E.H.E.: «Labaienekin Izan Gara»


1982ko abenduaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal Herrian Euskaraz taldeko partaide batzuri elkarrizketa

E.H.E.: «Labaienekin Izan Gara»
Telebista noiz?
"Arrano Beltza" euskal-tokian antolatzen dira, tarteka bederen zenbait bilera, kultur ekintza batzu eta hamaika afaritxo... Ez dugu beti MASOKAK izaten jarraitu behar, denetik egin behar da mundu honetan afari onak ere bai...
Alde Zaharrean baso-erdi bat hemen, txikito bat han, gauza da azkenean "Arrano Beltza"n bukatu genuela eta han ji-ji eta ja-ja artean afari-merienda bikaina egin genuen, eta purpurina kolorezko sagardoa eta ardo gorri gorriz lagundurik honko elkarrizketa informala sortu zen Euskal Herrian Euskaraz taldeko partaide batzurekin.
A.- Aizue! Zer moduz Labaien jaunarekin izan duzuen bileran? Ba al duzue zerbait kontatzekorik?
Lasai.- Beno! Nik zerbait bazekiat horretaz baina gauza oraindik ongi aztertu beharra zegok eta ni ez nauk inor hortaz hitzegiteko.
Abendua.- Noski! Egia da orain dela gutti Labaienekin elkarrizketa luze bat izan dugula baina egia osoki esateko han ez ginen gu bakarrik izan, egunkarietan irakurriko zenuten zeintzu ziren besteak... Beraz ezin dugu hitzegin ez gure taldearen izenean eta ez da ere besteenean ere, hitzegitekotan gure ideiak eman ditzakegu eta informalak garenez, nahiko informalki.
A.- Bai erdal prentsaren bidez jakin genuen nortzu izan ziren han; dena den gaia mamitsua da eta konta iezaiguzue zerbait.
Martsaso.- Beno! Hi pertsonalki dela. e?
A.- Bai, bai, baina tira! guk ez diagu zuek bezalako piztirik jaten eta...
Lasai.- Begira! Iaz kristoren kanpaina muntatu genuen "Gabonetarako telebista-irratiak euskaraz", lema pean, eta pentsatu diagu arazoa gaur egun ere pil-pilean dagoela eta beharrezkoa genuela nola eta nondik nora bideratu nahi duten EITB. Geu bakarrik joan beharrean beste talde batzurekin jarri ginen harremanetan, ez indar haundia egiteko asmoz bakarrik. buizik eta EITB ikastolei eta euskararen arlo desberdinetan lanean ari diren beste gainontzekoei ere asko axola zaielako.
Martsaso.- Oso ondo dago bakoitza bere arloan lanean saiatzea, batzu irakaskuntzan, beste batzu lantegietan, beste batzu prentsan, etab..., baina baditugu helburu komun batzu, eta benetan lortu nahi baditugu bidea elkarrekin egitera behartuak gaude.
A.- Joan, joan zineten, baina... etorri nola?
Abendua.- Joan-etorriak autoz egin genituen, modan dagoenez; eta han egondakoek esan digutenez harrera nahiko ona egin zieten. Elkarrizketa luzea eta patsadatsua izan omen zen. Herri honetan arraro samarra baina optimistak itzuli ziren. (batzuren iritziz optimistegi).
Lasaia.- Hara joandakoek Labaieni galdera hauek egin zizkioten.
1.- Euskara eta euskal kulturarekiko Plangintza Orokorra zein den.
2.- Orain datorkigun ETB honetan:
a.- zein euskara erabilko den.
b.- zein ordutan izanen diren emankizunak.
d.- zein alor jorratuko dituen.
e.- zein hedadura geografikotan ikusiko den.
A.- Bazegok zeri erantzuterik, e? Galderak egin ondoren Labainek kontatu al zizuten zerbait?
Abendua. Guk eskatu bezala Kontseilaria ofizialki eta idatziz ematekotan geratu zen, eta hori gertatu arte han entzundakoaren berri ematera mugatuko gara:
Martsaso.- Emanaldiak haseran eta Urtarrilean hasiaz ordu t'erdikoak izango dira: lehenengo urtea behintzat esperimentala izango omen da: eta 1983ko Abendurako emisioak lau ordukoak izango direlakotan daude arratseko 7etan hasi eta gaueko 11etan bukatuz.
Lasaia.- Telebista honetan ikusi ahal izango diren programak hiru ataletan bana ditzakegu:
Entretenigarriak: programaren %tik 60 g.g.b., dagoenekoz material guzia euskaratua omen dute, Xabier Mendigurenen ardurapean.
Berriak: %tik 10 osatzen dute, eta legeak agintzen duen bezala erdizka: 15 minutuz españolez eta beste 15 euskaraz, hemen ere erabiliko duten euskara batua izango dela diote.
Erreportaiak: %tik 30. Dirudienez hau izan daiteke atal arriskutsuena ez bait dute oso garbi oraindik, erdal pertsonei egindako elkarrikusketa "off de record" sistemataz baliatuko diren ala ez. Ezezkoa ateratzekotan, honek zera esan nahiko luke: erdara eta euskalkiak barra-barra erabiltzeko arriskua legokeela, eta asma genitzake zer-nolako ondorioak ekar ditzakeen.
Abendua.- Hi, ez al haiz nekatu hitzegiteaz? Orain nere txanda duk. Ematen duenez alor guziak jorratuko ditu, giza hesparru guzietara zuzenduko da, baina ni Sto. Tomasekin bat nator: "lehendabizi ikusi, gero sinetsi ".
Martsaso.- Ez nekien santoen esaldiak hain ongi ezagutzen zenituenik, "Argia"koekin zenbat gauza ikasi dituzun, e?
Non ikusiko den? Bada, esan zigunez nola ez "comunidad Autónoma" osoan; Herribeherara ondo iritsiko litzateke, Iruiñean ikusteko berriz, posteren bat jarri beharko lukete bertako Udalaren baimenarekin, klaro! Ipar Aldeko kostaldean, Baionaraino helduko da baina euskal lurra menditsua den horrekin problemak azalduko lirateke Barne aldean ikusteko.
Lasaia.- Hori da dena modu labur batean esana. Dena den, erantzun ofiziala bidaltzekotan geratu zen, eta oraingoz ez dugu horren arrastorik.
A.- Eta zer diozu guzi horretaz?
Abendua.- Berriz! Zer nahi duk esatea? Guk geure iritzi pertsonalak ematen ahal dizkiagu hemen. Eta behar bada, hortan ere ez gaituk denok ados egongo.
Martsaso.- Begira! Eskeintzen dutena ez da osoki guk eskatzen genuena. Guk esaten genuen eta esango dugu Euskal Herrian baditugula telebista kate bi español hutsez, beraz minimoki beste kate bat euskara hutsez eskatzen jarraituko dugu. Baina Labaienek berak orain berriro hor barna esan duenez, hori "Hablar con las barbas del DiosPadre" omen da. Joño! ba hilabete batzu lehenago ez zuen hori esaten; nonbait garai hartan "Dios-Padre"k ez zuen bizarrik, edo tartean beste bizardun batzu agertu dira...
A.- Zuek beti kexu, hain gaizki al dago bada eskatzen dutena?
Lasaia.- Ene ustez, agindutakoak betetzen badituzte, beno ba... tira!
Martsaso.- Arazoak azterketa zabal eta sakon bat merezi du. Behar bada hasera batetan onartzeko modukoa da. Hala ere, (geure artean geldi dadila hau), baina nik ez dut promesa horietan sinesten, urtearen hasieran etorriko dira merke-aldiak...
Abendua.- Nik uste dut Labainek asmo zintzoak dituela, baina nahia, intentzionalitatea ez da aski. Bera bat da eta ez pisu gehien duena. PNVren goi-puntan botere faktiko asko dago, eta horietariko gehienentzat, euskara "no es rentable", nik garbi ikusten dut buruzagietako batzuri euskara bost axola zaiela.
A. Pentsa dezagun momentu batez telebista euskaraz dela, eta J.Rren pelikulak euskaraz ematekotan direla.
Lasaia.- Joño! Palta zitzaiguna! Berriro yanki-ak gure artean, gai horri buruz askotan hitzegin izan dugu baina denok berdinak ez garenez ez gatoz denok ados.
Abendua.- Guk euskara errebindikatzen dugu, beste batzu beste gauza batzu. Behar beharrezkoa ikusten dugu telebista bat euskaraz. Hori lortu nahiean gabiltza eta kitto!
Martsaso.- Beno, beno! Zuk sinesten duzu euskara borroka isolatu, independiente bat izan daitekeela: Arazoak erlazionatuak daude, eta euskararen arazoak badu zerikusirik beste arazoekin...
Lasaia.- Noski baietz! Baina utz iezaidazu bukatzen, please! Esaten ari nintzen gure borrokaren hesparrua euskararen errebindikazaioa dela. Baina benetan garrantzitsua da gizarte zanpatzaile, alienante ustel eta kapitalista batetan bizi garela konturatzea: eta horren ondorio bezala sufritzen dugu egoera larri hau. Egoera honetatik irteteko gauzak aldatu egin beharko dira /ditugu. (Ez gaituk PSOEkoak!). Pena bat litzateke J.R. eta antzeko pelikuien bitartez "burua jatea", eta euskaraz! "para más I N R I ".
Abendua.- Beno! pertsonalki hitzegin ari garela eta... nik garbi adieraziko dizuet, eta laburki gainera, nolako telebista nahi dudan: Euskalduna, publikoa eta iraultzailea.
Jatun onak gara, asko eta bapo afaldu genuen, afal-ostean betiko rekorridoa egiten ari ginela kopatxo batzu hartuz eta "abar", jarraitu genuen hitzegiten baina oso beste gauza batzuetaz... ez pentsa hau bakarra denik gure bur-muinetan duguna...
TXOMIN eta MINTXO
12-14

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEHE
GaiezKomunikabidTelebistaEuskaraz te
EgileezMINTXO1Hizkuntza
EgileezTXOMIN1Hizkuntza

Azkenak
2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan

Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


2025-08-19 | Mikel Aramendi
Txina eta India: muga-gorabeherak baino gehixeago

Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


2025-08-18 | Elhuyar
Munduko hegazti guztien zerrenda bateratua argitaratu dute: AviList

Ornitologia-arloko mundu mailako bost erakunde nagusiak elkartuta, eta zazpi urteko lanaren ondotik, munduko hegaztien lehenengo zerrenda orokor eta bateratuta argitaratu dute, taxonomia, sistematika eta nomenklatura bateratuarekin: AviList. Prozesua gardena eta irekia izan da,... [+]


Eguneraketa berriak daude