James Petras: Kapitalak Estatuen Muga Nazionalak Hausten Ditu


1983ko ekainaren 05ean
James Petras pentsalriari elkarrizketa
James Petras: Kapitalak Estatuen Muga Nazionalak Hausten Ditu
Zuetariko gehienek dakizuenez, Leioako INFORMAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEAK, Apirila eta Maiatzean zehar marxismoaz hitzaldi saio batzu antolatu zituen. Honela, munduan ezagunak diren hainbat pentsalari eta teoriko, Bilbo eta Donsotiako hirietatik pasatu dira. Ernest Mandel heuren artean.
Hitzaldi saio hauei amaiera emateko New York Estatuaren Unibertsitatetik JAMES PETRAS etorri zaigu.
Deitura grekoaz eta irribarre zabalaz, odol mediterraniarra duen gizon dialektiko honek Unibertsitateko Soziologi Sailean dihardu. Gehien landu duen gaia "Marxismoa eta Hirugarren Mundua" izan da, baina prozesu guzti honetan USAk izan duen eragina kontutan harturik beti.
Udal liburutegian eman zuen hitzaldiaz gain, Leioako Kanpus-eko zenbait irakaslerekin mintegi bat egin zuen. Hauek izan ziren mintegian eztabaidatutako gaiak.
ARGIA.- Gero eta txikiago den mundu hau bi bloke ekonomikotan banaturik dago, heuretariko bat kapitalista. Baina nola sartu zen kapitalismoa hirugarren munduko nazioetan, eta zernolako eragina du kapitalak estatu hauetan?
JAMES PETRAS.– Poulantzas eta Milibanden artean eman zen debatean, eztabaida ospetsua, erabilitako kontzeptuak anakronikoak zirela ikusten da, heuren eztabaidetan joan den mendeko estatuaz mintzatzen baitziren. Estatuaren arazo edo ekintzaz nazioarteko mailan hitz egiten dutenean, inprobisatutako deskripzioa dagite edo kasurik hoberenean, estatuaren barneko funtzioak kanpo arloetara trasaldatzen dituzte.
Nire eritziz, pentsamolde hauek gainditu egin behar dira. Arazoa da estatua bere orokortasunean ulertzea, inperialismoaren helburua, ipar-ameriketakoarena behinik behin, estatuaren funtzionamenduan sartzea baita.
Inperialismoa ez dugu soilik fenomeno ekonomikoa, hau da, kapitalaren fluxua eta multinazionalen hedapena. Honek, berez, ez ditu kapitalaren funtziobideak azaltzen: zergatik ematen den lurralde edo garai batetan eta ez bestetan, nola birproduzitzen den bere baitan, etab. Kapitala funtzionatzeko baldintzen azalpen zehatzik ez dago.
Gerra ostean, kapitalaren nazioarteko egintza gehienak, maila handiko estatal dinamizazio baten ondoren ematen ziren, hots, estatuak munduan zehar egindako inbertsioak, estatu, milizia eta instituzioen sorpen eta finantziaketa...
Kapitalak berak ez zituen sortu inbertitzen zueneko estatu hoiek. Eginik zeuden aurretik. Gerraren ondoren Hirugarren Munduan desestabilitate handia zegoen: nazio askatasunerako borrokak, mugimendu eta arazo sozialak, iraultza sozialista... Kapitala honelako mundu problematiko eta kaotiko batetan sartzea ulergaitza zen. Zer jazo zen orduan? Estatuaren aldetik, kapital merkatuak eta finantzietarako nazioarteko bankuak bultzatzeko mugimendu zabala eman zela; kapitala sartzen has zedin ekintza guzti hauek beharrezkotzat hartu ziren; kapitala ez doa nazio pobreetara, baizik eta kontrol soziala, merkatu handiak eta errekurtso estrategikoak eskeintzen dituzten nazioetara.
Dena den, estabilitate politikoa, estatu inperialistak ere bai, beraren laguntza militarrarekin, bete dezake.
A.– Kapitala nazio pobreetan ez dela sartzen aipatu dugu. Zeintzu dira kapitalak, bere sarrerako, estatuari eskatzen dizkion baldintzak?
J.P.- Estatuak kapitalarekin daramatzan ekintzetan, hiru funtzio ditu: a) koaktiboa, b) ekonomikoa, c) ideologikoa. Hirugarren Munduari dagokionez lehenengoak eragin handiagoa du, eta ideologikoak beste biekin gonbaraturik guttienezkoa.
Hori dela eta, USAn dauden 500 entrepresa handienetarikoen diru sarrerak, beren kanpoko merkatal tratuetatik datozkie. Iparrameriketako 15 banku handienen ingreso porzentaia, 70tik 80rako urteetan, % 15-40 tartean gehitu ziren.
Honela, atzerrian egindako aktibitateek banku eta entrepresen superbizipenerako gero eta garrantzi handiagoa dute. Modu honetan, estatuaren deuseztapena balego, kapitalarentzat zein estatu inperialistaren fundazioentzat–orain dagokiguna–kaltegarria litzateke.
A.– Erdi eta hegoamerikako nazioen egoera soziala azken urteotan nabariro aldatu dela dirudi. Zenolako inpaktua sortzen du inperialismoak klase mugimendu nazionaletan?
J. P.– Hedatze prozesuak berak, klase desberdintasanak sortu zituen. Zentzu honetan ezkertiar askok, gure ustez erraturik, ez zuten Hirugarren Munduan kapitalismoa desarroilatzeko posibilitaterik ikusten: kolonial garaian jazo ziren gertaeretan oinarriturik mintzatzen ziren, eta gainera, indar produktiboen aurrerabiderako ahalmen eza handitzen zuten.
Prozesu ekonomiko-soziala egonkorregia zekusaten. Nere ustez, abiapunturik egokiena, inperialismoak klase erakuntzan eta indar produktiboak aldarazteko eran duen eragina ikustea liteke.
Klase erakuntza honek hiru gatazka maila sortu zituen:
1. Gatazka negoziatuak: kide kolaboratzaileengan sortua. Hauek, industriari asoziatuek, merkatu berriak eska ditzakete, edo garapen prezioak eztabaidatu, baina honek ez du apurketarako baldintzarik sortzen, negozia daiteke.
2. Tarteko gatazkak: sistema imperialaren aldatzeko indarra daukatenak, hots, barneko merkatua indartzen baina mundu kapitalistarekin harremanak mantentzen dituzten nazionalizazio aukeratuak. Talde honetan behe mailako burgesiak burruka jarrera azaltzen du hasiera batetan, baina azkenik, sistema kapitalistak irensten du.
3. Konponezinezko gatazkak: lan arazoak sortuak; Langileria kapital pilaketa errazten duen explotazio baldintzen kontra doanean. Lan kondizioak kontrolatzea bilatzen dute. Gatazka honek sistema inperialistarekin apurketa suposatzen du.
Ondorioz, klase erlazioak, eta ez nazio erlazioak, dira sistema inperialistaren integrazio edo desintegrazioa baldintzatzen dutenak. Nola nahi ere den, prozesu guzti hau dialektikoa da, beti birdefinitzen da; klase erakuntza eta gatazka motaren arauera.
Ez da sistema kolonialean bezalaxe, non guzti hori aurreikus zitekeen. Gaur egungo sisteman, nolabaiteko indeterminazio mota ematen da.
A.–Usak Vietnamen, Korean, Nikaraguan eta barretan egiten dituen intromisioek, estatu batnetan bertan arazoak sortu dituzte. Zer puntutaraino mintza daiteke estatu inperialista berberaren autonomiaz, hirugarren munduko nazioetan sartu eta desarroilatzen den bitartean–batzutan arrazoi ekonomiko zuzenik gabe?
J.P.–Autonomia kontzeptua erlatiboa da, norberak nahi duenarekin bete dezake.
Klase kapitalisten konzientzian politiko maila batzu bereiz daitezkeela uste dut. Entrepresari gehienek beren entrepresa konzientzia dute; politika heuren probetxu edo seguritaterako baliagarria den neurrian erabiltzen dute. Guttiengo batek sektore konzientzia du, siderurgiak esaterako. Bateonbatzuk dute bakarrik klase konzientzia, bere osotasunean, eta nukleo hau garrantzitsuena dugu, klasearen eta estatuaren arteko lotura sortzen baitu. Hauek dira Rockefeller-tarrak, etab.
Klase dominatzailearen gehiengoak bere interesen arauera jokatzen du. Baina nola joan urrunago? Nire ustez, estatuak klasea errepresentatzen du baina ez dator bat berarekin. Kapitalaren interesak erabakitzeko nork, non eta nola defendatuko dituen ahalmena dauka, baina ez da kapitala bera.
Adibidetzat Txile daukagu. Txilen ITT entrepresa nazionalizatu zutenean, honek aldarri egin zuen eta neurriak hartu nahi izan zituen. Baina kapitalak ez zuen Gobernua eraso; ez zuen bere indar guztia momentu honetan, Allende-ren kontra bota; tendentzi bat edo kasu isolatu bat zen ala ez neurtu zuen. ITT-entzat neurririk onena ez izatea gerta zitekeen, baina klase kapitalistarentzat orohar hoberena zen.
Sistema kapitalistaren sozializazio prozesua izatekotan, beste modu batera jokatuko zuen.
Dena den, kontran jokatzeko ele, barne egiturak leku egokietan izan behar zituen. Txilek kobre meategiak nazionalizatu nahi zituela esan zuenean, populazioaren % 80ak eta Kongresu osoak erabaki hori aho batez hartu zutelarik, kapitalak ezin zezakeen kontran jo. Arazo honetan USAko Estatu Departamentuak komunistazale (!) planta ematea nahiago zuen, txiletar estatua narriatzez joan zedin eta geroago kolpea eman ahal izateko. Txileren kasuan efikazak izan ziren.
Batzutan porrot egiten dute. Kuban esaterako Castro-k petrolio birfinketaren prozesua nazionalizatu, eta miliziaren bidez herritik bota ahal izan zituen.
A.– Modelo kapitalistak inposatzeak nazio kolonizatuetan metropoliaren arazo sozialak birsortzen ditu heuren herrietan ere?
J. P.–Ez, orchar klase borroka eta klase erakuntza berbak darabilzkigu, baina bereizgarriak dira. Inperialismoak Hirugarren Munduan duen eragina oso desberdina da, dauden prozesuak ere desberdinak direlako. Posible dute sistemaren barruan aintzinako ohiturak edo feudal kutsuko elementuak sartzea; tribuko buruzagiaren bidez langileak biltzea, adibidez. Hauxe litzateke tendentzia, aurretik existitzen diren dominazio moduak, aborokin edo exzedenteen eskuratze moduetara egokitzea da.
Gizatalde batzutan produzio modu desberdinak egon arren, modu kapitalista meneratzailea agertuko litzateke, besteen gainetik.
Honela, langileen arazoak beren kontratistarekin bideratzean, klase gatazken bilakaera estali egiten da: klase antolakuntzarako beharrezkoak diren erlazio inpertsonalak blokeatzen baitira.
Hegoafrikan kapitalak alde batetik proletargoa sortzen duen bitartean, bestetik minifundioa mantentzen du. Langileriak jasotzen dituen alokairuak hain eskasak- izanik, familia minifundioaren bidez mantendu behar da. Honela, nahiko aurreratuta dagoen kapitalismo batek ekonomia aurre-kapitalista bat tartekatzen du. Beraz, tendentzia ez da homogeneizatzea, produkzio gastuak jaistea baizik, eta bide batez gatazkak ekiditea.
A.–Proletargoa alde batetik bereizi eta bestetik homogeneizatu nahi dela ematen du. Nola lotzen dira bi tendentzia hauek?
J.P.- Latinamerikan, esaterako, langile sektore desberdinetan zatikapen bat ikus daiteke: aldizkako langileak (Venezuelan %40a), erdienplegatuak (kalez kale txikle edo loteria saltzen dutenak) eta alokairu handiko enplegatuak (petrolio putzuetakoak). Honek langile mugimendua oztopatzen du. Baina inflazioa, geraldi ekonomikoa eta errepresio estatala konbinatzen direnean, sektore desberdinak boteretsu iharduteko oinarriak sor litezke.
Hala eta guztiz ere, langabezian daudenen masa itzelak enplegatuen oinarriak sor litezke.
Hala eta guztiz ere, langabezian daudenen masa itzelak enplegatuen sektoreentzat etengabeko presioa suposatzen du.
A.– Azkenik, inperialismoarekin zerikusirik duen estatu teoria politiko batez miniza gaitezke?
J.P.– Marxista klasikoek zein marxismo kritikoko pentsalari berriek ez dute gaia ikutzen. Lenin-ek lnperialismoa-ren sarreran aipatzen zuen, baina zentsura arazoak zirela medio ez zuen aztertu.
Beraren ondoren, zentsura problemak existitu ez direlarik, ez dute ere beste teorikoek landu. Jarraipen dogmatiko honen ondorioak, inperialismoarekin erlazionaturik, estatu teoria politikorik ez egotea litezke.
Laura MINTEGI
4-7

GaiezGizarteaIdeologiakMarxismoa
PertsonaiazPETRAS1
EgileezMINTEGI1Gizartea

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude