Kantaldi Baten Atarian


1983ko urtarrilaren 16an
Ruper Ordorika eta Txomin Artola abeslariekin elkarrizketa

Kantaldi Baten Atarian
Ruper Ordorika, Xabi Lasa, Txomin Artola
Larunbatean, Gaueko 10 1/2tan, Uiartzunen; Xabi Lasa, Txomin Artola Eta Ruper Ordorika.
Arratsaldeko bostetan geratu ginen telefonoz Ruper eta biok Oiartzungo plazan 6tan heldu zen bera, "barka ezak hi, galdu egin nauk". Bitorixatik 3tan atera eta gegira.
Frontoira joun ginen elkarrizketa formal bat egitea ezina egingo zitzaidalaren susmoa, eguzkia mendien atzekaldean ezkutatzean, ilunabarra bezala hedatzen joan zitzaidalarik. y Tresneri guztia deskargatu eta han ari ziren Jean Phokas eta Barrabas sonidoa probatzen. Ondo entzuten zen frontoian. Aspaldiko partez kantaldi batean ederki asko entzuteko aukera izango genuen.
Han zegoen Bixen, kitarra, eta laister agertu ziren Pedro baxua, eta Jose bateria. Txomin Artola eta Xabi Lasa bakarrik falta ziren. Ruper eta ensaiatzen ari zirenean agertu ziren hauek.
Denek probatu zutenerako bederatzi terdiak. "Goazemak mokadu bat jatera". Afaltzerakoan atera ziren kontuak dituzue ondorengoak. Ez dira lasai botatakoak. Ordu erdi bat falta zen kantaldirako. Kantaldiaren ondoren hitzegitekotan geratu ginen, baina tramankulu hura desmontatzerako, hirurak ziren jada, eta diskoa grabatzera joan behar zuen Ruperek goizean. "Diskoa ateratzerakoan egingo diagu". 300 lagun baino gutxiago bildu ginen frontoian, bertso saiotan baino arras jende gutxiago. Hau da errealitatea. Gordina, baina hala da. Eta ezin gaitezke topikotan ibili "eske euskal kantariak muermo bat dira" eta horrelakoak esaten. Kitarrajoleren bat ikusi genuen X. Lasarengan. Txomin berriz oso ondo bere estilo lasai horretan, kajarritmos baten laguntzaz, eta soltura handiz bere kitarrarekin (entzungarriak benetan pedalen bidez ateratzen zizkion hots posibilitate guztiak). Ruper lehen baino elektrikoagoa oraindik, rokeroagoa. Gaur egun inguru hauetan aurki daitekeen talderik konpaktoena, eta onena seguruasko, dauka bere atzean.
Ez dut ordea kantaldiaren kritikarik edo egiteko asmorik. Balorapen batzuk egingo nituzke, baina hurrengo batetarako utzi beharko.
Elkarrizketa bat egin nahi nuen nik...
Ruper: Uste diat problematika bestelakoa dela. Oso produktibitate eskasa dagoela. Ez dago berririk. Ez dagoela berririk. Nire atzetik nor atera da? Esan ezak ¿­nor atera da? Hiretzat nor atera da nire atzetik? Non dago jende berria? Laestia duk. Esan esaten da, Zarama, Hertzainak... baina non daude? Ez dira ikusten, eszenario gainean behintzat. Ez zegok jenderik. Ni nauk gazteena, eta 26 urte zeuzkeat, eh!
Txomin: Ni gogoratzen nauk, hasi nintzanean behintzat, orduan "Ez dok amairu" zegoen, eta gahienbat jaialdi gehienak horien bitartez antolatzen ziren. Kantatu nahi bazenuen, jotzen zenuen horiengana, kantak erakutsi, eta poliki poliki, kantaldi asko izaten bait ziren, eta orduan, bada hasieran kantatzen zenitun agin bada di edo hiru kanta eta aurrera, ez?. Eta poliki poliki jendeak ezagutzen hinduen. Azkenean kartelean agertzen huen hire izena. Hasieran kantatu eta deus ere ez... De pupiko bezala. Orain berriz... nori ez zait inor etorri, "adizu, kantatzen hasi nahi dut". Ni horrela hasi nintzen. Soldaduzkatik etorri eto hurrengo egunean Mikelen etxera joan nintzen, ez nuen Mikel ezagutzen, baina tira. "Hi kanta batzuk eta ez zekiat zer...", eta, "A bai eh!" Hurrengoan Joxanekin. Eta handik hilabetera, badago jaialdi bat ez dakit non, kantatu nahi al duzu? Bueno bada horrela. Neri ez zait inor etorri horrela, "hire kantaldi batean utziko didak kanta pare bat kantatzen edo".
A: Zeren ondorio izan daiteke hori? Gaur egun entzuten denaren ondorio?
Txomin: Klaro, ezagutzen ez bazaituzte nola etorriko zaizkizu? nola hasi kantatzen?
Ruper: Eta gero giroa. Ezin da ahaztu.
A. Giro rokeroa, ez? Diputazioko lehiaketara, esatebatean, ez zenbat talde rokero agertu diren. Ba zirudik hori besterik ez dela egiten...
Ruper: Esango diat, horik eszenario gainean jotzera sekulako bidea dago. Arrazoi tekniko oso elemental bategatik, orain talde batekin, bateria eta guzti joaten ba haiz, kriston montajea behar duk. Eta jendea ezin da eszenario gainera igo...
Txomin: Ekipoak eta...
Ruper: ...Eta hori ahaztuz kasurik gehienetan hiru akorde ez dakizkitela. hori egi handi bat da. Baina ez zegok..., egia da ze ni neu ez ninduen "Ez dok amairu"-k bultzatu, baina bai Uskerrik eta Iñaki Eizmendik adibidez. Iñaki Eizmendik askotan esaten zuen bere kantaldietan aber ni ez ninduten aramango, eta horrela. Eta rokeroen artean problema hori handia zegok, jee,... Single bat atera bi kantakin, erijinalek eta sekulako zaratak atera, baina gero hori mantendu behar da, eh! egunerokoan, eta hori garestia duk. Talde bat mantentzea, uff!
A: Eta ateratzen direnak bide bakar horretatik ateratzen direla...
Txomin: Horiek bide bakarra dute, berbenak egitea. talde bat atera nahi baduk gaur, dirua ateratzeko, ekipoak eta ordaintzeko, berbenak egin behar dituk, Bestela nondik atera. Aber hi, Laket adibidez, talde berri bat...
Ruper: Baina hori oso problema internazionala duk, et!
A: Lehen aipatu duk hori piska...
Ruper: Ez zekiat, Ingalaterran hori zegok. Nik irakurri nian Martin Carteren entrebista bat, eta esaten zuen, ez nauk gogoratzen, Walter Pardon edo horrela. Walter Pardon izango litzateke,... bada hemengo bertsolari bat.
Eta haren semea X.T.C.ko kitarrista, ez?, guztiz rokeroa eta horrela. Esan nahi diat jenerazioak nola apurtu diren, berak esaten zuen hori. Ez dago gure jarraitzailerik, eta han ere ez dago. Baina orain gertatu duk, badakik Clannan, gaelikoz kantatzen duen Irlandako talde horrek, bigarren puestoan eduki du hit para den kantu bat. Irlandako kantu bat, lamentuzko kantu bat gaelikoz kantatua. Lehenengoz folk historian. Oraintxe.
Txomin: Irlandan edo Ingalaterran?
Ruper: Ingalaterran. Bigarrena hit paraiden. Baina bitxikeria bat duk. Esan nahi diat, han gazteena 35etik asko folken, musika tradizionalean eta horrela. Etena zegok, nik uste diat mundu guztian, ez?
Txomin: Baina haiek baditek han, folkaren inguruan badizkitek elkarte horiek, eta hor dehintzat, hor ibiltzen dira herriz horri, taka taka taka. Behintzat ba duk giro bat ez?
Ruper: Totala. Hemen frontoiekin akabatzen ez dugun neurrian, zenbait musikak behintzat ez du aterabiderik. Zenbait musika estilo. Esan diat lehen, lehengo urtean talde akustiko batekin. Bixente, Pedro, ni eta Iosu. Eta udaran desartre bat izan zen. Festetan. Desastre bat. Negar egitekoa. Orduan, udazkena ailegatu zenean, toki itxitan piska bat defenditu ginen. Gure gustoko zeozer egin genuen, baina udan ez dago hori egiterik adibidez, eta orduan ibili behar baduk denetara, ez badaukak hik maila esateko "ez noa", eta ez banauk joaten asko galtzen diat, eta behar diat jendeak ni ezagutzea, bada asko galtzen duk. Eta orduan, behar duk talde praktiko praktiko bat, eta talde praktikoaren problema duk gero egokitu behar duala baitare teatrotarako, osoa, denetara egon behar duk, eh! Barakaldoko festetan jotzearekin, eta gero teatro itxi batetan kriston detalle pila batekin jotzearekin.
Gure negarrak dituk, ez dakik, partidu hau amaitu (Athletik-Valencia ari da telebistan), Athletikek galdu, eta entrenadoreak, el campo estaba mal, es que Sarabia estaba lesionado, hemos tenido mala suerte... Aitzaki horiek. Benetaz koak direnak, baina jendeak jada sinistu ere ez ditu egiten. Jode, ahora va a decir lo de siempre, es dakik? roilo hori. Geurea ere hala duk, baina egia duk, joe.
A: Eta inondik ere ez da ikusten aterabiderik...
Ruper: Eske ni indibidualista nazkagarri bat bihurtzen ari nauk, kontu honekin. Eta usten diat hemengo historiak horretara eramaten zaituela bainan derrigorrez. Ez da beste biderik. Lan egin behar duk, eta lan egiten duk. Horrela, aspertu arte, pentsatzen diat. Nik aspertzeko arrazoiak hartu dizkiat tamainan, eh? baina... Azkenengo kantaldietan kriston montajearekin eta horrela eta jende gutxi.
Ez naute ezagutzen. Ez nauk ona. Ez? gaituk onak, ez garestiak, eta gainera euskaraz egiten diagu. Vete a tomar por culo, negocio malo de los cojones.
Funciona. No funciona, Pragmatismo puro. Fuera, ez du sentidurik. Ezin dena egin da, marjina zaitzatela, baina ez zaitez zu marjina, ezta? Hori da problema, ez? Nik uste horren kontra borrokatu behar dela. Diska bat ateratzen duzu, rra, 40 printzipaletan sartu edozein modura.
Txomin: Hori egin behar dela uste duzu?
Ruper: Nik egiten dut. Nik egingo dut... Osea nik disko bat ateratzen badut...
Txomin: Disko guztietan...
Ruper: Bai, basekiat hire postura... oso...
Txomin: Disko guztietan jartzen du hori "prohibida la radiodifusión, eje
cución publika, ez dakit zer, sin permiso de los autores". Disko guztietan, eh! azaltzen da hori. Bada nik hori egingo nuke. Eta hori a rajatabla. Nere diska en la puta vida irrati batean. Baina inoiz ez! eh? Bestela, a los tribunales! Que pasa, que no se oye en la radio? eske ez diot baimenik eman, eta fuera. Hik esaten duk los 40 principales. Heurek, komeni zaienean taka jartzen ditek.
Ruper: Nik aldiz usten diat zerbait erakusteko dudala jende horrentzako gainera, los 40 principales entzuten dutenentzat zeozer erakusteko zeukeat. Ia zeozer esateko. Nirekin ensaiatzen duenak, heavy-rock talde batean jotzen du bateria. Eta nire azpian, nire lokalean ensaiatzen dutenak dira "Les Vulpes" el primer grupo de punk femenino en Euskadi. Eta egunero ikusten ditugu. Eta nik jende horri zeozer esateko zeukeat.
Txomin: Hi, Ruper, egin behar duena da, diskoa grabatzerakoan, oso zaila duk baina, egin bertsio bat, kanta bertsio bat...
Ruper: En "disko"...
Txomin: inglesez.
Ruper: Bai, en disko, en musika disko, ez dakik? (Keinuka eta tarareatzen hasten da).
Txomin: Ez, ez, ez, ez. Dagoen bezala, baina bakarrik inglesez kantatua. Eh! Dagoen bezala dena, mezklak eta dena. Una versión euskaraba en ingles. Eta ezer esan gabe begira: hau duk lo ultimo que se lleva en no se donde...
Ruper: Exito total. Edo bestela egin zera musika disko, una versión de "Goizeko euri artean" en disko. (Taraarari).
Iñaki URIA
31-33

GaiezKulturaMusikaMusika modeKontzertuak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakORDORIKA1
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakARTOLA2
PertsonaiazARTOLA2
PertsonaiazORDORIKA1
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude