Niko Etxart Eta Iparraldeko Musiko Batzuk
«Pitsu Bost» Rok Talde Berria
Niko Etxart rokero ospetsua dugu gure artean. Orain arte musika munduan bere izenarekin ezagutzen genuen, baina hemendik aurrera irudia aldatzekotan dabil talde baten izenpean: Pitsu bost. Niko eta talde hontako beste musiko batzuekin proiektotaz mintzatu ginen.
-ARGIA: Udatik hona ezer gutxi entsun da Niko Etxarten lanetaz, ordutik hona zertan aritu zara?
- NIKO: Nerekin zebilen taldea Niko Etxarti laguntzeko besterik ez zen Eta talde horretako rnusikoek bere bidea beste estilo batzuetan bilatu nahi zuten, bakarrik geratu nintzenean, «Minxoriak»eko kide batzuk, nere egoera berdintsuan, talde berri bat sortzeko deitu ninduten. Eta gustatu egin zitzaidan lan berri bati lotzeko ideia.
- ARGIA: Orduan, aldaketa arrazoia arrazoi musikalengatik izan da?
- Niko: Arrazoi musikalengatik da nik talde experientzi oso baten gogoak nituelako, nik talde baten barru nahi nuen sentitu talde lan bat lortzeko.
- ARGIA: horrek esan nahi du Niko Etxarten izena desagertuko dela?
–Niko: Orain arte egin izan dut nere musika nere izenaz, baina orain talde, lan serio bat aurrera atera nahi dugu, eta talde horretan ni parte bat besterik ez naiz izango.
–ARGIA: Beraz, taldea nortzuk osatzen dute?
- Niko: musiko guztiak iparraldekoak direla esan behar da, badago Iama Larriburu, atabalaria, Ganbo-koa, Anjel Duhalderekin ibilitakoa da, gero "Minxor"eko beste hiru lagun asperturik berbena lanetaz lan talde bat egiteko urte baten epea hartu zuten. Jarraitu zuten bere musika egiten bainan instrumentala bakarrik, eta ahots bat behar zutenez deitu ninduten, Iamak bere aldetik deitu nindun ere eta bostok elkartu ginen...
ARGIA.- Zer lan egiten ari zarete?
NIKO.- Orain ikusgarri batetarako lan egiten ari gara, Didiek ideia batzu ekartzen ditu bere teklauetaz, nik ere ekartzen ditut, kitarristak ere bai, hitzak bilatzen ditugu, hori dena elkartzen dugu eta horrekin aritzen gara lanean.
ARGIA: Norberaren estiloak badu zerikusirik besteenakin?
NIKO: Noski, Norberak iturri diferenteak ditu eta hori nabari da egindako musiketan, baina elkartzen gaitun ikusgarriaren gaia maskarada da, eta gai honek estilo asko onartzen ditu. Beraz, elkartze hori guretzat erreza da.
ARGIA: Gorago aipatu duzun ikusgarri edo maskarada horri buruz zarbait argitu dezakezu, nondik nora joko duzuen e.a.?
NIKO: Alde batzuk badaude benetazko maskaradaren eta gurearen artean, lehena plaza batean ematen ohi da, baina noski guk gure tresnekin ezin dugu horrelako toki desegoki batean jo. Musika ez da herrikoia izango, nahiz eta gai herrikoi batzu sartu, Godalet dantza, alegia. Bestalde dantzariak daude eta hogeitamar antzesle behar dira benetako maskaradan, eta gu bost besterik ez gara eta ez dira ere dantzarik izango. Fikzioa hau da: Bonba atomiko batek edo eztanda egiten du lurrean, eta bakarrik Xiberoan hamar lagun espeleologia egiteagatik salbatzen dira, gizon emakume hoiek belaunaldiz belaunaldi desarroilatzen dira, gure akzioa orduan ematen da, hortan beste astro batetik espeleologoak salbatzera etortzen dira gizon hoien jakintsuak zera bat eginen du astrokoei adierazteko dena, hori da pixkat, geroztik Sudouesten irakurrita Xiberoan fabrikatzen ari direla jantzi antiatomikoak.
ARGIA: Hori gaiari dagokionez eta musika?
NIKO: Zaila da esatea oraindik lantzen ari garelako bainan esan daiteke lasai musika alaia izango dela textoak bezala. Musika indartsua izanego da, batzutan melodikoa ere, Klimax bat lortzeko, maskarada joku bat denez estilo asko ametitzen ditu. Horrek ez du esan nahi musika experimentala egingo dugunik. Edozein belarrietan errez sartuko den musika izango da, eta ez dugu beste anbiziorik. Ez gara jenioak.
ARGIA: Baina hori guztia baino lehen hik beste diska bat atera behar duk, hire izenarekin, nolakoa izango den eta beste xehetasun batzu esplika iezaizkiguzu.
NIKO: Lehenik esan atzeratu egin dela eta azkenean ekainerako izango dela eta zihur aski Tumatxa deituko duk eta kantu baten izena duk eta nire aurreko diskan, Has dantzan, ipinitako estilotik joango duk. Nik prestatutako zintak dira estudioko musikoekin grabatuak.
ARGIA: Eta zuzeneko emanaldiak nolakoak izango dira?
NIKO: diska horretako musika izango da eta ikusgarria bukatzen dugun bitartean musika hori joko dugu denok.
ARGIA: Beno eta orain nahiz galdera topikoa izan: nola ikusten duzu euskal musikaren egoera?
NIKO: Uste dut badagoela tendentzi haundi bat eta gero subtendentzi batzu eta ez bahaiz tendetzi hortakoa gaizki, jaialdiak montatzen dituztenak tendentzi horretakoak baitira. Erramun Martikorena edo Benito Lertxundi bezala ez baduzu jotzen ez duzu zer eginik, orduan bi bide besterik ez dira gelditzen, edo Berbenetan jo edo lantegi batean lan egin. Prozesoa motxa da tankera hontako talde batek diska bat egiten eta hiru ilabetetan ez badu jaialdirik lortzen hiltzen da. Nik nere izenarekin deiak ditut baina dantzaldietarako bakarrik. Antolatzaile bati esaten badiozu 100 mila pela zortzi afari eta indarra hainbestekoa behar dut ezta izutzen dira.
ARGIA: Azkenengo galdera gisa, ba ahal dago iparraldean euskaraz rok egiten duen beste talderik?
NIKO: Talde batzuk badaude entsaiotan baina uste dut euskaraz ez dagoela besterik, rokan esan nahi dut noski.
Bueno ia proiektu guztiak ateratzen zaizkien iparraldetar hauei ondo eta badugu beste izen bat gogoratzeko: PITSU BOST
X.M. eta E.O.
34-35
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakETXART1
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakPITSU BOST