Kenya: Arbasorik Zaharrenaren Sorlekua


1982ko martxoaren 28an
Kenyan izandako taldeari elkarrizketa
Zazpi Euskaldun Lehoin Artean
Kenya: Arbasorik Zaharrenaren Sorlekua
Joan den Abenduan zazpi lagun abiatu ziren aldera; orain hemen dabiltza berriro gure artean eguneroko martxan, minutu ezkutu batzutan hango gauzak gogoratu, buruari eragin eta irriparra eginaz. Erabat ahaztu baino lehen hurbildu ginen haletako batengana eta honelakoa izan zen elkarrizketa.
ARGIA.- Kaixo, Martxel. Zer moduz Kenyan? Kolorea joan zaik dagoeneko. Koño, bi belarri ere badituk, ez al zian bada bat lehoinak jan?
MARTXEL.- Adarra joka al hator? Hango berriak jakin nahi badituk, hartu hegazkina eta han haiz hemendik Barcelonara trenez baino lehen. Uste baino lehen iristen haiz eta kontraste handiegia, zuritik beltzera.
Kenya Eta Tantzanian Aurkitu Dira Gizakirik Zaharrenak
A.- Adarra joka ez, motel! Hango berriak jakin nahiean, neronek ere horrelako asmoak izan dizkiat eta. Nola sortu zitzaizuen hara joateko asmoa, zenbat denbora aurretik hasi zineten prestatzen?
M.- 1980ko udan Aizarnazabalen indusketa prehistorikoak egiten ari ginela, galdera bat geratu zen airean: "Zergatik ez gara joaten gure lehen arbasoak aurkitu dituzten tokiak ikustera?" (Kenyako Omo ibaiaren inguruak eta Tantzaniako Olduwai dira toki hauek; 2.000.000 urtetako gizakiak aurkitu dituzte). Horrela egon zen ia urtebetean. "Zenbat joango gara, 8, 9, 12?" "Gidaria beharko dugu". "Lau lagunek atzera egin dute". "Tantzaniara sartzea oso zaila da". "Animali erreserba handiak daude han, zeintzu ikusiko genituzke?". "Zenbat kostako zaigu bidaia?". "Zazpi lagun bagaude". "Gidaririk ez dugu". "Ba al goaz ala ez?". Baietz esan, mapak begiratu, argazkipelikulak erosi, janaria ere bai eta Agur Benhur! Hamabost egunetan prestatu genuen dena.
A.- Azkenean, orduan, zein helbururekin atera zineten?
M.- Beste batzuek egin zuten bidaia kopiatu genuen gutxigorabehera eta turismo egitera joan ginen, turismo zertxobait berezia, baina azken batetan turismoa: hango gauzak ikusi, argazkiratu eta ondo pasa.
A.- Zer jende zineten, biologoak denok?
M.- Biologoak bi ginen, Xabier eta biok; botikaria Marian, Karmele, gaisozaina; Maite Ikastola-andereñoa; Manu, euskara-irakaslea eta Rafa industriala eta espeleologian asko ibili dena.
Mikrobioen Beldurrez
A.- Izan al duzue inongo oztoporik Afrikan sartzeko?
M.- Pasaportea behar da eta txerto batzu hartu (kolera eta sukar horien kontrakoak). Paludismoaren kontrako pastilak ere hartu ditugu eta orain ere ari gara hartzen, handik etorri eta 6 astetan.
A.- Ez al zarete gaisotu?
M.- Grabe ez. Izan genituen beherako batzuk. Beldurtu bai, beldurtu ginen. Han egonda edozer gauzarekin beldurtzen zara. Pastila batzu hartu, barau egin eta pasa zitzaigun.
Bertakoak Ere Ez Dira Elkar Uluertzen
A.- Eta hizkuntra aldetik oztopo asko?
M.- Hango administrazio-hizkuntza ingelesa da. Beraz, oso ondo molda zindezke ingelesa hutsarekin. Turismoa dibisa-itu rririk g arrantzizkoena da eta ongi errezibitzen dituzte zuriak. Jende beltzak, nahiz eta ingelesa jakin, bertako hizkuntzak erabiltzen ditu. Begira, Land-Rover handi bat alokatu genuen txofer eta guzti. Gure txoferrak ama-hizkuntza kipsigi zuen eta bi hizkuntza ofizialak ere bazekizkien, swahili eta ingelesa. Hala ere, ez zen beti jendearekin konpontzen, e.a., kikuiuekin edo masaiekin, haietako askok beren hizkuntza bakarrik dakite.
A.- Eta diru aldetik, garesti al dago bizimodua?
M.- Kenyako moneta shilingia da, hemengo hamar pezeta edo balio ditu. Guk dirua dolarretan eraman genuen, batek gerrikoan, besteak lepoan, besteak sabelean, ahal zen tokirik ezkutuenean. Oso ezkutuan edukitzeak sortu zizkigun arazoren batzu ateratzeko orduan.
Bizimodua ez dago garesti, merkea esango nuke. Jakina, zer eta non. Bertakoek jaten duten tabernetan jaten bada eta kamino ertzetako "hote1"etan lo egiten bada, merke gertatzen da. Lo hogeitamar durotan egin daiteke eta beste hainbestean tajuz bazkaldu. Guk hemendik jan dexente eraman genuen eta ongi etorri zitzaigun erreserbetan ibiltzeko orduan. Erreserbetatik kanpora ez du merezi hemendik eramaterik.
Zuria Haientzat Milonarioa Da
A.- Beraz jan eta lo merke, eta garesti zer?
M.- Turismoari begira dauden gauzak ez daude hain merke. Kotxea 8.000 pta. pagatu dugu egunekoa, gasolina aparte. Gasolina hemengo prezioan dago. Hotelak hemengoen parekoak oso garesti daude, gaueko 4.000 pta. eta. Bestelako prezioak ez dago jakiterik ere, dena erregateatu behar da, saltzaileak hamar eskatzen badu bi eskaini eta lauean hartu. Banana bat erosteko ere erregateatu egin behar da. Bertakoekin gutxiago egingo dute, agian, baina gu zuriak milonario ginenez...
A.- Asko jakin nahia ez bada, zenbat kosta zaizue bidaia hau, joan-etorriko hegazkina eta guzti?
M.- Joan aurretik eta han eta gero gastatutakoak kontutan hartuta 150.000 pezeten barnean ibili gara.
A.- Haritik urruntzen ari gara, hara joan eta zer ikusi duzue?
M.- Bi alde oso desberdin ikusi ditugu, batetik kostaldea eta bestetik barnekaldea. Hiru alderdi desberdin bisitatu genituen barnekaldean: Kenya Mendia, hiru aintzira eta sabana zabala. Kosteatzean Mombasa, Malindi eta Lamu irla.
Mendian, Glaziarrak, Itsasoan Ura 33NkC-Tan
A.- Zer kontatuko zenuke leku horiei buruz?
M.- Kenya mendia zerbait berezia da, ez da parekorik aurkitzen Kenyan beste inon. Mendibehean, jendea bizi den tokian, landaredi aberatsa sumatzen da eta jendez estalia dago, populazioa oso sakabanatua. Behin 2.500 - 3.000 metroz gero itxi-itxia egiten da basoa, azpibasoa banbuz betea; zuhaitzak likenaz estaliak. Behin 3.500 metroz gora galdu egiten da basoa eta txilardegi eta belardi bitxi batzu hasten. Lau mila metrotara badago basoa dirudien zerbait, Senecio erraldoiez osatuta, zerbait sorginkeria dirudi, laino artean buruan bakarrik hostoa duten landaremultzo hori. Gorago ez genuen jo. Buruko minez eta hasita zegoen jendea eta berandu genuen. Bufalo arrastoak nonnahi zeuden altuera horietan ere baina ez zitzaigun batere agertu, kotxean behera abiatu ginen arte.
Aintziretan ezer aipatzekotan, Kenya menditik gertu, hegaztiak dira eta flamenkoak bereziki. Milaka eta milaka zeuden aintzira-ertz guzia zuri-zuri eginez. Gidaliburuak 2.000.000 bazeudela zioen eta posible da, nahiz eta guk 1.999.999 bakarrik kontatu.
Sabana oso paisaia desberdina da, guzia zelai-zelai ehunka kilometrotan, belar berde-berdea (euritea bukatuberria bait zen) eta aldian behin basotxo txikiak, lepaluzez eta elefantez beteak.
Kostertza zeharo desberdina da, arrezifeak daude, hondar zuri-zuria; olatuak hondartzatik oso urruti lehertzen dira eta tarte hori harra bat ur garbiz estalia dago, alga eta animaliaz betea. Ura epel-epela (330C ertzean eta 28~'C itsas zabalean). Basoetan kokoak, mangoak, e.a. Baobab famatuak nonnahi beren gerri milurtearrak erakutsiz.
Masaiak Behizai Basa-Piztien Artean
A.- Eta zer motatako jendea ikusi duzue paraje horietan?
M.- Ez dago esaterik jende-mota bakarra dagoenik, arraza eta kultura askotako jendea dago Kenyan. Kenya mendi inguruan kikuiuak eta kipsigiak bizi dira, beltz-beltzak eta altuak dira. Nekazaritza eta abelzaintzatik bizi dira. Lurra sail txikietan eta sailaren erdian dirudi lurrak, artoa, patata, babarruna, ilarrak, azak, nonnahi ikusten da. Ganadu-talde txikiak baina ongi mantenduak ikusten dira larrean.
Beste herri indartsua masaiena da. Sabanan bizi dira, ganaduzainak dira. Kenyan ez ezik Tantzanian ere izugarrizko lurraldeak dituzte. Herri honen eragina nonnahi nabari da.
Hamar-hamabost etxetako herrisketan bizi dira, manhyatan eta etxe bakoitzean familia bat. Gazteek guraso-etxetik aldegiten dute, eta neska-mutilak elkarrekin bizitzen dira 30 urte arte adin berdinkoen arteko herriskak sortuz. Etxeak esaten dudanean txoza esan nahi dut, oso baxuak eta lohi eta behi-gorotzez zarpeatzen dituztenak; ez dute leihorik eta kea atetik ateratzen da. Manhyata hauen usaina kilometro bat aurretik aditzen da. Behi-talde izugarriak larratzen dituzte eta gauez guziak herrira sartzen. Herria hesi batez inguratua dago kanpoko piztiak ez sartzeko. Ez omen dituzte etxe-abereak hiltzen, esnea eta odola bakarrik kentzen diete.
A.- Odola?
M.- Guk ez dugu ikusi baina kontatu digutela eta argazkiak ikusi. Azkon edo fletxa batez lepa-arteria zulatzen diete eta handik odol-potokada biltzen; zuloa itxi gero eta, hurrena arte! Gero odol hori esnearekin nahasten dute eta edaten. Orain ohitura galtzen ari omen da eta nahaskin hori ume, gaiso eta famili-esperoan daudenei bakarrik ematen omen diete.
A.- Eta artzain zein ibiltzen da?
M.- Gizonezkoak eta askotan haurrak, matikoak batez ere. Oraindik beren lantza eta guzti ibiltzen dira.
A.-Eta emakumeak?
M.- Guk ikusi ahal izan dugunez, eskulanak dira beren lanbidea: lepoko eskumuturreko, koilare, belarritako, etab. Saldu ere beraiek saltzen dituzte. Egurra ekartzea ere emakumeek egiten dute, bizkarrean hartu, kopetatik uztartuz. Haurrak ere emakumeak zaintzen dituzte; bizkarrean edo bularraldean ibiltzen dituzte, ez genuen gizonezkorik ikusi umezaintzen.
A.- Animalia basatirik ba al dago masaiak bizi diren tokietan?
M.- Bai, noski, horregatik sartzen dute ganadua herrira gauetan. Begira, pertsona bat hiltzen denean herritik kanpora atera eta han uzten dute gauez hienek jan dezaten.
Biluzik Zuriak Bakarrik
A.- Eta jazkeraz?
M.- Masaia gizonezkoak, oihalezko tunika gorri batzu eramaten dituzte eta gizonezko helduek manta moduko bat gainean. Eskuetan makilak eta lantza erabiltzen dituzte; makilak erdialdetik helduta.
Emakumezkoak ere soineko gorriz jantzita ibiltzen dira, gero gainean bizkarrean kolore ahuleko pañolo handiak. Neskatxak titibistan ibiltzen dira edo hobeto esan lepoko zabal batzuren bidez estaltzen dituzte. Hankutsik ibiltzen dira gehienbat edo larruazal batzurekin eta buruko ilea zero moztua, afeitatuta bezala.
A.- Eta kostaldean?
M.- Oso jende desberdina dirudi. Ez dira hain beltzak, arabiarrekin hibridatuak dirudite. Arabiarrekin harreman komertzial handiak izan dituzte noski. Orain haiezeek Arabiara jotzen dute eta udazkenean Arabiatik. Honela udaberrian untziak Arabiatik etortzen dira eta udazkenean Kenyatik itzultzen.
Arrantza asko egiten dute, arrezifeak arrain-toki onak dira eta.
Erlijioz ere musulmanak dira. Mezkita asko ikusten da, e.b., Lamun 26 mezkita omen daude.
A.- Hondartzak zer, beteak?
M.- Pentsatuko duzunez, bertakoek ez dute brontzeatu beharrik; jende gutxi ikusten zen beltza hondartzetan. Uretan ikusi genituen batzu, baina garbitzen gehiago jolasean baino. Hondartzak ere "zuritegiak" dira han. Indiarrak, bai, ikusi genituen, emakumezkoak, burutik orpoetaraino jantziak, pitxi eta guzti bainatzen. Biluzik zuriak bakarrik ikusi ditugu.
A.- Izan al duzue jende-beldurrik?
M.- Bai noski. Nairobira iritsi ginen lehenengo gauean hoteletik gehiegi urrandu gabe ibili ginen. Hurrengo goizean hoteleko terrazatik egon ginen kalera begira, zer jende ote zebilen edo. Gerora oso jende ona eta jatorra aurkitu dugu. Txoferrarekin ere konfidantza handia hartu genuen; hasieran bere jokabideak berak beldurra ematen zigun: ez gintuen herrietara eramaten, kanpoan uzten gintuen bazkaltzen eta bera bakarrik joaten. Gerora, bera izan genuen gidari.
Hala ere, denbora guzian, geure eskemetatik kanpo sentitzen ginen, ni bebintzat. Oso ondo gogoratzen naiz Donostiara itzuli, gauez, lo egin eta hurrengo egunean kalera atera nintzenean lehenik ikusi nuena emakume bat izan zen erosketak eginda. Harrituta geratu nintzen, banekien gutxigorabehera emakume haren berri; han, ordea, ez zenekien ezer kalean edo basoan ikusten zenuen hartaz: "non bizi ote da?". "ba ote du familiarik?", "zer pentsatzen ote du zuriez?", "nora ote doa?". Ez dugu inongo perkantzerik izan, Maiteri oskitxoak kentzea besterik.
Ez Da Kalegarbitzalle Zuririk Ikusten
A.- Indiarrak, beltzak, zuriak. Berdintasun batetan al daude edo oraindik beltzak zapalduta?
M.- Jakin dugunez, Kenyan 17.000.000 lagun bizi da.(Hauetatik 200.000 indiarrak dira eta 50.000 zuriak. Merkatu guzia indiarrek kontrolatzen dute: denda, taberna, hotel, e.a. Leku horietan beltzak morroiak dira. Zuriak ere goipostuetan ikusten dira. Ez da zuririk, ez indiarrik kale garbitzen ikusten edo beste zerbitzuetan. Maila ofizialetan, agian, ez da hori gertatuko, ez dakit.
A.- Jendeaz aparte animaliak ere ikusteko asmoz joan zineten, zer ikusi duzue?
M.- Seiren bat erreserba bisitatu ditugu ete edozein dokumentaletan eta ikus daitezkeen animaliak ikusi ditugu, filmeetan ikusi ordez hantxe aurrez aurre ikusi ditugula.
A.- Nola ibili behar da erreserba horietan?
M.- Sarrera ordaindu behar da eta barnean ez dago kotxetik ateratzerik (leku jakinetan ez bada), ez pistatik kanpora ibiltzerik. Polizia erne egoten da eta badirudi ongi zaintzen dituztela bisitariak.
(datorren astean jarraitzekotan)

Masai neska
Baringo aintziraren ertzeko arrantzale-herria.
Malindiko arrantralea (Kostan).
Sabanako animaliak (Masai-Mara)
20-23


GaiezGizarteaBidaiak

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#4
Estitxu Eizagirre
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Eguneraketa berriak daude