Juan Carlos Eguillor


1979ko urriaren 28an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Juan Carlos Egillor marrazkilariari elkarrizketa

Juan Carlos Eguillor
Tamalez, ez zen Mari Agirrerekin etorri. Haren ordez, dibujoz betetako karpeta haundi bat eta poltsa bete samarra. Bertan, Donostiarako biajea aprobetxatuz, egindako lanen fakturak, kobratzeko («...ez du inork ordaintzen, ez dakit zergatik bizi garela uste duten...»).
Autobus eta trenetan ibiltzen da beti, autoa ez baitzaio gustatzen, eta hori alde batetik bestera sarritan mugitu behar duen arren. Prentsako lanaz aparte, liburu bat prestatzen ari da–«Eta abar>>, nola ez!–eta bere marrazkien erakusketa pare bat Bergaran eta Bilbon.
Hiri horretako Parte Zaharrean bizi da, Joxe Antonio Agirreren etxean («...ez al da graziosoa?>>).Eta bere giroan ez egon arren eta goizeko hamaikak izan arren –garaiz samar artista hauentzat–, baxoerdi batzuren laguntzaz, erraz enroilatu gara, oraindik ume aurpegia gordetzen duen beltzezko gizon honekin.
–Komik mailako nere lehen pausoak Bilboko EL CORREO ESPAÑOL egunkarian eman nituen Mari Agirre pertsonaiarekin. Hau ia hamar edo hamabi bat urte izan zen. Ni periodismo karrera egiten ari nintzen bainan dibujatzea gustatzen zitzaidalako eta suerte on xamarra izan nuelako prentsan nere dibujoak argitaratzen hasi ziren. Ekonomi aldetik hobeto konpontzen nintzen, eta dibujatzeak askatasun gehiago ematen zidanez, periodismoa utzi egin nuen... Bestetik nik zinea ere ikasi nahi nuen. Madrila joan eta Eskolan sartzeko aurreneko prueban atzera bota ninduten eta han gelditu nintzen TRIUNFO, MUNDO JOVEN etabarretan dibujoak eginez... gero beste hainbat lekutan ere egon naiz... hilabete bat egon, gero alde egin... berriro etorri...
–Zure lehen pertsonaia izan zen beraz. Mari Agirre.
–Bai, bueno, ordukoa potzolagoa zen, oraingoa hobeto egina dago. Horrezaz aparte amona xahar batzuren txisteak ere egiten nituen.Umore beltza. Bainan, Mari Agirre izan zen nere lehen pertsonaia.
–Eta umore beltza zergatik?
–Bueno, neretzat, errealitatearenganako bengantza bat bezala da. Bai, horretarako joera dut.
–Horregatik jazten al zara beti beltzez?
-Bai, nik betitik jesuita izateko bokazioa izan dut eta ez izateak erabat frustratu nau. Orain dela gutxi, festa batetan jesuitaz jantzi nintzen eta ondoren izugarrizko beherakoarekin sartu ninduten Cruces-ko eritegian. Jainkoaren kastigua. Jesuita izatea nahi nuen ba i n a n etxean ez zidaten utzi. Lotsagabea eta abar esan zidaten eta bi golpe eman.
–Noiz sortu zitzaizun bokazio hori?
–Bueno, benetan, nik nahi nuena emozio literario bat zen eta Gasteizen interno nengoen kolegiotik alde egitea lehenbailehen. Gaineraz, jesuita izan banintz nere traumak askozaz haundiagoak izango ziratekeen eta gaur baino gustorago biziko nintzatekeen.
–Gaztetatik oso ondo dibujatzen zenuen horietakoa al zinen?
–Ez; kolegioan interno nengoela denbora nolaz pasa ez jakin eta korrespondentziz egiten den dibujoko kurtso horietako batetan sartu nintzen. Dibujoak egiten hasi nintzen eta korrespondentziz irakasleari bidali. Irakasle honek–neska zen– ez nuela dibujorako balio eta uzteko esan zidan. Neska horren fotografiari peineta bat jarri, gorputz osoa dibujatu eta hanka lodi batzuez apaindurik bidali nion nire azkeneko karta. Ez nuen gehiago kurtso hura jarraitu.
–Zure pertsonaien izenak nondik jaso dituzu?
–Nere lehengusuen izenak dira. PNVkoak eta horrela.
-Oso bizkaitar kutsukoak dira behintzat.
–Bai, niri beti esan didate oso bizkaitar umorea egiten dudala. Nik berriz, bizkaitar ordez bilbotarra egiten dudala esango nuke. Niretzat Bilbo Euskal Herriko pertsonalitate gehien duen hiria da, Donostia bera baino gehiago. Ni, pentsa, Donostian jaioa naiz eta beharbada Gipuzkoak Bizkaiak baino magikotasun gehiago du bainan niretzat Bilbok duena ezin da beste inon aurkitu. Bilbo positibo eta negatibo aldetatik begiraturik dago egina, Donostia baino kaotikoagoa da eta horregatik gustatzen zait. Bilbo hiri gotor bat da, Bertol Brecht-ek esaten zuen bezala Europako hiririk politena eta nik gotortasun hori maite dut.
Bilbo oso itxura gaiztoko hiria dugu, bizimodua askozaz latzagoa da Bilbon. Bilbon bakarrik bizi zara, inor ez duzu ezagutzen. Ez da Donostian bezala...
–Pertsonalen izenetara berriro etorriz...
–Ba, pentsa, izeba oso zipriztin bat duzuela Edurne izenez eta putada izugarriak egin dizkizuna. Bengantzaz komikian ateratzen duzu eta kito.
–Pertsonaiak, beraz, errealitatetik atereak dira.
–Nere antza duen pertsonai ugari dago; bestetik, inguruan ezagutzen nituen jendeengan oinarritu naiz. Azkenik, kaleetan, dendetan autobusetan, trenean entzuten dituzun eleketetik hitz jario ugari atera dezakezu. Horri denari pertsonai batzuren bidez bizia ematea da garrantzitsuena...
–Zu ere bertan ikusten al zara?
Bai, askotan nire pertsonaia ni neu naiz, neure buruaren dibujoa egiten dut, nahi gabe bainan ni neu egiten naiz.
–Eta, ez zara Edurno izango?
–Ez dakit, Edurno, arnona xaharrak, umeak, mamuak, dena naiz ni.
–Alderdiekin erabiltzen duzun umoreak eta EMKrekin bereziki, bat egiten al du zure posizio politikoarekin?
–Ba, bai. Ni Euskadiko Ezkerra eta EMKren artean nago. Asko gustatzen zaizkidan pertsonak dira. Rosa Olivares-en oso lagun haundia naiz, benetan bikaina da neska hau. Nahiz eta eritzi politikoetan bat ez etorri batzutan, neska interesgarria da. EMKkoak ere interesanteak dira eta horregatik zulatzea gustatzen zait.;
–Inoiz norbaitekin arazorik izan al duzu zure txisteengatik? '
–Bai,;askok idatzi didate; beste asko ez dira ausartu ere egin. Umorerik ere ez duela agertzea ez zaio jendeari gustatzen...: Askotan esan didate nere umorea ez dela euskalduna, ohituren kontra, moral tradizionalaren kontra iarduten dudala... bainan hori dena ongi dago.
–Eta zergatik uste duzu hori horrela dela?
–Nire ustez, jendearen inseguritateagatik da gauza guzti hori.--Jendeak oso serio hartzen ditu hain serio ez diren gauzak... hain serio ez den gauza min ematen duenean seguritate ezaren seinale. Gaineraz, nik inoiz ez diot inori minik eman; nahi izan; ez dut uste egin dezakedanik ere...
–Min emateko asmorik ez duzu beraz?
–Ez, ez. Nire umorea samur krudela da bainan beste ezer ez. Ez dut minik emateko asmorik.
–Bainan sartuz, sartuz iritsi daiteke... edo eta irten egiten zaizu horrela?
-Bai, irten egiten zait... Hemen askotan engainatzen zaituzte. Jende askok gizartea aldatu egin behar duela dio eta ez fisikoki, ez buru eta ez politikoki horretarako ez dira gai eta orain zapaltzaileak kondenatzen dituzten bezala bihar zapaltzaile izango dira, eta gaur bezala zapalduko gaituzte. Nire eritziz herri honi egur gehiago eman behar zaio, oso harritzekoa baita hemen gertatzen dena; azken finean sortzaileago izaten lagunduko baitio, sortzaileago, bainan eguneroko gauzatan, mundu guztiak espero dituen gauzatan eta beharbada... orduan... ia bizi garen mundu hau baino hobea egitea posible den. Nire eritziz, euskal gizarte hau ez da iraultzailea. Ez eta gutxiagorik ere; are gehiago, alderantziz dela esango nuke,
–Eta kanpoan lana egiten zer moduz, zer suposatu dizu?
–Bueno, nik beti izan dut gauzenganaka kuriositatea, baina oso desordenatua naiz eta barnean amateur hutsa. Baina hori hemengo gauza bat nola den, ez naiz gehiegi kezkatzen. Beti, nolabait interesatuko zitzaizkidala pentsatzen nuen alor guztietan lana egiten ahalegindu naiz. Zinean lana egin dut, dibujo animatuetan ere bai, Frantzia-ko telebistan gaztetxoen programetan hau baita gehienbat interesatren zaidana. Badakizu zer den nere arazoa?
Kanpoan lan asko egiteko posibilitateak eman dizkidate, batez ere haurren alorrean eta nik uste dut hemen posibilitate gehiago dauzkadala baina ez zait irtenbiderik eman, eta ez pentsa bilatzen ahalegindu ez naizenik...Horregatik pentsat u dut beti Euskadin ez neukala zergatik egonik, hau da, hanka bat hernen eta beste.bat kanpoan edukitzea iruditzen zait garbiena, horrela ikasteko oportunitatea egoten baita. Nik gainera kanpora joan naizenean
–eta inoiz ez dut sei hilabete baino gehiago iraun– beti ikastera joan naiz, honek asko lagundu dit eta neurri honetan nere gizartearentzat probetxuzkoa dela iruditzen zait; dudarik gabe esperientziak bilatu ditut.
–Artisten munduan badago ba zenbait, kanpoan ikasiz desnazionalizatu egiten zaretela esaten duenik.
–Nik uste dut hau ere seguritate ezaren arazo bat dela. Ni kanpora irten naizenetan hau inoiz ez dut sentitu, ez dut uste nere izaera galdu dudanik. Gehiago da, kanpoan ikusi dudana hemengoarekin nahasten ahalegintzen naiz, azken finean euskal gizartea Mendebaldekoa eta modernoa dela uste baitu; ez daukagu Woody Allen bezalakoak Izan beharrik, baina haren zenbait ikuspuntu hemen ezarri dezakegu.- Nik ez .daukat inongo konplexurik... Noizbait esan didate nere abizenak katalan itxura duela, esanez bezala nere lana ez dela euskalduna, baina zer koño! Ni bezalako mamuak ere egon behar-dira, edo abertzaletasunean behar bezalako neurria eman ez dutenak ere bai, baina hau beste. ikuspuntu bat da.
-Eta zure umorea oso euskalduna ez dela esaten dizutenei, zer erantzuten diezu?
- Ba, ahal badut, inpertinentziren bat.
–Ez al diezu euskal umorearen definizioa eskatzen?
–Bai, eskatu behar litzateke, baina ez bakarrik umorearena, euskaldun izate guztiarena baizik. Honek neri gainera beti beldur handia eman dit. Aberria edo beste izenen baten esanahia ematen duena gero bererakin geratzen da, besteei ez die uzten diren bezalakoak izaten. Neri, hau, gauzak kortse batetan sartzea iruditzen zait eta hemen zergatik ezin da denetik egon? Euskadi zergatik ezin da mila modutakoa izan?
–Eta ez duzu uste hau esaten den bezala Euskal Herria munduaren ipurdia sentitzen delako denik?
–Munduaren ipurdia bai eta ipurditik k a k a ateratzen da, denetik egon behar du. Hau dagoen inseguritateagatik gertatzen dela iruditzen zait neri; Uztailaren 18koa bezalako abertzalismoa dago eta bertan apuntatzen dira guztiak ezertaz akusatuak izan ez daitezen. Gainera lehenagoko burges txiki izaera eta beste.zenbait gauza izkutatzeko modu komodo eta garbia da eta honela duela urte gutxi inongo arazorik, ezta planteiamendu sentimentalik ere ez zutenak.
–Erabiltzen duzun ortografia, zergatik?
-Barnean esplikazio bakar bat ..dago, euskara eta erdera erasotzea. Gainera entzun dut jende gehiago ere erabiltzen hasi dela ez dut esaten nere influentziarengatik denik, baina kuriosoa da. Bai, nik euskeraerderikoa deitzen diot, eta ez dakit beharbada tamalez denok hori hitzeginez bukatuko dugu. Gainera nik euskarari buruz dauzkadan ideiak ofizialetatik, Euskaltzaindiaren planteiamenduetatik. urruti daude. Nik uste dut euskara hizkuntza natural eta xarmanta izan behar duela. Uzte dut naturala izatea nahiko zaila dela baina xarmanta esaten dut sortzaile izan daitekeen neurrian. Ni hemen euskara erabiltzen dutenekin aspertua nago, behar beharrezko eta politizatutako euskara erabiltzen baitute eta ez dakigunok ez gaituzte kontutan hartzen. Horregatik, nik uste dut euskara errazteko bitartekorik onena haurra dela, baina hau nola ekonomikoki eta politikoki ez den errentablea...
–Horregatik ez al da aintzakotzat hartzen?
–Begira, hemen ez dago erakunde bat lan hortaz arduratzen denik, Aurrezki Kutxak Kultur Ministeritza tankerako zerbaitetan bihurtu dira eta hauek alor horretan lana egitea baino nahiago dute ikurriñadun manteleri bat, telebisioa edo bidaia bat erregalatzea. Eta kuriosoa da, gero esango dute ekintza sozialen alde daudela, baina haurrak zer errentabilitate du? Eta lan hori egiteko prest daudenak bitarteko gabe aurkitzen dira. Eta kuriosoa da Haurren Urte Internazionalean hau esan beharra, baina haurrak gizarte honen aurrean ez du inolako defentsarik, gizarte eroskor batetan aurkitzen da.
–Zuk zergatik maite duzu hainbeste haurren mundua?
–Beharbada zenbait gauza egiteko ahalmenarekin ikusten naizelako, beharbada txikitan... Ez dakit nork esaten zuen umoristak begiak oso agudo ireki ditugun haurrak bezala garela, eta momentu horretan erabat ikaraturik geratu garela. Gainera hiltzaile sena dugula eta hau gure dibujoen bidez agertzen dugula. Nere gaztaroa oso sentibera izan zen eta hau gordeta dut, gainera haurren lanetan neure mamuak sarritan sartzen ditut.
–Zeintzuk dira zure fantasmak, zeintzuek erreprimitzen zaituzte edo gutxienez errespetoa sartzen dizute?
–Neri errespetoa gizakiak ematen dit eta beldurra autoritarismoak eta aurreiritziz gauzak markatzen dituztenek. Mina egiten dutelako ematen didate beldurra; poliziak ere beldur haundia ematen dit, baina handiena fisiko, moral, politiko eta estetikoki erreprimitzen dutenek.
-Gizartean zure eritziz dagoen seguritate era, zuk ere ba al duzu?
–Noski, nik beldur asko dut baina gehiegi zehaztu gabeko giroan mugitzen ahalegintzen naiz eta nahiz eta zenbait gauzatan farrerik ez egin nahi izan, farre egiten dut, sarritan indarra ematea bezala da. Itxurazkoa iruditzen ez zaidana, horregatik, partidu politiko batetan sartzea edo postura erradikalak hartzea da, ez dut inoiz hori onartuko. Oso desberdina da atakeak pertsonalki jasotzea edo talde bezala jasotzea, zeren lehenengo kasoan txoro bat bazara, pertsonalki txoroa zarelako da, beste kasuan berriz, halako taldetekoa zarelako eta gehiagoren artean banatzen da txorokeria.
–Artistek beste pertsonak baino gauza gehiagoren gainetik zaudetela uste al duzu?
–Noski, artista «sublimación de lo individual» bezala da, baina noski, artistak kaleko gertakizunak jasotzen ditu, horiek sensibilizatzen dute, eta gainera berregin egin behar ditu, horretarako dago.
LURDES AUZMENDI. ELIXABETE GARMENDIA
13-17

GaiezKulturaArteaKomikigintzKomikilaria
PertsonaiazEGILLOR1
EgileezAUZMENDI1Kultura
EgileezGARMENDIA3Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude