Falta Zitzaiguna: KRISEILUREN «FALTA ZITZAIDANA»


1983ko urtarrilaren 30an
Kriseilu antzerki taldekoekin elkarrizketa

Falta Zitzaiguna: KRISEILUREN «FALTA ZITZAIDANA»
Talde Marroi Bat
Joan den astean agintzen genuena betetzera gatoz. Gaurkoan Talde Marroi batekin gatozkizue, ez dira profesionalak ez eta amateurrak. Asmotan ideia ederrak gero gauzatzeko momentuan zailtzen dira.Bestetik ez dira berriak asuntu honetan, bainan sekretu handiren bat dago hor, zeren ez dute horretaz itzegin nahi izan. Beraien artean gauza bati eta besteari buruzko eritziak ez daude oso argi eta nahiko lan izan genuen taldeko batekin hizketan, besteen erizpideak kontutan hartu beharrez. Bainan uste dugu Joseanek esandakoak gezurrak ez direla behintzat, eta bere hitzak ordenatu ta gero hona hemen antzerkiari eta beste batzuei buruz botatakoa.
Fitxa Teknikoa:
"Falta Zitzaidana"; KRISEILU taldea; antzezlariak: Belén Cruz, Josu Galarraga, Cristina Manterola eta Jose Angel Roig; tekniko: Santiago Manterola; musikariak: Iñaki Salvador eta Txema Ariztimuño.
Neurriak: zabalera, 6 m.; altuera, 2,5 m. eta sakonera 4 m.
Argi indarra: 220 V eta 4.000 watt
Telefonoa: 45 72 89 (Josean, 2etatik- 3, 30 etara)
Ezberdintasuna
ARGIA.- Hasten ari den antzerki talde bat zaretenez, nola gauzatzen da zuengan profesional eta amateur izatearen eztabaida?
Kriseilu.- Beno, gure historia kontatuko dizuet. Gure azken helburua noizpait talde profesional izatea da, antzerkiaz bizi. Bitartean ez gara talde amateur bat, askotan amateurtasun hori ongi pasatzeko bezala ulertzen bait da; guk zerbait gehiagorengaitik egiten dugu. Profesional izatera iritsi nahi dugu, baina muga bat dago, duro bat ere ez edukitzea. Orain horretan ari gara...
ARGIA.- Beraz, zuengan ezberdintasana ekonomikoa besterik ez da...
Kriseilu.- Noski baietz, guk nahi duguna hemendik denbora batera dirua ematen diguten lan batzu edukitzea da... Lehengoan egon ginen eztabaidatzen pausua bapatean eman edo piskanaka egin. Dena dela, iritsiko da eguna dirua lortzen dugunean, punba! egin egingo dugula. Baina guzti hau nahaspila bat da: profesionalak direla, amateurrak direla... gero badago izendatzeko beste era bat: marroiak hau da, ez profesionalak eta ez amateurrak direnak. Gu talde marroi deritzoten horietako bat izan gintezke...
ARGIA.- Bainan zuek ez dezakezue profesionalekin lehiatu, noski produktoari begiratu gabe, boste baldintzengatik... banaketa arazoengatik.
Kriseilu.- Ez noski, une honetan, hasi berriak garenez, gure helburuak oinarrizkoak dira. Lehen montaia burutu dugu eta lehenik kaleratu nahi dugu. Esan daiteke arnasaldi batetan gaudela; ondoren borrokari beti ekin beharko diogu, aktuazio bilatzeari.
ARGIA.- Hor dedikazioaren arazoa ere badago.
Kriseilu.- Beno, hasteko nere ustez profesionala kobratzen duena da, azpiegiturarena, zirkuituena eta dedikazioarena kobratzen den diruaren menpe dago... beno, hitza nahiko fuertea da. Guk orain azpiegitura etabar montatu nahi bagenu ere ezin genezakeen, ez bait daukagu denborik.
ARGIA.- Beraz, dedikazioa da, exta?
Kriseilu.- Noski, hori gero dator; konpensazioa positiboa balitz denbora gehiago emango genueke honetan, geure zirkuituak montatuko genituzke, ez hemen bakarrik, baita kanpoan ere. Neretzat argi dago arazoa ekonomikoa dela funtsean; zure lanak baliorik duen edo ez...
Haur Antzerkia Altxor Bat?
ARGIA.- Antzerki mundu barnean, haurrentzat egiten dena «komodin» bat izan da, besterik egin ezin denean egin ohi da. Gaur egun berdina gertatzen al da? Zuen kasua hori da?
Kriseilu.- Ez, gure kasua ez da hori... Kalera irtetzen garenean haur antzerkiaz hitzegiten dugu, baina talde barnean ez. Hitzegin daiteke haurrentzat soilik egindako antzerkiaz eta baita mundu guztiarentzat egiten denaz; guk azken hori egiten dugu, haur eta helduek ere ikus dezaten moduan. Erabilitako hizkeragatik badago haurrarenganako begirunea. Montatzeko gauden beste espektakuloan badago ideia zehatz bat haurrekin bakarrik funzionatzeko, bertan persona heldua ikusle soil izango da. Baina ez dezakegu haurrentzat soilik egindako espektakuluaz.
ARGIA.- Errazagoa al da haurrentzat antzerkia egitea? Zergatik egin zenuten aukera hori antzerkia egitea erabaki zenuten unean?
Kriseilu.- Espektakulu bat sortzeko momentuan sailtasunak berdin agertzen dira bi antzerki moeta horietan; haurrak eta helduak eskatzen duena ezberdina da...
ARGIA.- Zer da, haurra koloreekin eta errazago engainatu daitekeela?
Kriseilu.- Beno, hori litekena da, baina ez da gure asmoa haurra engainatzea... nahiz eta teatroa berez engainoa izan.
ARGIA.- Agian hitz egokiagoa txunditu edo, hobe, harritu litzateke...
Kriseilu.- Bai, hori, jar ezazu harritu. Non genbiltzan? A, eskakizunetan... Nire ustez bi eskakizun erabat ezberdinak dira. Haurra zentzu batean oso kritikoa da, nahiz eta berak zuzenki ez esan, norberak badaki noiz aspertu den haurra. Agian, beraiekin akatsek garrantzi gutxiago daukate, ondorioek helduekin daukatenarekin parekatuz ez dutelako halako traszendentziarik.
ARGIA.- Bada, aukera horregatik izan zen?
Kriseilu.- Ez noski, arazo ekonomikoa ere hor zebilen. Gaur egun haur antzerkiaren zirkuituak zabalago daude. Eskoletatik deitzen zaituzte... Helduen antzerkian arriskua handiagoa da, dirutan sartu behar duzu (antzokia, takillaia, etabar) kristonak. Bestetik konfidantza gehiago ematen digu haurrentzat antzerkia egiteak, esperientzi gehiago dugu arlo honetan...
Horrela Izan Zen...
ARGIA.- Nola sortu zen taldea?
Kriseilu.- Interes berdintsuak genituen lau pertsona bildu ginen, aurretik esperientzi piska bat bagenuen, eta hortik aurrera... Orain dela pare bat urte edo izan zen.
ARGIA.- Nola hasi zineten lanean...?
Kriseilu.- Denbora honetan haur espektakulo hau montatzen ibili gara; bainan kontuan hartu behar da lokalarekin sekulako arazoak izan ditugula. Gaur egun, oraindik udaletxeak lokale bat eman diezaigun zai gaude. Dirua guk geronek aurreratu behar izan dugu materiala lortzeko eta oso baldintza txarretan aritu gara. Gauza gehienak hor zehar lortutako gaiekin egin ditugu.
ARGIA.- Sar gaitezen egin duzuen lan horrekin, zuen produktoarekin...
Kriseilu.- Beno, lanaren aurrean lehen planteiatu genuena gu pedagogoak ez garela izan zen, eta izateko asmorik ere ez. Guk nahi genuena haurra antzerkira joan, eseri eta ongi pasa zezan zen. Haurra antzokira joatean, gustagarri izango zaion zerbait aurki zezala.
ARGIA.- Zer kontatzen duzue antzerki lan horretan?
Kriseilu.- Dendari baten istorioa da. Emakume honen dendara pertsonai ezberdinak doaz. Batzu zerbaiten bila eta beste batzu erru batez sartzen dira. Guztiek, dendatik irtetzean, guk "fantasia" deritzagun gauza edo tramankulu batzu eramango dituzte: kontrabaxu oinaduna, etabar. Dendariak penaz utzi dituen gauza horiek dendara bueltatzen dira obraren amaieran, Dendariak bere "fantasia" propioa ateratzen du eta guztiak dantza eginez amaitzen da.
ARGIA.- Zein hizkuntzetan egiten duzue...?
Kriseilu.- Preparatzea gazteleraz izan zen, bainan orain itzuli eta bietan ematekotan gara.
ARGIA.- Beno, baduzue lan bat prestatua eta orain?
Kriseilu.- Ba ondoren, lanean jarraitzekotan gara. Denbora dugula ikusiz berriro ekin diogu lanari, beste lan bat sortzekotan dago. Oraingo hau kalerako ere izango da.
E. OLASAGASTI. M. ANTZA
36-37

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakKRISEILU
EgileezOLASAGASTI2Kultura
EgileezANTZA1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude