Iparragirre, Amazorroren Aita: Eugenio Arozena


1981eko irailaren 27an
Eugenio Arozenari elkarrizketa

Iparragirre, Amazorroren Aita: Eugenio Arozena
Irailaren l1ean. ostiralez, Victoria Eugenia antzokira hurbildu ginen Iparragirreren irudia antzestua ikustekotan Intxixu taldeak prestaturiko lan batetan. Ikuskizun hura pasa ta gero polemikak sortu dira zenbait girotan. Miloi ta erdi gastatu du EUGENI0 AROZENAREN taldeak eta askori iruditu zaio diru asko ikusiak ikusi ta gero. Guk ez dugu oraingoz polemikotasunean sartu nahi kaleetan eta tabernetan entzundako iritzien estu nahi kaleetan eta tabernetan entzundako iritzien esku eta telefono bihurtu gara, eta Eugeniorekin hitzegin genuen "IPARRAGIRRE, AMAZORRO'' gaitzat hartuz.
ARGIA.- Zenbat denbora eman du Intxixu taldeak lan hau prestatzen'?
EUGENIO AROZENA.- Gutxi gora behera hiru hilabete t'erditik lau hilabetetara, rekord bat. Antzerki afizionatuentzat eta lana ondo egiteko denbora gutxirekin.
ARGIA.- Hainbesteko presa zegoen, lana kaleratzeko?
I.A.- Bai, bai, kontratu bat zegoen gobernuarekin.
ARGIA.- Nola izan zen Intxixu ta Jaurlaritzaren harteko harremanak?
I.A.-Urte hasieran gobernuak, presupostu bat eskatu zigun eta nik milloi batetakoa aurkeztu nien. Aluiatza heldu zen eta ez genuen herririk jasan, eta irailcrako nahi zuten osatua izan, esan genien aste betean behar genuela erantzun bat, ez genuela bestela prestatzerik izango. Baiezkoa eman ziguten. Badakit beste talde batzuekin harremanetan egon zirela baina norekin ez.
ARGIA- Izan da textoa ez zela oso teatrala historikoa baizik eta bestalde ez zegoela gaurkotua, cgokitua.
E.A.-Guk enkargu bat jasan genian eta lana dokumental gisa planteatu eta Ip. euskal egoeraren barnean finkatu diagu. Hor zaila duk dramarik ematea, gehien bat datuak dituk. Ametitzen diat textua idazle on batek hartuta gauzak aldatuko hituela, baina kontutan hartu behar diagu denbora, laguntza eskatuz neronek egin diadala, ez duk osatua irten.
ARGIA - Ip. ren irudiak egokitze berexia dik. Giroa bere funtzioan doa eta ez alderantziz, ez XIX. Mendeko abenturero bat.
E.A.-Gaur egun esatea Ip. nolakoa zen zaila egiten zaidak. Bai, andreekin ez zela moldatzen, Ameriketara joan zela Politikarengatik, hor estudio soziologiko akojonante bat behar duk. Guk Ip. sikologikoa ikusi diagu, bere sentipenak, eta konparaketa bat egin diagu; mutiko koskor batek arazo bat duenean ematutura bihurtzen duk seguridade bila, Ip. bere ama sinbolikoki hartzen dik, nonbait bere haragizko ama ere, eta bere kantuak hartuz Europara eta Ameriketara joaten duk beti Euskalherrira itzultzeko.
ARGIA.- Ez al da Ip. zatitu bat gelditzen?
E.A.- Ip. neretzako ez duk gizon teatrala, bizitza xepela zeramana baizik, eta bide horretatik jarraitu izan bagenian Ip. motel batetara iritsiko ginatekela ikusi genian, orduan, kontestutik atera eta ingrediente batzuk sartu genizkian eta aldaketak hor ematen dituk.
ARGIA.-Eta Ip. parregarri bat azaldu?
E.A.- Momentu batetan gure asmoa hori izan duk, bestela jokatuz mitifikatu egingo geniake. Antzerki dokumentalak daraman prozesoarekin ordu t'erdi ezin du iraun, jendea aspertuko litzateke, eta hori ez emateko relax batzuk sartu dizkiagu.
ARGIA - Eta hori egin nahiean ez da antzerki mota nahasketa bat ematen; zenbait une ez dira merkeak gelditzen?
E.A.- Segun antzerkiaren konzeptua nola erabiltzen den. Era batetako lanek atsedena izaten ditek, guk hasi eta buka egin diagu eta nekagarria ez gertatzearren relax batzuk sartu, tartean eszenatxo bat, Ip. arlottekin, egitura hautsiz. Bestalde aurkezpena egiteko era, hasieran Otxagiko kaikua zena arlekina bihurtu diagu baina ez honek ematen dizkian jira ta saltoekin, eta pertsonaia bikoiztu egin dugu.
ARGIA.-Badira naturalak ikusten ez diren amodiozko eszenak..
E.A.- Hori da errealismo praktiko batetatik atera eta sinbologi batetan sartu. Azierto gehiagorekin ala gutxiagorekin ez dakit. Ip. sinbolikoki bere indar guztiz emakumea altxa egiten du.
ARGIA.- Bada emakume sektore bat ados ez dagoena haietaz ematen den ikuspegiarekin, Ip. ere abortoaren aurka jartzeaz.
E.A.- Hori joko bat duk, emakumeentzat gauza batzuk mingarri gertatuko dituk, gizonei emakumeen beste batzuk bezala, Ip.rentzat beste gizon askorentzat nahiz sinbolikoki emakumeak azukre koskorra dituk, neretzat bizitzan ere hala duk, egokia ez izatea konforme. Bestalde, gaur egun, ez diat Ip. abortoaren alde ikusten, historian kokatu diat bere pentsakera aldetik.
ARGIA.- Erritmoa begiratzen badiagu hutsune handiak nabarmentzen dira bai doinuaren aldetik bai zenbait eszenaren mugimenduan.
E.A.- Bai, egia duk, Euskalherriko antzerkian textodun lanekin ohituak gaude, guk ez diagu hortik jokatzen, uste dut gorde dugula textoaren eta mimoaren arteko erlazioa, textoa ikusleentzat nekagarria bada euskara ondo ulertzen ez duelako da. Egin dugun antzerki dokumentalean textoa sartu behar izan diagu nahiko.
ARGIA.- Goazen aktoreengana jotzea, inkomodo zeudela zirudien.
E.A.- Antzeslari batek era guztietara jokatzen ikasi behar dik, bestetik profesionaltasun eza duk. Egunean hiru eta sei ordu sartu dizkiagu eta hala ere eskas gelditzen gara, teknika eza. Euskalherrian ez zegok talde dexente but, ematen dik Karraka eta Maskarada ari dituala.
ARGIA.- Antzeslarien aldetik ez da desberdintasun handirik ikusten; nortasun aldetik esaten diagu.
E.A.- Uste diat hori teoria dela antzeslari batek egin behar dik bizi baina hori bere gorabeherekin lotuta doa. Hori duk sinbolikoki jokatzen denean errealismoa eskatzea, kontraesana duk, Europan ibilitako antzerki errealista burgesaren mentalidadea. Antzeslarien ahotsetan ez bada sendimendurik ematen ere, ezberdintasunak badaude.
ARGIA.- Itxurazko eszenografia, estrukturari ez zitzaion gero joku handirik ematen, hori zergatik?
E.A.- Bai horretan arrazoi duk, eta esperientzi eza duk. Guk estruktura hori Udaletxeak utzitako lokal batetan egin genian, eta antzeslariek goiko partean ezin ziaten zutik ibili, gero seguridade eza ikusten duk, gure errua duk eta mediorik ez genuelako. Bestetik estruktura espazio eta denbora desberdinak adierazteko erabili diagu bakarrik. Antzerkiari lotuta bizi den batek gauzak etorkizunari begira egin behar dizkik, eta estruktura hori pentsatu genianean beste montaia batetan aprobetxatzeko asmoz prestatu genian. Montoia gerora begira.
Bestetik uste diak galderak hasieratik gaizki joan zaizkit. Kontutan hartu beharra zegok ze publikoari zuzendua doan. Ip.ren irudia ulertuko dik aurretik bere kantuak ezagutzen dizkian batek, ikusi behar duk, bereiztu, urbanotasuna eta baserri giroa (rural konzeptoan) ez dituk gauza bera, euskeraren erraztasunagatik, orain bezala Gobernuak Gazteiza eraman nahi dik obra eta gu beldurrez gaudek, gauza batzuk badutelako bere mundua. Ezin diagu denekin berdin komunikatu. Inexa izan zitekeen herrietan polemikoa, abortoaren alde etab, Ip. hemen berriz ez, planteamendu desberdina delako, beste mundu batzuk, ikuspegi batzuk.
ARGIA.- Bukaeraz zer diozu?
E.A.- Baliteke audiobisuala ez izatea oso egokia, baina diapositibetan enborren bidez, txikitik lodira, Ip.ren joan eta etorriak adierazi nahi genian, euskalherriko zenbait jakintsuen hitzetan. Bukaerako G.A.rekin ez genekien zer gertatuko zen. Enkarguko lan bat zenez gero sartu behar genian.
ARGIA.- Lortu nahi zenutena lortu duzue?
E.A.- Ez, ez, alde batetatik denbora gutxi, bestetik hasierako miloia montaian bat eta erdi bihurtu zen. Agian Polakoa hamar egunetan izan beharrean, hilabetea izan balitz eta hamar orduz beste gauza bat aterako litzateke, eta profesional bidera jo, baina afizionatuak gaituk.
ARGIA.- Bukatzeko, gerora begira Intxisuk zer proiektu ditu?
E.A.- Bueno, Aristofanesen «La Asamblea de las mujeres» euskaratu eta montatu eta gero euskal eskolekin sikodramak.
Mikel Antza.Eneko Olasagasti
32-33

GaiezKulturaAntzerkiauzendariak
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakINTXIXU
PertsonaiazAROZENA2
EgileezANTZA1Kultura
EgileezOLASAGASTI2Kultura


Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude