Kantzea, Errotik Behar Dugun Gauza Da


1983ko apirilaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Beñat Axeari, URRIA musika taldekoari elkarrizketa

«URRIA»Ko Beñat Axeari-Rekin
Kantzea, Errotik Behar Dugun Gauza Da
Bide herriak, bide oso pertsonalak, hilatzen eta lantzen ari zaizkigu URRIA taldekoak. Azken denbora honetan gutxi entzunak ditugun Beñat Axeari eta bere adiskideak. ("Aspaldian gutxi intzunak ditugu" esatea ere nahiko gutxi esatea bada, pntxadiskos mamoiak jabe egin zaizkigun Herri honetan).
Beñat Axearirekin egon gara, beraz, egia esan elkarrizketa bat egiten baino kantugintzaren gora beherak aztertzen, eta azken aldi honetan egiten duten espektakulu mota herriaren grabaketa bat entzuten. Eta eztabaidatzen. Hemen argitaratzen dugunarekin, ziur gaude, irakurleak ez du URRIA taldeak egiten duen masikaren usainik hartuko. Kantaldiren batera joan besterik ez du.
ARGIA.– Zu . "Urria" taldearen partaidea zara. Aurreko diskoan zenuten konposizio berdina al duzue gaur egun?
BEIRAT AXEARI.– Ez, ez, aldatu da. Hiru kasutan mantentzen da, Baionakoak hirurok: taldeko neska, Christine Martineau bibolina jotzen duena; Pascal Gaigue kitarrak jotzen dituena; eta hirurok. Hiru horiek eta beste hiruk osatzen dugu "Urria", taldea eta denetara konposizio hori gure bidearen ispilu on bat da, duela urtebete elkarrekin gaudelarik elkarrekin topo egin bait dugu kantaldietan musika jotzen. Baina beste hiru horiek ez dira Baionakoak. Saxojolea, Michel Doneda Toulousekoa da, Frantziako elemendu interesgarrienetako bat; perkusiojolea Libournen da; eta kontrabaxujolea ere Toulousetik gertu bizi da. Orain arte beste estilo batzutan ibili dira baina orain elkarrekin goaz.
A.–Egiten duzuen musika zuek burututakoa al da?
B.A.– "Urria"ren barnean asko gara konposatzen dugunak, musika egiten dugunak. Pascal dago, eta gero neroni ere. Bestela, Michel Doneda ere hor dago, kontrabaxujolea, eta egia esan materiala ez zaigu falta. Gaur egun eszena gainetik eskaintzen duguna Pascalek eta biok egindakoa da, baina Michel-en gai pilo bat estreinatzeko asmoa dugu.
A.– Zure eboluzio pertsonalean zein pausu nabarmenduko zenituzke hil ala biziko erreferentzia gisa?
B.A.–Guretzat haustura inportante bat izan zen klerikalismoarekiko haustura. Haustura alderdi guztietatik begiratuta. Klerikalismoa pentsamolde baten esentzia bezala, edozeinek hitzegin dezake modu klerikal batez, eta era berean egon daiteke ezaugarri klerikala duen diskurtso politiko bat. Gu hasi ginenean politikakeriaren presio bat zegoen artearen gain, ez bakarrik musikaren gain. eta oso gauza panfletarioak esan beharra zegoen. Eta sentimenduaren dimentsioa, gorputzaren ahalmen kreatiboa desarroilatzea zaila zen muga horretatik pasatuz. Musika urjentzia pertsonal moduko zerbait zen halere, ez zerbait derrigorrez egin beharra, eta horrek ekarri zuen modu didaktikoekin puskatu behar izatea, apurtu behar izatea. Horrela eman genitnen geure musika konposatzeko eta inprobisazioa integratzeko lehen urratsak.
A.– Zuen lehenbiziko diskoa linea klerikalistaren barnean al legoke?
B.A.– Ez, bien artekoa da nire ustez. Esate baterako, LPa hasten duen kantuaren hitzak oso didaktikoak dira. Baina badira kantu batzu -Agustín Zamorarenak edo- poesiarentzat joateko desioa agertzen dutenak.
A. Oinarrizko galdera hat egingo ni ueke zergatik kantatzen duzue? Izan ere diskoa entzunda sortzen den lehen galdera horixe da eta.
B.A.– Beharrezkoa deiako. Guretzat urjentziazkoa da era horretara gure sentimenduak adieraztea.
Behar hori gero sartzen da ofizioa edo zeu zauden marko sozio-politikoaren barnean, baina oinarrian kantatzea errotik behar duzun gauza da. Hasi ginenean hori ez zen hain nabarmena, gerora deskubritu dugu piskanaka piskanaka geure baitara joanez. Hasera batetan ez zen horrela, oso desberdina zen.
A.- Baina publikoa ere hor dago eta?
B.A.– Jakina, hori ere fundamentala da. Guk ez dugu geuretzat bakarrik jotzen. Gure musikaren funtsean ekintza kolektibo baten asmoa dago, eta pentsatzen dugu publikoarekiko komunikazio hori badugula. Pentsatzen dugu komunikazio hori adierazi daitekeela. ez betiere akordio orokor baten bidez baina bai eztabaida baten bidez.
A.–Dena dela zuen musika entzunda garbi dago zuen musikak ez duela jende askorekin konektatzen esan nahi bait da ez dagoela zuen musika bezalako askorik...
B.A. Bai, hori problema da, baina gure experientziatik abaituta gurea ez da inkomunikazioaren experientzia, komunikazioarena baizik. Noski, beste batzurekin ezin ulertzea ere badago. Garbi azaltzen da konfiikto bat dela, eta nik uste dut maila jakin batetan gure lur honetan ez dagoela kultura sortzerik hausturarik burutu gabe, aurrerapausu bat eman gabe nolabait. Gero ere, gure komunikazioaren edukiak entzute jarrera bat eskatzen du, entzute jarrera aktibo bat. Ez gauza baten jasotze soila. Erlazio berri batzu sortu nahi ditugu publikoarekin, eta hori ez dago sekula aldez aurretik irabazia, hori guk irabazi behar dugu. Espektakuluaren magiaren bitartez lortu beharra dago hori. Gaur eguneko kondizioetan hori ez da lehen mementuan irabazten, kontran dauden gauza asko bait daude: produktuaren konsumatzeko betiko erlazioak. irratitatik entzuten dena, e.a. Hori dena badakigu, baina ez dugu gure desioan amore ematen. Eta ez dago gaizki, e? Ez dugu kontrako experientziarik jaso.
A. Zein erreferentzietatik abiatu zarete zuen musika mota hori aukeratzeko?
B.A. -"Urria"ren erreferentziak askotxo dira. Hasteko Euskal Herriko musika tradizional batzuren oihartzuna dago. Nire barruan ditudan Zuberoako doinuak heti ere kantatzen segitzen dut. Baina badira beste eragin musikal batzu ere. Europako bat bateko musikaren ildotik datozenak eta hemen guztiz ezezagunak direnak.
A.– Zuek herriki egindako kantaldiaren grabaketa entzun ondoren badirudi zuen musika askoz egokiagoa dela zuzenean emateko disko baten bitartez baino...
B.A.– Hor garbi dago gure produktu hori ez dugula horrelaxe grabatu nahi diskoan. Kontzertuak bere erritmoa eta emateko modu berezia dauka, eta grabatzeko garaian gauza oso modu desberdin batez planteiatzen duzu.
A.– Zein inguruneran mugitzen da hobeto zuen musika, urbanoan ala ruralean? Badirudi urbanora hobe egokitzen dela...
B.A.– Ni gizaki konplexu bat naiz, nik baditut mendi aldeko erroak baina Baionako herrialde urbanoan bizi naiz. Eta ni bezalako jendea ni bizi naizen lekuan topatuko dut, Baionan etabar; baina herri ttipietako eskualdeak ere ikutu ditugu, eta bertan eman izan ditugu kantaldiak. Asko eta asko oso positiboak izan dira, hau da, horrelako musika entzuteko ohitura ez zeukan jendeak oso gustora entzuten zuen eta komunikazio handi bat sortzen zen. Gero ere, noski, eztabaidak izan ziren Ipar Euskadin jendearen artean batzuk esanez hau ez zela euskalduna, besteak baietz... baina desberdintasuna ez zen rurala eta urbanoaren artean, pertsonalak baizik.
A.– Lehen, garai hatetan, astoz garrantzi handiagoa ematen zitzaien gai sozial edo politikoei–nolabait esateko-. Gaur egun, berriz, asto, gauza indibidualagoetaz aritzeko joera dagoela. Zuk nola ikusten duzu aldaketa hori?
B.A.– Oso gai zailak dira modu egoki batetan tratatzeko. Ez duzu nahi era didaktiko edo panfletario baten bidez erabili nahi, eta horregatik oso zailak dira. Urte askotan lan egina naiz ola batetan, eta garai batetan saiatu nintzen peoi gisa pasatako urte haiek kontatzen baina idaztea gauza zaila da eta egin nituen textuak ez zitzaizkidan gustatu. Orduan, momentuz utzi egin nuen gai hura. Apur bat gehiago heldu arte behintzat. Sentitzen bait nuen idatzitako hura ez zela errealitatea. Gai hauek oso inportanteak dira niretzat, baina oso zaila da hitzegin nahi duzunaz nahi duzunean hitzegin ahal izatea.
A.–Beraz, non gelditzen da gizartearekiko kompromezua?
B.A.–Guk kantari edo musikalari bezala badugu konpromezu bat gertatzen denarekin, eta horren adierazgarri gisa kantaldiak ematen ditugu okasio zehatz batzutan edota borrokan ari den jendeari laguntza emateko. Konpromezu pertsonal serio bat da, hau da, erabakitzen dugunean "han kantatuko dugu", horra hor gure babesa, mugimendu sozialari ematen diogun babesa.
A.– Nola ematen da zure baitan artistaren kontzeptua? Hau da, zein planteiamentutik abiatzen zara zure ofizioa ulertzeko?
B.A.– Hasteko, guk gure lana utzi genuen baieztatu ahal izateko sorkuntzazko lanetatik bizi tzeko ahalmena, gure lurraren kondizioetan artista bezala bizi ahal izatea erreibindikatu. Izan ere, pentsatzen genuen oso positiboa zela praktika horretatik bizi daitekeela, musikalari bezala, beharrezkoa zela. Bestela, espontaneismoaren sublimazio osoa gertatzen zen, artearen ukazioa. Eta artea aipatzen dudanean ez dut esan nahi guante zuriko artea, herri artea baizik. Baina herri artea ez da hartu behar espontaneis moaren aldetik, jendearen bizimodura eta pentsamoldera egokitzen zarelako, zeren modu horretaz onartua izango zara baina ez duzu kondiziorik sortuko gauzak aurrera joan daitezen.
Hor kontraesan bat dago eta horretan bizi gara. Hau da, pentsatzen genuen derrigorrezkoa zela artista bezala bizitzea, geure arteaz, eta planteiatu ahal izatea "ez gara igeltseroak, musikalariak gara". Eta deitzen gaituen jendearekin lan kontratu bat nahi dugu. Hori da planteiatu beharreko erlazioa. Baina bestaldetik ez dugu hori egiten mundutik kanpo dauden musikalariak bezala, herriarekin batera dagoen artista baten papera bete nahi dugu (eta hori, bistan da, ez dago aldez aurretik irabazita). Eta nahiz eta harririk ez erabili langileak garela. Garbi dago hori eginez arriskua dagoela herriarengandik urruntzeko eta hori da erori behar ez den zuloa.
XALBARDIN. ARTASO
28-30

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakURRIA
PertsonaiazAXEARI1
EgileezOSTOLAZA1Kultura
EgileezARTASO1Kultura

Azkenak
Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Eguneraketa berriak daude