Nola Ligatzen Duten Gaurko Mutilek


1980ko azaroaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
nesken ahotan:
Nola Ligatzen Duten Gaurko Mutilek
Guk ezagutu ez genituen denbora haietan eta asaba zaharrek diotenez artazuri ketak ziren orduko neska mutilek tratuan hasteko zuten unerik aproposena.
Sagardoa, musika eta dantzak. Orduan ere izango ziren mutil eta neska trebeak, hitz errazekoak, etorri galantz zutenak, batzuk eta besteak irriz edo kantuz urdurituko zituztenak. Masailak ere gorrituko zitzaizkien ordukoei eta arratsa au rrera zihoala hor hasiko zitzaizkigun gero aurpegi ximelako amona eta bigote apaineko aitona serio bilakatuko ziren horiek xirri-mirriak norekin egin bilatzen. Eta egiten zituzten bai, gero gerokoak, gu ere nonbaitetik irten garela pentsatzen badugu.
Oraintxe bertan umetan inozentzia xamurrez abestu arazten ziguten «Maritxu, nora zoaz...» abesti zaharrari norbaitek bere eduki erotiko edo berdexka kendu omen ziotela zurrumurrua ailegatu zaigu belarrietara. Eta ez litzateke harritzekoa gainera. Handik eta hemendik, oraindik taberna zaharretako zutabeek halakoak eta bestelakoak kontatzen bait dituzte, gure aitona zaharren trebetasunaz noizpait aritzen zaizkigun amonetariko bati baino gehiagori oraingo «giro librearen» aurrean irribarre bat bizten zaio.Noizpait amona zahar hauetako baten bat historia hauek kontatzeko mikrofonoaren aurrean jartzeko prest balego; guk ez genuke batere problemarik izango ARGIAkook ere aspaldi baztertu bait dugu zensura orrialde hauetan bertan gure gustorako eta haien seme alaba puritano horien lotsarako. Baina promesa hauek betetzeko posibilitaterik aurkitzen dugun bitartean, goazen orain gure gaurko harira.
Artazuriketak bukatu omen ziren nonbait, eta herrietako festetara aldatu ziren mutil-neska ausarten maitale-jokoak.
Ordutik honuntz gure herrietako bide baterrak dituzte ezagunak gorputz gazteek egin dituzten xirri-mirri guztiek.
Geroago larunbatero edo igandero musikaren konpasean dantzatoki bilakatutako txokoetara gerturatzen ziren gazteak–Donosti inguruan Hernaniko Oialume eta Oihartzungo Txikierdi izan ziren bozata Euskal Herri guztian ere, gero eta ugariago zirelarik.
Askoz geroago eta duela gutxi guatekeak jarri ziren modan, baina gaur egun badirudi honek ez duela halako arrakastarik eta dantzatokietara eta diskateketara joan zaizkigu gure aintzinako artazuriketak, beste giro batzuk ahantzi gabe–mendizaleek eratutako eskurtzioak etabar, adibidez–. Halako batetan eta amona bere denboretako gizon haiek «ligatzeko» zuten trebetasunz mintzatzen ari zitzaigula, oraingo neska mutilek nola ligatzen duten arazoa plazaratzea bururatu zaigu. Oraingo hone tan, mutilek neskekin ligatzeko duten maneriaz galdetu dugu. Ez noski estadistika soziologiko baten bila. Badakigu ez garela horretara iristen baina gure asmoa muestratxo bat eskaintzea besterik ez da izan, hori bai, mintzagai bihurtu daitekeela esperantzaz. Elkarrizketa hauek egin ondoren eta hauek mutil batzuengan sor dezakeen erreplika gogoa ikusiz hemendik aste batzuetara beste aldera mutilei galdegingo diegu. Aste batzuk utzi behar omen dira mutur joka hasteko posibilitatea baztertzeko.
Oraingo honetan, bi elkarrizketa tipo egin ditugu, bata hogei eta piko urtetakoekin, eta bestea hamasei eta hamazazpi urtetakoekin. Buazi.
|«Goazen ba. Ea neskok! nola ligatzen dute gaurko mutilek? botatzen diogu bat batean ogeitasei hogeitazortzi urtetako neska talde bati. Beti gertatzen den bezala, hasera batetan ez dute serio hartzen. «Baietz baietz, ARGIA-rako elkarrizketa batzuk prestatzen ari gara eta era jakin nahi dugu, ea zer deri tzozuen gaurko mutilek nola ligatzen duten.
–Jesus! oso gaizki. Misojinoz (Misojinoa hogei durotako hiztegi batetan ikusi dugunez neskak gorrotatzen dituenari deritzaio) beteta zegok Euskadi, naturalki inok ez dik bere asmoa azaltzen; badirudi, herri txikietan hiriburuan baino askoz gehiago, mamutxár batzuk garela neskak, beti ezetz esango dugula inpresioz josita zeudek mutilak.
–Izugarri konplikatzen ditek dena, kristoren roiloak sartuz, batere garbi joan gabe, bide bihurriak erabiliz eta helburua jarrera sano batzuetan oso gutxitan jarriz. Badirudi momentuzko helburua bakarrik bilatzen dutela: konkistatzea, oheratzea edo larru jotzea mitifikatuz...
–Gehienak akonplejaturik deudela dirudi, nik uste dut trama edo aldeko egoera bat bilatzen dutela, gero neskak esetz esatea zalla gertatuko den giro bat lortzearren.
ARGIA.– Beno, baina denak ez dira berdinak izango; segun eta zein edo non...
–Bai noski, baina ligea normala hartuz ari gaituk hizketan, eta onetaz esan beharra zegok ia beti alkolaren laguntzaz egiten dela. Diskoteka edo pub batetan azken ordua iristen denean ostiral edo larunbatetan. Denok «a la caza». Eta oso agresiboki gainera. Eta ezetz esaten badugu orduan karka batzuk gaituk, estuak etabar.
–Eta kuriosoa da iniziatiba berriz guk hartzen badugu, era berdinean ibiliko bagina alegia, orduan larritasunez ez dituk ezertarako kapaz.
ARGIA.–Horretaz aritzea interesgarria litzateke, bai. Iniziatiba norena den, alegia. Beti, eta oraindik ere mutilarena al da ala zertxobait aldatu al da?
–Horretaz gauza asko zeudek esan beharrezko Giro batzuk eta besteak desberdinak dituk baina nik uste oraindik giro gehienetan betiko jokoa dela aurrera ateratzen dena. Neskak sortzen dik egoera eta mutilak– bere matxismoa mindurik ez dadin geldi noski–eman behar dik lehen pausoa –Nik horretan, eta mutil aurrerakoi eta progreei buruz, mila gauza esango nizkiake. Alde batetatik oso harro zebiltzek hortik liberazioa dela eta, momentuzko harreman batzuk, hau da dependentziarik sortzen ez dutenak, bilatu behar direla eta harreman atsegin bat guztioi zaigula gustoko. Eta azkenean behintzat neska bere martxa eramaten dakien norbait baldin bada ekonomi aldetik independientea. bere lana duena eta horrelako roiloetan lotzen ez dena beraiek izaten dituk arazo gehienak sortzen dituztenak Badirudi seguritate baten bila dabiltzela afektibitate gaia ateratzen, etabar. Ezkontza eta seme alaben problema ere haiek errazago planteiatzen zigutek Horretan bazirudik bere papera galtzen ari dela behintzat. Topikoa zein den badakik ezta? Neskek seguritatea behar ditek eta gizona golfo bat izan daiteke. Hori guztia aldatuz ziak. Baina nik uste neskak beren papera hobe ari dela harrapatzen giro berri honetan mutilak baino.
–Bai hori egia dun, ez diten horrelako seguritaterik neskongan, hauek beren beharra sentitzen ez dutelako, eta amodioan konfiantzarik ez dutenez, beren burua insegurua aurkitzen diten.
ARGIA.–Eta horri nolabaiteko esplikazioa eman nahi izanez gero..
-Horrek esplikazio bat izan zezakek, hau da, mutilak hezkuntzarengatik edo, ez bait dut sinisten behar handiagorik dutenik, askoz ere obsesionatuagoak ibiltzen dituk malla horretan eta hau kontutan hartuz eta Euskal Herrian behintzat oso gutxi ligatzen dela ikusiz–«larrua jotzea ez da bekatua, mirakulua baizik» esaera hori nahiko egia bait da Euskadin mutilak seguritate bila ibiltzea lojikoagoa izan daiteke. Bazeudek eszepzioak noski...
–Eta gero beste asunto bat ere bazegok. Hiri handietan larria duk asuntoa, baina herri txikietan, are eta larriagoa. Ez zegok biderik nesken eta mutilen arteko harreman normal batzuk izan daitezen. Oraindik ere mundu aparte batetan bizi dituk batzuk eta bestesk eta gainera zurrumurruz eta esan-mezaz inguraturik eta horrela ezin duk bizi. Heroizitate bat duk neska batengana urreratzea eta ordurako obsesioa erabat desbordaturik zegok. Horretaz ere justifikanteak badizkitek gure astokilo horiek...
-ARGIA–Hik esan dun Euskal Herrian gutxiago esan nahi dun noski. Zergatik hau?
–Bai, nik ezagutzen dudanez behintzat, Bartzelona edo Madrile aldean eta Europan zehar zer esanik ez, askoz gehiago ligatzen duk. Gauza erabat desberdina duk. Han orain posible duk egun batzuetarako harreman txiki bat izatea eta kitto. Bartzelona aldean pragmatikoogia ere baduk. Baina hemen, Jesus! Kristoren lioa. Hemen moeta horretako harremanak motzak badira ere, afektiboagoak izaten dituk. Lehenago aipatu ditudan arrazoiengatik beharbada...
–Baina hemen gauza hanetan oso atzeratuak gatxeuden, neska. Nik ez zekinat morala ulertu den eran ulertu delako edo zergatik, baina sexu harremanetan beldur handia somatzen dun oraindik.
–Hor lehen nolabait ikutu dugun puntu bat bazegon. Gure herrialdean emakumeek hobe asumitu diten bere independentzia papera, eta iniziatibaren arazoan berdin. Orduan, eta hau psikiatra bati entzun nionan liberazio giro honek gizonaren matxismo oreka hausten duenez gizonengan gertatzen diren inpotentziak gehituz joango ditun epe labur batetan behintzat. Eta hori dagoeneko ikusten da nolabait.
–Ligeen gaian zehaztu behar litzatekeen beste gauza bat lige moetak bereiztea izango luke. Batzuk lige ekonomikoak izaten dituk, hau da diruak eragindakoa, beste butzuk berriz politikoak, kulturalak, etabar. Hala ere denak nahiko traketsak izaten dira.
ARGIA Horrelakoak entzun eta gero ez dituzue mutilak egoera onean uzten tiroa aldatzerik ba al dago ?
–Aldatu beharko; bestela...
Hizketan irten ziren gauza asko atentzio toke bat izan ziren guretzat. Horiek esan zituzten gauzak konprobatzeko gero jasotako beste erantzunek hemen ageri direnekin puntu bat dute elkarrekin: gehienak kexuak dira.
16-17 urte ligeen ingurnan koadriletan sortutako mundu berezi hori...
Aurretik genuen asmoa betetzeko aurkitu behar genuen 16-17 urtetako neska taldearen antzekoren bat begien aurrean jarri zitzaigun bezain laster, kontu handiz eta samurtasunez beterik gerturatu ginen. Haseran, magnetofono zamarra azpian izkutatuta hurbildu ginenean, ez ziguten apur but ere sinetsi–gu ere ligatzeko aitzakiren bat behar genuelakotaln edo: hala ere. frogatzat magnetofonua erakutsi genienean serio-serio jarri ziren eta guk honetaz zer esango dizagu? Eta antzeko guztiak bota ondoren, piskanaka-piskanaka enroilatzen hasi ginen.
–Nola ligatzen ditek mutilek?–dio batek besteen irribarreen artean–Nola ba, beti bezala. Gauza horiek eternoak dituk, ia ez dituk aldatzen.
ARGIA.–Bai, baina gauza ez dun hori. Haseratik ikusi beharko dun ea benetan ligatzen ala ez, eta bereziki zuen giroan noski.
–Puf, gauza larri zebilek. Nik ez zekiat lehen asko ala gutxi ligatzen zen, baina gaur egun, gure koadrilaren giroan behintzat, ez duk ni letxes ligatzen oraingo honetan beste batek hartu du hitza–. Zurrumurrnak ea azpijokoak ugari, baina inork ez dik roskorik jaten.
–Hi,ño! Ez hadi pasa – mozten dio ondokoak; gauza asko aldatzen dituk kasu batzuetatik bosteetara, baina hala ere, egia dan gehienetan ez dela benetako ligerik sortzen. Beti izaten dituk komentarioak eta ligearen aurreko girotxo berezi hori. baina ia beti hor gelditzen duk. inork ez dik iniziatiba.
–Nik ez zekiat nork hartu behar lukeen, baina neskak gehienetan zain gelditzen gaituk...
–Bai, guk ez diagu normalean iziatiba hartzen, baina mutilek ere ez; gu besteek har dezaten zain geratzen garelako, eta besteak ausartzen ez direlako. Batzuetan gertatu izan duk bi tipo elkarrez gustatzea baina inor lehen pausea ematera ausartzen ez delako, aurrelige egoera hori aurrera ez jarraitzea.
ARGIA–Bai, baina hor gauza interesgarri bat mutilek zergatik ez duten iniziatiba hartzen jakitea litzateke...
–Ez zekiat, hi. Hori beraiei galde. Guk horretaz zer jakingo diagu?
ARGIA–Hor nonbait entzun ohi dun batez ere kalabazak jasotzeko beldur direlako ez direla ausartzen.
–Beno. nik aurretik esan nahi diat iniziatiba hartu mutil batzuek hartzen dutela -esaten digu ordu erdi arte isilik izan den batek–, nahiz eta gehienek ez. Hala ere guk ezetz esango diegu beldur hori nire sutez nolabaiteko aitzakia duk...
–Ez pentsa, eta gure koadrilako esperientziari begiratu besterik ez dun egin behar. Norbaitek lehen pausua eman duenenean –mila arazo daudelako. egia da gehienetan ezetz esan zeion, eta gero, egiten den ridikuloa zegon. Nik uste dinat neurri batetan baduela bere funtsa beldur horrek. Gainera. ligatu arren, gehienetan mozten dutenak geu izaten gaitun.
ARGIA–Beraz, ligeek normalean gutxi irauten dute, ezta?
–Bai, gehienetan bai; gertatzen duk jeneralean kasu guztietan zer gertatzen den esatea oso zaila dela, baina neurri handi batetan bai, motzak izaten dituk. Ez zekiat zergatik, baina...
–Ez dakinala? nik bazekinat.. Guztiz normala dun elkarrekin lotu nahi ez izatea, ño. Ni behintzat ez natxion prest tipo batekin luzarorako lotzeko. Ni ligatzen banaun ondo pasatzeko dun, eta asko irauten badin, ligeak amuermatzen din. Hobe izango huke denboraldi labur batetarako ligatu, eta gero moztu...
–Niri, berriz, gehien gustatzen zaidana ez dun lige bera, baizik eta lige aurretik sortzen den giro berezi eta sabore espezial bat duen kodigo hori. Ligea asentatzen denean, bizitasun hori galdu egiten dun, eta ez din jadanik pena merezi.
ARGIA–Batzuek diote mutilek eta neskek gauza desberdinak bilatzen dutela ligatzean: beste batzueh hori topiko faltso bat dela uste dute. zuek ze pentsatzén duzue!
–Hor beti esan izan ditek mutilak gehiago roilora doazela, eta gu, ostera, gauza afektiboaren bila goazela. Nik, egia esan, ez zekiat zehazki mutilek zer bilatzen duten, baina niri ere roilo afektibotik aparte bestelako roilua ere gustatzen zeidak. Egia duk ere, bestaldetik neskak ere asko aritzen garela azpikomentario eta zurrumurruen joku horretan, horrek duen bizitasunari kristoren bizioa hartu bait ziroagu. Baina, hala ere, funtsean interes berdintsuak dira.
ARGIA–Eta bukatzeko sexuak nolako inportantzia du ligéaren asunto horretan
–Niretzat ez du ezer inportik; inportanteena inguruko roiloak eta sortzen den giroa duk...
Tira, tira, gertatzen dan ez dugula pentsatzen duguna kanporatzen, eta hor lotsak badin bere inportantzia. Nahiz eta konszienteki ez izan.
Beharbada gure giroan ez hainbeste, baina oso desberdina duk beste giroetan, diskoteken eta zenbait pub-en giroan alegia. Hor sexuak izugarrizko balorea zeukak, nahiz eta hor ere nahiko urri izán roskorik jateko posibilitateak.
Nik uste diat, sexu mailan gure desioak kanporatzen jakingo bagenu, beste ikuspegi aberasgarriago bat hartuko lukeela askotan ustela den ligearen giro honek.
–Ba ni ez natxion hirekin konforme. Nik ez dinat ligatu nahi roilo sexualalengatik, beste moetatako esperienizia berri batek ekar dezakeen kutsu berezi horrengatik baizik...
Egia esan. Haserako zer esan jakin eza berehala bilakatu zen hitz jario, eta hori moztaeran eginbehar tristea beti guri ikutzen zaigu. Oraingo honetan. neska hauekin hizketan gure pasatutako halako iskanbila eta giro bereziak etorri zitzaizkigun burura. Izan ere, adin horretan zerbait berezia baldin ba da. Koadriletan sortzen diren lige edo aurreligeekin eraikitzen den mundu espeziala da. Atzo, gaur eta auskalo beti. Hala ere, eta agertu baino lehen, guk ere ligatu nahi eta ezin izan genuen, elkarrizketak egitea ez omen da eta guk uste genuen bezain egoki lige bat iristeko.
L. BASTIDA. JEXUX IJURKO
17-21

GaiezGizarteaBesteak
EgileezBASTIDA1Gizartea
EgileezIJURKO1Gizartea

Azkenak
Eguneraketa berriak daude