanbaitek antimilitaristetan, eta gero halako militantzia todoterreno batetan ibilitako jende asko, abokaturen bat ere hor tartean galduta-dabilelarik. Pentsa denetara hogeitamarren bat izango garela hor gabiltzanak, eta horrela ezin gorde heterogeneitate handirik. Euskadin dagoen mugimendu subertsibo guztiaren ispilu izan nahi du aldizkari hoenk.
A.- Beraz, sektore baten ordezkaritza eraman nahi duela esan daiteke, ezta?
ARM.- Ez eta bai. Izan ere, guk ez dugu inongo talderen errepresentaziorik izan nahi, eta egon daitekeen jendearen ideologia da linea markatzen duena. Esate batera, ideia sortu zenetik zero zenbaki hau kaleratu arte, izugarrizko aldaketak izan dira. Pentsamolde desberdinetako jendea sartuz joan den naurrian, asmoa ere aldatuz joan da. Lehen esan dizugu gauza askotan geure artean ere ez gaudela guztiz konforme eta tirabira horretatik sortzen da produktua. Hori uste dut piska bat toki guztietan gertatuko dela.
A.- Zer nolako eritziak jaso dituzue irakurri dutenen artean?
ARM.- Oso eritzi desberdinak entzun ditugu. Batzuk ladrilu bat dela esan digute, eta besteek, berriz, ez duela sakontasunik, arinegia dela. Halere, geure ustez gordinegia gelditu zaigu lehen proba honetan eta hurrengoetan arintzeko asmoa daukagu. Gai aldetik. batzuk salatu digute Euskadiz kanpoko gauzak gehiago ikutzen ditugula hemengoak baino... ez dakit, oso zaila da asmatzea. Halere. nik gehituko nuke horrelako hutsunerik balego inork ez dezala pentsa nahita eginda dagoenik, eta edozein sujerentziatarako zeharo adi eta prest gaituztela.
A.- Asmatzea zalla dela esan duzu. Ez al da hori aitzaki merkea?
ARM.- Alde batetatik irudi lezake beharbada baina nik uste dut ez dagoela dudarik hemengo militante irakurlea inongoa baino kritikoagoa dela. eta goiak eta beheak astintzeko ahalmen eta praktika gehiago daukala. Izan ere hori ez da gurekin bakarrik gertatzen, gurea bezalako prentsarekin beste halaxe gertatzen da. Gainera, prentsa ezkertiarraren irakurlegoa kritikoagoa da bestelakoa baino. Esate batera. "El Diario". "Deia" edo «Diario de Navarra»ko irakurleek askoz errazago tragatzen dute edozein gauza «Egin» edo «Punto y Hora»koek baino. Hori uste dut ez dela inango txorakeriarik.
A.- Eta halako erretizentziarik nabaritu al duzue sektore politikoen artean?
ARM.- Jakina. hau aldizkari politiko eta subertsibo bat da eta normala da gure jopuntu diren sektore politikoak kontrako jarreretan hastea. Garbi dago egunkari eskuindarrek ez digutela lerro batere dedikatuko. edota batzokietan eta ezkertokietan ez dutela salgai jarriko. Halere, zenbait errezelo jaso ditugu ezker abertzalearen zenbait sektoreren aldetik, eta horrek min handia ematen digu. Izan ere, gu ez gara martxan dagoen inongo prentsa alternatibori konpetentzia egiteko jaio. Ezker ikuspegi batetatik ari diren komunikabideak hor daude eta guk ez diegu inongo kalterik egiteko arrazoia. Areago. osagarri sentitzen dugu geure burua dagoeneko martxan dauden beste aldizkari horiekin.
A.- Dena dela, ez al da normala gaur egun errezoloso samarra izatea?
ARM.- Guztiz konprenigarria da eguneroko errepresio honetan ezer berritaz ez fidatzea eta neurri batetan guk ere espero genuen. Baina guk aldizkari mailan bete gabe ikusten genuen eremu informatibo bati erantzun baino ez dugu egin nahi izan. Eztabaida daiteke ea asmatu dugun ala ez baina fede txarrik ez da egon. Halere, hilabeteetako martxarekin gauzak argituko direla ziur gaude.
A.- Partidu Berdearen itzala ere atzetik ez ote dabilen...
ARM.- Lehenago esandakoa: normala da susmotan ibiltzea eta agian beharrezkoa ere. Baina egia esan partidu berdearen ezintasuna eta pitokeria ikusten ez duen gutxi egongo da guk uste, hemen ez dago horrelakorik egiterik.
A.- Honelako aldizkaritan maiz gertatu ohi da sortu eta zenbait zenbaki argitaratu eta gero pikutara juatea. Zuei ere ez al zaizue berdina gertatuko?
ARM.- Hori behin betiko garbi ikusi nahiean gabiltza, eta horretarako kaleratu dugu bolada honetan. hain zuzen. ale hau. Izan ere. sasoi hau saltzeko oso txarra da. baina bestaldetik udako-parentesia zabaltzen digu eta tartegune horretan suskripzio kanpaina bat antolatzeko parada izan dezakegu. Pare bat mila harpidedun lortuz gero eta bost milako tirada ziurtatzeko ahalmena ikusiz gero, hilero atereaz aurrera jotzeko problemarik ez genuke izango. Hori gainditzean dago problema. Guk saioa egingo dugu eta udazkenean eukiko dugu azken erantzuna.
A.- Euskara aldetik beste aldizkari elebidunak baino aberatsago baina halere nahiko pattal ageri da «Armiarma». Asmorik?
ARM.- Asmoa dugu heren bat euskaraz ateratzea. %30a gutxi gorabehera. Lehen honetan gutxixeago atera zaigu azken mementuan ustekabean orrialde kopurua handitu egin zaigulako. baina hurrengoetarako hitzartua daukagu agindutakoa beteko dugula. Halere. euskarari nortasun osoko lekua eman nahi izan diogu. portzentaia numeriko horren muga estuan baina erderazkoen pisuko zerbait eskainiz.
A.- Bukatzeko zerbait esan behar duzue, honelako elkarrizketetan nahitnezkoa izaten da eta...
ARM.- Hasteko. barrikadaren barnean gauden guztiok irakurtzera bultzatu nahi genituzke. Bigarrenik. kritikatzera. Eta azkenik, ahal den neurrian kolaboratzera Esan nahi bait da lehen saio hau horrela atera da bildu garenok egin ahal izan duguna horixe izan delako. baina norbaitek inguratu nahi balu zita jartzea besterik ez lukeela izango. Besterik ez. Adio bada. Osasuna eta askatasuna.

«Armiarma», beste aldizkari alternatiboen osagarri izan nahi
18-19

GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakArmiarma

Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude