Xabier Kintanarekin Eginiko Elkarrizketa


1983ko maiatzaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Xabier Kintanarekin Eginiko Elkarrizketa
A.: Zeintzu dira Euskararako Batzordearen helburuak?
X. K .:Batzordearen helburuak euskarak, -unibertsitatean sartu zenetik,- normalkuntzarako bidean bere egokitze eta kokatze prozesuan izan ditzakeen gorabeherak konpontzea eta erreztea dira. Erabat normalizatuta egongo denean, begi bistan dago, Euskararako Batzordeak ez du funtziorik izango eta berez desagertu egingo da.
Gauza berria da euskara Unibertsitatean sartzea, eta behar den bezala gelditu arte, hori da Batzordearen egitekoa.
Gaur egun, egiteko garrantzitsuenak dira Fakultate desberdinetan euskarazko irakaskuntza finkatzeko egiten diren proposamenak aztertu, egiten ez direnean antolatu, eta informe bat pasatu Unibertsitatearen Gobernu Batzordeari beronek aurrera atera ditzan.
Beraz. Batzordea berez aholkularia da. Honez gainera, Batzordearen egiteko hat bada Unibertsitatean euskarak izango duen status-a edo Estatutua antolatzea.
A.: Zergatik Euskararen Estatutua?
X.K.: Egian esan, Euskararen Estatutua esaten dugu baina hobeki esan, nik uste dut, euskararena barik, Hizkuntzen Estatutua antolatu beharra dagoela. Hau da, orain arte dugu Unibertsitatean erdara izan dela hizkuntza nagusi bakarra, eta hemendik aurrera Autonomi Estatutua betetetzeko, euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da eta gaztelaniarekin batera ofiziala. Ofizialtasuna biei eman behar zaie eta Unibertsitateak legea bete behar du.
Beraz, egin behar duguna da ikusi hemendik aurrera hizkuntza biek zenolako estatutua duten, zenolako egoera. Hortaz nik esango nuke helburua oso erraza dela. Berdintasun kriterio batekin, unibertsitatera datozen, edo bertan lanean ari diren hiztun guztiei, eskubide berberak eskeini behar zaizkie. Horrek ez du esan nahi, berez berdintasuna aplikatu behar denik, zeren, badakigu zer gertatzen den berdintasunarekin: hamar dituenari eta ehun mila dituenari bostna emanez gero, ez ditugu bedintzen. Berdintasuna aplikatzen dugu baina lehen asko zuenak beti gehiago izango du.
Nik uste dut, nolabait esateko, bai erdara eta bai euskara parean geldi daitezen zenbait urtetan euskarari orain arte izan ez dituen baliabideak indartu, gehitu eta bilatu behar zaizkiola, helburuz biak parean geldi daitezen. Hau da, euskaldunak eta erdaldunak nork bere hizkuntzan zerbitzu, irakaskuntza, publikazio eta administrazio harrera guztiak izan ditzan. Hori da helburua.
Horretarako, berdintasunezko printzipio horren ondoren artikulatu bat ezarriko da: eskubide orokor hori zertan oinarritzen, mamitzen den azpimarratuaz.
A.: Hizkuntzen Estatutuari buruzko experientziaren bat ezagutzen da beste herrialde edo nazio batetan?
X.K.: Galdetzen ari gara, inkesta baztu biduli dira hortaz, baina gertatzen dena da gauza nahiko atipikoa dela gurea. Beste Estatu batzutan Unibertsitatetak jadanik elebidunak dira, legez, eta orduan aplikazioa automatikoa izaten da, eta gainera sarri askotan aspaldidanik, hau da, Konstituzioan jarrita dago zerbitzu guztiak bi hizkuntzetan eman behar direla.
Gainera hizkuntza biak Estatu horretan ez bada, beste batetan ofizialak izaten dira. Demagun, Errumanian errumanieraz gainera, txekoa, hungariera, poloniera eta alemana ere mintzatzen direla. Errumanian bizi diren milioi bat hungariarrek Hungarian, hantxe hungarierak ofizialtasana duenez gero, azpiegitura guztiak eginda dauzkate (testuliburuak, etab.). Bakarrik pasatzea da.
Errumaniako alemaniekin beste horrenbeste gertatzen da. Alemanian duten azpiegitura Errumaniara eraman dezakete.
Gauza bera esango nuke Puerto Ricoz. Antza denez, han ingelesa da nagusi eta hango gaztelania berriz, ahul samarra dago ingelesaren presiopean. Baina bertako erdaldunak nahi izanez gero, Espainiako Unibertsitatean erabiltzen diren erdal testuak, baliagarriak diren lez, eraman litezke.
Alde horretatik beraz, munduan Euskal Herriaren antzekoak ez dagoela kasu asko esango nuke. Agian Katalunyan daukagu halako zerbait. Katalana, Katalunyatik aparte, Andorran da ofiziala, baina han ez dago Unibertsitaterik, eta beraz, katalanek barrutik egin behar dute lan hori, guk egin behar dugun bezala, hau da, euskara Euskal Herritik aparte ez da beste inon mintzatzen.
Beste Unibertsitatetatik jasoko ditugun datuak izango dira, zenbait kasutan, honako aplikatzeko onak baina seguraski barne lana izango da gurea. Eredu eta orientabide gutti aurkituko dugu munduan seguraski.
Euskararako Batzordearen Funtzionamendua
Euskararako Batzordearen barnean azpibatzordeak eratu dira. Bi izan dira, oraingoz, sortutako azpibatzordeak: Euskararen Estatuturako azpibatzordea eta Irakaslegoaren Eskoletako azpibatzordea.
Estatutuaz aritzen den azpibatzordean dauden partaideen artean, legegizon bat aurkitzen da, Edorta Cobreros, arazo juridikoetaz kontseilatzen duena.
Bigarren azpibatzordea, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eskoletan Euskal Sailetan diharduten zenbait irakaslez osaturik dago. Hiru Magistergo Eskoletan euskararen prozedura luzea izan da. 1979. urtean Euskal Filologia sortu zen, eta 1981-82. ikasturtean, edozein espezialitate euskaraz egiteko aukera eman zitzaien zetozen ikasle berriei (Donostian eta Bilbon batipat).
Baina momentuan hiru Eskoletan egoera bera ez dagoenez, arazo amankomunatu bat hartzea erabaki zen: erdaldunen euskalduntzea, euskaldunen eta irakaslegoaren plangintzak aurreragorako utziz.
Euskararako Batzordeak bigarren azpibatzorde honi eman zion lehentasuna, maisu-maistra euskaldunak ateratzea duen garrantziagatik.
Honela, kurtsoaren amaiera ez bada arinegi hurbiltzen, datorren ikasturtean Unibertsitate Barratiko hiru Eskoletan erdaldunekin jarraituko den plangintza erabakiko da, euskararen onurarako behar diren ahalegin guztiak eginez.
Laura Mintegi
31,32

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\Taldeak
Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Besteak\Uni taldeak
Pertsonaiaz\KINTANA1

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude